Jarraitu Saltsa Tartariarra duten 4 errezeta hauek prestatzeko pausoz pausoko azalpena:

Gabon hauetan, harritu etxekoak saltsa tartariarra duten 4 errezetarekin

2023ko urriaren 31

Duela urte batzuetatik hona, Saltsa Tartariarrak ospe handiagoa hartu du, eta sukaldaritzaren elementu klasiko bihurtu da mundu osoan. Jatorri frantsesekoa da, eta maionesa du oinarri. Osagai freskoak izatea du ezaugarrietako bat, hala nola ozpinetako luzokerrak eta kaparrak; osagai horiek ukitu gezamina eta gazi samarra ematen diote.

Gabonetako kanpainan, saltsa hau eskuragarri duzu gure dendetako edozeinetan, Kanarietan izan ezik.

Saltsa Tartariarra ongailu hutsa baino askoz gehiago da; gastronomiarako inspirazio-iturri ia agortezin bat da. Errezeta-sorta honekin erakutsiko dizugu, konbinazio iradokitzailez beteta baitago.

Saltsa Tartariarra duten 4 errezeta; jarraitu pausoz pausokoari!

Izokina gari-zainzuriekin eta saltsa tartariarrarekin

Recetas con Salsa Tártara: salmón con trigueros y salsa tártara

2 lagunentzako errezeta

1. Sartu ur irakinetan 12 edamame-leka, gehienez 3 minutuz, eta xukatu. Aletu itzazu epeldu bezain laster.

2. Ur berean, galdarraztatu 8 gari-zainzuri, 2 minutuz, eta gorde geroko.

3. Gehitu koilarakada bat oliba-olio eta koilarakada bat gurin zartagin batera, eta salteatu galdarraztatutako gari-zainzuriak. Gustatzen zaizun puntuan daudenean, gehitu edamamea, eta eman buelta pare bat. Gehitu limoi-erdi baten ura; gatzpipertu, eta gorde geroko.

4. Lehortu eta gatzpipertu bi izokin-solomo. Kozinatu zartagin batean su bizian, hari bat oliorekin, minutu pare batez alde bakoitzetik.

5. Zerbitzatu izokin-solomo bat zainzuri salteatuekin eta intxaur handitxo bat saltsa tartariarrekin.

Otarrainxka-broxetak saltsa tartariarrarekin

Recetas con Salsa Tártara: Brochetas de langostinos con salsa tártara

2 lagunentzako errezeta

1. Zuritu 12 otarrainxka, burua eta azala kenduta, baina buztana eta azken atala mantenduta. Zotz edo orratz batekin, kendu hestea buztanaren aldetik.

2. Sartu 3 otarrainxka broxeta bakoitzean; busti limoi-erdi baten urarekin eta koilarakada bat oliorekin, eta gatzpipertu.

3. Plantxa oso bero batean, hari bat oliorekin, markatu brotxetak, minutu batez alde bakoitzetik.

4. Zerbitzatu; apaindu perrexil xehatu berriarekin, eta lagundu saltsa tartariarrarekin, nahierara.

Cordon bleu oilaskoa saltsa tartariarrarekin

Recetas con Salsa Tártara: Cordon bleu de pollo con salsa tártara

3 lagunentzako errezeta

1. Moztu 2 oilasko-papar 1 cm-ko lodierako xerratan. Gatzpipertu.

2. Jarri bularki-xerrak ohol baten gainean, eta estali landare-paperez. Zapaldu xerrak pisuz, harik eta oilasko-geruza fin bat geratu arte, zulorik gabea baina.

3. Jarri xerra pare bat urdaiazpiko egosi, betiere hatz baten lodiera estali gabe utzita.

4. Jarri xerra pare bat gouda gazta, erdialdean bakarrik, eta tolestu xerra, haragiaren aldean sakatuz.

5. Irineztatu, eta pasatu arrautza irabiatu batetik eta ogi birrindutik. Gorde geroko, eta hoztu.

6. Frijitu olio askorekin, eta atera ezazu ogia gorritzen hasten denean. Gorde geroko paper xurgatzailean.

7. Zerbitzatu erdibituta eta saltsa tartariarrarekin, nahierara.

Aza-entsalada saltsa tartariarrarekin

Recetas con Salsa Tártara: Ensalada de col con salsa tártara

4 lagunentzako errezeta

1. Moztu aza-erdi bat juliana oso finean; jarri katilu batean, eta bota gatz dezente.

2. Gehitu bi azenario birrindu eta sagar zuritu eta bihotzik gabe bat makilatan ebakita.

3. Utzi hozkailuan ordubetez, eta kendu azak askatu duen soberako ura.

4. Nahastu barazkiak 3 koilarakada kozinatzeko esnegain freskorekin, 3 koilarakada saltsa tartariarrekin eta 2 koilarakada ozpinekin. Eragin, eta zerbitzatu intxaurrekin.

Beste gomendio batzuk

Cocktail Saltsa ere ezin da falta Gabonetako errezetetan, arrain- edo itsaski-mota guztietarako konbinazio ezin hobea baita.

Ezagutu zeure errezetak zaporez betetzen lagundu diezazuketen beste saltsa berezi batzuk eta Tsatsiki saltsa, plater ugarirekin konbina daitekeen jogurt-, pepino- eta mendafin-saltsa greziarra.