Urtea joan eta urtea etorri, bazkalosteak alaitzen dizkigute Gabonetako gozokiek. Beren hitzorduari hutsik egin gabe etortzen dira turroiak, polboroiak, mazapanak, bonboiak eta trufak, eta alaitasuna ekartzen diete handi nahiz txikiei. Eduki itzazu prest Gabonetarako. Eta balio dezatela bizitza pixka bat gozatzeko...
Gabonetako Gozoki-aukera zabala Mercadonan
Polboroiak eta mazapanak soltean
- Txokolatezko polboroi txikia
- Etxeko mantekadoa
- Olio-mantekadoa
- Koko-mantekadoa
- Almendrazko polboroia
- Kakao-mantekadoa
- Hostorea
- Hostore txokolateduna
- Almendrazko alfajorra
- Ardo- eta almendra-erroska
- Hostore kremaduna, azukre erantsirik gabea
- Limoi-mantekadoa
- Kanela-mantekadoa
- Aingeru-adats laukitxoak
- Etxeko mantekadoa, azukre erantsirik gabea
- Limoi-mantekadoa, azukre erantsirik gabea
- Limoi-mantekadoa, glutenik gabea
- Kakao-mantekadoa, glutenik gabea
- Koko-bolatxoak
Gabonetako askotarikoen kaxa
Produktu hauek osatzen dute Gabonetako askotarikoen kaxa: kakao-mantekadoak, oliba oliozko mantekadoak, almendrazko polboroiak, etxeko mantekadoak, limoi-mantekadoak, ardo- eta almendra-erroskak, txokolatezko hostoreak eta koko-bolatxoak. Testura leuna, zapore gozoa eta aroma bereizgarriak dituzte guztiek ere.
Gabonetako enborra
Banillazko bizkotxo biribildua, trufaz betea. Gainetik estalki beltz marraduna darama, zuhaitz-enborraren itxurakoa, eta Gabonetako irudiekin apainduta dago. Gainera, txokolatina bat darama, mezu honekin: “Felices Fiestas” (Eguberri on).
Turroiak
- Limoizko turroi zuria
Aurtengo berrikuntzetako bat da. Txokolate zurizko turroia limoizko betegarriarekin. Zitriko-zaporeko barrualde krematsua.
- Txokolatezko turroi kurruskaria
Txokolate esnedunezko turroi kurruskaria. Txokolatearen testura krematsua eta, era berean, kurruskaria. Txokolate-zaporekoa.
- Askotariko turroi txikiak
Mota hauetako launa turroi txiki: txokolatezko turroi kurruskaria, turroi gogorra, turroi biguna eta gorringo txigortuzko turroia.
- Gorringo txigortuzko turroia
Almendra ehoarekin eta gorringo konfitatuarekin eginiko turroia, esne kondentsatuarekin eta aromekin. Gainerrea, eta testura urtsuarekin.
- Pistatxozko turroia
Txokolate zurizko turroia pistatxozko betegarriarekin. Betegarri krematsua, pistatxo-zatiekin.
- Kakahuete frijitu eta eztidunezko turroia
Txokolatezko turroia, kakahuete frijitu eta eztidunekin.Esnedun txokolatearen eta kakahute txigortuaren zaporea, testura krematsuarekin.
- Txokolate Beltz almendraduna (kakaoa, % 72)
Txokolate beltzezko turroia,% 72 kakaoarekin eta almendra oso txigortuekin. Testura krematsua, eta txokolate beltzaren zapore bizia.
- Kakahuetezko turroi biguna
Kakahuetez egindako turroi biguna. Kakahuete txigortuen zatitxoekin. Testura krematsua, eta kakahuetearen berezko zapore eta usain bizia.
- Kakahuetezko turroi gogorra
Kakahuetezko turroi gogorra, testura kurruskarikoa. Kakahueteak berezkoak dituen zapore eta usain biziekin.
- Almendradun turroi gogorra, azukre erantsirik gabea
Testura kurruskarikoa. Almendra txigortu zaporearekin eta ezti-aromarekin.
- Turroi gogorra
Almendrekin egindako turroi gogorra. Testura kurruskarikoa, eta eztiaren eta almendra txigortuen aromarekin.
- Turroi biguna
Almendrazko turroi biguna, almendra txigortuen zatiekin. Eztiaren eta almendra txigortuaren zapore bizia. Testura krematsua.
Bonboiak eta trufak
- Delizze bonboiak
Barkillo kurruskarizko esferak, esne-, hur, eta kakao-kremaz eta hur osoz beteak, eta esnedun eta hurdun txokolatez estaliak.
- Senzza almendra-bihotzak
Txokolate beltzezko bonboia, almendra-pralinez betea, almendra-zatitxoekin. Bonboiak banaka bilduta daude, eta kartoizko kutxa batean sartuta. Hala, bonboiak erraz gorde daitezke beren ezaugarriak aldatu gabe.
- Senzza askotarikoak
Lau zaporeren konbinazio perfektua, eguneko edozein unetan esperientzia errepikaezinez gozatzeko. Bonboiak banaka bilduta datoz:
- Beltza, hurrezkoa: txokolate beltz finezko bonboia, hur-pastazko eta esne-trufatuzko betegarriarekin.
- Beltza, Fondant: fondant txokolate beltzezko bonboia, trufazko betegarriarekin.
- Esneduna, Praliné: esnedun txokolatezko bonboi suabea, almendra- eta hur-praliné goxo batez betea, benetako esne-trufatuarekin.
- Esneduna eta almendraduna: txokolate esnedun finezko bonboia, esne trufatu gozoz eta almendra txigortuaren ore apartaz betea.
- Kakaodun trufak
Trufa-orea, pastelgintzako mahukarekin eginikoaren forma duena, kakao-hautsez estalia.
- Royal Mints txokolatinak
Txokolate beltzezko txokolatinak, menta-zaporeko kremaz beteak.
- Gerezi-likorezko bonboiak
Txokolate beltzezko bonboiak, likore-ukitu biziarekin.
- Cadbury
Esnedun txokolatezko askotariko bonboiak, betegarri desberdinekin.
Panettonea eta galleta- eta barkillo-aukera zabala
- Hans Freitag sorta
Galleta eta Barkillo hautatuak: Esne-gainezko barkillo ederrak, 6 motatakoak, Txokolatez betetako barkilloak, Gindadun gailetak, Txokolatez margotutako gailetak, Azukredun gailetak eta Txokolatezko begiztak.
- Panettone klasikoa
Gabonetako postre italiar tradizional bat da, mahaspasa eta laranjaduna.Hutsik har daiteke, esnetan bustita edo kafearekin edo tearekin.
- Txokolatezko panettonea
Gabonetako postre italiar tradizional bat da, txokolate-pipitaduna. Hutsik har daiteke, esnetan bustita edo kafearekin edo tearekin.
Beste gomendio batzuk
Aurtengo Gabonetan, harrituta utziko dituzu etxekoak hortxata-bizkotxo gozo bat prestatzen baduzu. Hona hemen errezeta, pausoz pauso.