Yogures Hacendado para beber con diferentes sabores y texturas

Hacendado edateko Jogurtak, zapore eta testura anitzekoak

2018ko uztailaren 17a

Jogurt fresko-freskoa edango dugu? Freskatzearekin batera zapore guztiaz gozatu nahi baduzu, dasta itzazu Mercadonaren Hacendado edateko Jogurtak.

Bi testura ezberdinetan aurki ditzakezu: “Oso likidoak” edo “krematsuak”. Gainera, nahiago izanez gero, badituzu eskura %0 gantz-materia eta %0 azukre erantsiak dituzten jogurtak ere.

Aukeratu zure gustukoena:

  • Testura likidoagoak dituzten Hacendado edateko Jogurtak gustuko badituzu, hiru zapore hauen artean aukera dezakezu: Naturala, Marrubi-Platanozkoa eta Basoko Frutazkoa. 1,5 litroko botilatan aurkituko dituzu.
  • Bestela, testura krematsuagokoak nahiago badituzu, askotariko sorta duzu dastatzeko: Naturala, Marrubizkoa, Marrubi-Platanozkoa eta Anana-Kokozkoa. Jogurt hauek litro 1eko botilatan merkaturatzen dira.
  • %0 gantz-materia eta %0 azukre erantsiak dituzten gaingabetuak hobestekotan, 3 zapore ezberdinetan aurki ditzakezu, litro 1eko botilatan: Naturala, Marrubizkoa, eta Ananazkoa. Arinak dira, ez dute gantz-materiarik ezta azukre erantsirik ere, eta goxo-goxoak dira.

Harri eta zur utziko zaituzte gure Hacendado jogurt likidoek; aukeratu gustukoena eta freska zaitez. Beren zaporeak eta testurak txundituko zaituzte. Eta ez ahaztu hozkailuan gordetzen eta zerbitzatu aurretik astintzen!

Beste Zenbait Iradokizun

Ezagutu uda honetarako ditugun izozki gozoak: Nocciola txiki estaldura bikoiztuna eta esne-gainezko izozki kukurutxodunak kakaozko gailetekin. Ezin tentagarriagoak dira!

Eta askariak laguntzeko, Mercadonaren laranja-zuku egin berria duzu udarako edaririk freskagarriena. Gozo-gozoa!