Cocktail saltsarekin ontzeko 4 errezeta.

Cocktail saltsa duten 4 errezeta-proposamen

2023ko urriaren 31

Prest zaude zeure itsaski eta aperitiboei zapore-ukitu bat emateko? Cocktail saltsa ongailu klasiko bat da, batez ere itsaskiei (ganbak, otarrainxkak, karramarroa…) eta beste prestakin batzuei (oilasko, entsalada, aperitibo eta abar) laguntzeko erabiltzen dena.

Bereizgarri ditu bere kolore arrosa zurbila (horregatik saltsa arrosa ere esaten zaio) eta testura krematsua. Zapore gazi-gozokoa; tomatearen eta maionesaren notak nagusi ditu, eta ezin hobea da elikagai naturalen zaporeak nabarmentzeko.

460 ml-ko “top down” formatuan aurkezten da, baina Gabonetako denboraldian 500 ml-ko kristalezko potoetan ere zerbitzatzen dugu, kontsumoa eta zure prestakinetan dosifikatzea errazteko.

Gainera, jende guztiarentzako saltsa da, ez baitu ez glutenik ez laktosarik. Saltsa hau funtsezko duten sukaldaritza-ideia batzuk emango dizkizugu. Zerekin konbinatzea gustatzen zaizu gehien?

Cocktail saltsa duten 4 errezeta prestatzeko pausoz pausokoa

Ganba-koktela cocktail saltsarekin

Recetas con Salsa Coktail: Cóctel de gambas con salsa cocktail

2 lagunentzako errezeta

1. 6 ganboi markatu olioa duen zartagin batean, su bizian: minutu batez alde bakoitza. Gorde geroko.

2. Txikitu oso juliana finean 60 g kimu samur; 6 cherry tomate, erditan; ahuakate erdia, kubotan, eta 2 errefautxo xafla fin-finetan.

3. Zuritu ganboiak; geroko gorde haietako 2, isatsa kendu gabe.

4. Nahastu kimuak, ahuakatea eta cherry tomateak, bi koilarakada cocktail saltsarekin eta beste 4 ganboiekin, zatituta.

5. Zerbitzatu nahasketa bi koktel-edalontzitan; eta, amaitzeko, jarri cocktail saltsa gehiago, errefautxoak eta isatsa duen ganboietako bat edalontzi bakoitzean.

Muskuiluak cocktail saltsarekin

Recetas con Salsa Coktail: Mejillones con salsa cocktail

2 lagunentzako errezeta

1. Garbitu ondo 500 g muskuilu ur hotzean, bizarrak kenduta.

2. Jarri 2 baratxuri-ale zapalduta eta azala kendu gabe eltze batean, olio-hari batekin. “Dantzan” hasi bezain laster, gehitu muskuiluak, eta estali.

3. 5 minuturen buruan, kendu tapa, eta ziurtatu muskuiluak irekita daudela. Gorde geroko.

4. Txikitu piper gorri erdia, piper berde erdia eta tipula gozo erdia, dado txiki-txikitan, eta ondu oliba-olio txorrotada batekin.

5. Ireki muskuiluak erabat, eta haragia itsatsita duen maskorra besterik ez utzi.

6. Estali koilarakada bat barazki txikiturekin eta ogi-txigorki bakan batzuekin.

7. Amaitzeko, jarri cocktail saltsa pixka bat muskuilu bakoitzean.

Pasta-entsalada cocktail saltsarekin

Recetas con Salsa Coktail: Ensalada de pasta con salsa cocktail

2 lagunentzako errezeta

1. 200 g landare-tximeleta egosi ur irakin gazitan, 8 bat minutuz. Xukatu, eta hoztu ur hotzean. Xukatu, eta gorde geroko.

2. Zatitu 12 bat cherry tomate erditan, eta bufalo-mozzarella bat, kubotan.

3. Nahastu pasta tomateekin, mozzarellarekin, 2 lata atunekin eta haietako olioaren parte batekin, koilarakada bat kaparrekin eta oliba beltz lata batekin.

4. Gatzpipertu; gehitu cocktail saltsa nahierara, eta nahastu ondo.

Oilasko espeziaduna cocktail saltsarekin

Recetas con Salsa Coktail: Pollo especiado con salsa cocktail

2 lagunentzako errezeta

1. Zatitu 250 g oilasko-bularki 4 cm inguruko kubotan. Gatzpipertu, eta nahastu bi koilarakadatxo kuminorekin, koilarakadatxo bat kanelarekin eta bi koilarakadatxo Verako piperrauts gozorekin.

2. Gehitu nahasketari jogurt greziar bat eta laranja erdi baten zukua, eta birrindu baratxuri-ale oso bat, 2 cm inguru jengibre eta laranja erdi baten azala.

3. Gehitu koilarakadatxo bat arto-irin; nahastu ondo, eta gorde hozkailuan 2 orduz.

4. Kendu oilaskoa marinadatik, eta lehortu pixka batez. Berotu zartagin bat olio-hari batekin, eta markatu zatiak, pixkanaka, erabat egin arte.

5. Moztu 50 g kimu juliana finean, eta 4 cherry tomate erditik.

6. Busti pixka batez pita-ogia urarekin, eta txigortu bi aldeetatik. Ireki erditik, eta bete kimu samurrekin, cherry tomateekin eta oilasko salteatuarekin.

7. Gainean jarri tipula frijitu kurruskariarekin eta cocktail saltsarekin.

Beste gomendio batzuk

Beste saltsaren baten bila bazabiltza Gabonetako platerei laguntzeko, beste ideia batzuk eskaintzen dizkizugu gure saltsa tatariarra erabiltzeko.

Zalantzarik baduzu, begiratu itsaski bakoitza zenbat denboraz egosi behar den.