Tiempo de cocción de los mariscos.

Itsaskiaren egoste-denboren taula

2022ko azaroaren 18a

Itsaskiaren egoste-denbora da jaki-mota hori prestatzeko garaian gehien kezkatzen duten gaietako bat.

Kontuan izan behar da itsaski guztiek ez dutela egoste-denbora bera behar, ez eta tratamendu bera ere.

Bai Gabonetan, bai ia urte osoan, ohikoa da gure etxeetan itsaskiak kontsumitzea, eta beti eman nahi izaten da itxura ona. Beraz, ondo dago eskura izatea itsaskiak behar bezala prestatzeko xehetasunak ematen dituen gida.

Taula honetan dituzue erabili beharreko ur- eta gatz-proportzioak, bai eta itsaski-mota bakoitzerako denbora eta egoste-modu egokiena ere.

Itsaskia egosteko gatz-gramoak eta denbora, motaren arabera

Itsaskia egosteko eta prestatzeko aholkuak

Itsaskia egosteko denborak Mercadona

  • Komeni da itsaskiak uretan egostea gatz askorekin, egoste-denboren taulan adierazten den proportzioan (koilarakada bat gatz = 15-20 gramo).
  • Erramu-hosto batzuk gehitu ditzakegu egosteko garaian, nahieran, ukitu aromatikoa eta zapore leuna emateko.
  • Egoste-modua hautatzeko, kontuan hartu behar dira krustazeoaren tamaina eta bizirik edo hilik dagoen: itsaskia handia bada edo bizirik badago, zuzenean jarriko dugu ur hotzean, buruz behera, eta pixkanaka igoko dugu sua. Itsaskia txikia bada edo hilda badago, berriz, urak irakiten duenean sartuko dugu uretan.
  • Otarrainxka, abakandoa: taulan adierazten den bezala, egosi ondoren, bota azkar-azkar ur oso hotzeko ontzi batera (ahal izanez gero, izotza duela), eta gehitu gatza.
  • Txirlak, berberetxoak eta muskuiluak: taulan adierazten den bezala, molusku maskordunak urik gabe egiten dira eltzean eta, irekitzen doazen neurrian, atera.
  • Buia, nekora eta txangurrua: egosi 5 litro inguruko eltze handi batean. Nahi izanez gero, buia epeltzen utz dezakegu, eta hotza jan; eta txangurrua, berriz, oso goxoa dago bero dagoenean.
  • Olagarroa: irakurri gure aholkua, Olagarro ona prestatzeko sekretuak, jaki hori prestatzeko prozesu osoa ikasteko eta olagarro samur eta ondo egosi bat lortzeko.
  • Itsaskiei koktel-saltsa bota diezaiekezu; konbinazio perfektua da.

Hona hemen itsaski-motaren araberako egosketa-denbora egokienak. Kontuan hartu kasu bakoitzerako taulan aipatzen diren gainerako jarraibideak.

  • Txirlak

3-4 minutuz egosi behar dira uretan.

  • Berberetxoak

3 minutuz egosi behar dira uretan.

  • Muskuiluak

3-5 minutuz egosi behar da uretan.

  • Otarrainxka ertaina

1-2 minutuz egosi behar da uretan.

  • Otarrainxka handia

1 minutuz egosi behar da uretan.

  • Ganba ertaina

1 minutuz egosi behar da uretan.

  • Ganba handia

2-3 minutuz egosi behar da uretan.

  • Zigala ertaina

2 minutuz egosi behar da uretan.

  • Zigala handia

3 minutuz egosi behar da uretan.

  • Abakando ertaina

20 minutuz egosi behar da uretan.

  • Abakando handia

25-30 minutuz egosi behar da uretan.

  • Gorputz eta matxarda txikiak

2-3 minutuz egosi behar da uretan.

  • Buia ertaina

18 minutuz egosi behar da uretan.

  • Buia handia

20 minutuz egosi behar da uretan.

  • Nekora ertaina

5 minutuz egosi behar da uretan.

  • Nekora handia

6-7 minutuz egosi behar da uretan.

  • Txangurru ertaina

15 minutuz egosi behar da uretan.

  • Txangurru handia

18 minutuz egosi behar da uretan.

Beste gomendio batzuk

Eskaini gutizia bat zeure buruari gure Gabonetako gozokiekin, ezin hobeto etorriko baitzaizkizu jai hauetan, bisitak hartzeko eta familia-bileretarako.

Kandela perfumatu batzuk gomendatzen dizkizugu zure Gabonetako apainketan giro goxoa lortzeko.