Online Denda
Ahora más sencillo y rápido
Ahora más sencillo y rápido
Zure burua zaindu nahi duzu urteko sasoi honetan? Garrantzitsua da Gabonetako oporren ostean, gehitxo jan eta edan ohi baitugu jaietan. Errutinara itzuli gara pixkanaka, eta ohitura onak berreskuratu ditugu.
Zure elikadura zaintzen laguntzeko, bi produktu berri aurkezten dizkizugu, proteinatan aberatsak eta koipe gutxikoak: Oilaskoa eta Legatza berezko eran. Modu askotan presta daitezke, errezeta erraz eta gozoak egiteko aukera...
Gabonetan etxean prestatuko duzu janaria? Gure liburuxkan, etxekoei onena emateko errezetarik onenak aurkituko dituzu. Hemen deskarga dezakezu:
[Asset Included(Id:1472668458467;Type:Media)]
Plater-sorta zaindua, honako hauek barne hartzen dituena:
Itsaskiaren egoste-denbora da jaki-mota hori prestatzeko garaian gehien kezkatzen duten gaietako bat.
Kontuan izan behar da itsaski guztiek ez dutela egoste-denbora bera behar, ez eta tratamendu bera ere.
Bai Gabonetan, bai ia urte osoan, ohikoa da gure etxeetan itsaskiak kontsumitzea, eta beti eman nahi izaten da itxura ona. Beraz, ondo dago eskura izatea itsaskiak behar bezala prestatzeko xehetasunak ematen dituen gida.
Taula...
Gabonak bertan dira, eta, haiekin batera, baita senideen eta lagunen bisitak ere. Eta, jakina, ez dago ezer hoberik gure festak Gabonetako aperitibo ikusgarri, erakargarri eta prestatzen errazen inguruan ospatzea baino. Gure proposamenak ikusi nahi badituzu, jarraitu irakurtzen!
Ikusi nola hobetu dugun gure Olagarro egosia, modurik tradizionalenean. Produktu samurragoa lortu dugu, eta zapore, testura, kolore eta usain ezin hobeak ditu orain.
Kalitatea hobetzeko, funtsezkoa izan da jatorrizko iturrietara jotzea, bizitza osoko pulpeiroek nola egiten duten begiratzea, beren esparruan duten esperientziatik ikastea... betiko Olagarro egosiaren errezeta eskaintzeko.
[Asset Included(Id:1472668111432;Type:Media)]...
Probatu duzu txelba? Hemendik aurrera, gure dendetan aurki dezakezu arrain zaporetsu hori.
Oraindik ezagutzen ez baduzu, azalduko dizkizugu zer ezaugarri nagusi dituen, eta proposatzen dizugu osagai nagusia arrain hori duten 5 errezeta bikain prestatzea. Izugarri gustatuko zaizkizu!
Arrain zuria da, erdikoipetsua, arrosa-kolorea eta isla urdinak dituena, mutur zapalekoa.
Zapore bizia eta testura trinkoa...
Errezeta arin eta prestatzeko erraz bat dakarkizugu: Izokin-quiche goxo-goxoa, ganba, tipula, arrautza eta zainzuriekin.
Primerako errezeta duzu zure elikadura-planean sartzeko eta, aldi berean, jaki zaporetsu batez gozatzeko. Goxo-goxoa da!
Ikusi, pausoz pauso, Izokin-quichea prestatzeko gure errezeta
[Asset Included(Id:1472667178193;Type:Media)]
Zer pentsatu duzu prestatzea aurtengo Eguberrietarako? Egun berezi horiek etxean ospatzera bazoaz, hainbat proposamen ditugu, menu erakargarri eta original batez goza dezazuen.
Urtero bezala, Mercadona ondoan duzu gogoeta eta planifikazioa eskatzen duen lan delikatu horretarako.
Ikasi proposatzen dizkizugun errezetak prestatzen. Errezeta errazak dira, baina emaitza ikusgarria da. Deskargatu Eguberrietako errezeten gure liburuxka e...
Ia mundu guztiari gustatzen zaio Kontserbako atuna, bai oliba-oliotan, bai era naturalean, edozerekin ondo sartzen delako, eta haren zapore gozoa gustuko ditugun gure gastronomiako plater eta jakiekin lotzen dugulako.
[Asset Included(Id:1472665131918;Type:Media)]
Arrain urdin horren kontsumoa oso zabaldua dago mundu osoan, nutrizio aldetik onurak dituelako eta harekin jateko ugari prestatzen direlako.
Probatu al duzu era naturalean ontziratutako gure izokina? Gure produkturik ezagunenetako bat da, eta arrain hori kontsumitzeko eskaintzen ditugun modu ugarietako bat.
Ezin hobea entsaladan, ogi txigortuarekin, ogitartekoan, sandwichean, tortillan edo nahi duzun bezala jateko!
Jarraitu aurretik, gomendio bat: behin ontzia irekitakoan, saiatu guztia kontsumitzen. Osorik amaitu ezean, gogoratu hozkailuan gorde behar duzula, gehienez...
Bakailao-kauserak klasikoak dira urte-garai honetan. Oso errezeta gozoa da, eta ezin hobeto funtziona dezake aperitibo gisa edo bigarren plater gisa.
Presta itzazu estilo tradizionalean, errezeta erraz honi jarraituz. Izugarri gustatuko zaizkizu!
Elkarretaratzeak, topaketak, bazkariak eta afariak egiteko garaia dira Gabonak; une ahaztezinak igarotzen ditugu senideekin eta lagunekin. Hori dela eta, haiek ahalik eta ondoen zaintzea komeni da, batez ere anfitrioiak bagara.
Badaezpada, jai hauetan bazkaltzen edo afaltzen gonbidatuak badituzu ere, Mercadonan errezeta-sorta zaindu bat prestatu dugu, maite dituzunak harrituta utz ditzazun.
Gure iradokizun guztiak goxo...
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookieen konfigurazioa
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.