Arabiar eta indiar sukaldaritzak osagai naturalak erabiltzeagatik nabarmentzen dira, horietako asko barazkiak direla, zapore biziko errezeten bitartez prestatuak. Ekialdetik berreskuratu dugu, bada, Bibliako garaietatik ezagutzen den falafelaren errezeta tradizionala: oliotan frijitutako txitxirio-kroketa moduko bat, zapore bikainekoa.
Mercadonaren falafela edukiontzi eroso batean aurkezten da, jateko prest. Terrina bakoitzak 6 falafel bolatxo ditu, eta barazkien zaporeekin primeran uztartzen den tahini saltsa.
Falafela pita ogiarekin eta zenbait saltsaz lagundurik jaten da bere jatorrizko herrialdeetan, entsaladarekin batera. Ezin hobea da gosegarri edo sarrerako plater gisa, bai eta eguneko edozein momentuan mokadutxo bat hartzeko ere.
Beste Zenbait Iradokizun
Ekialdeko zaporeak gustuko badituzu, ez utzi probatu gabe Hacendadoren Kebab-Barrubetea, txahal eta oilasko haragiz egina.