Gabon hauetan, Bonboi sorta zoragarria eta askotarikoa daukazu Mercadonan, ospakizun hauetako unerik goxoenak familiarekin edota lagunekin partekatzeko apropos-aproposak.
Gustu guztiak asetzeko moduko bonboiak aurkituko dituzu, gutizia zaporetsu bat gozatu gabe inor gera ez dadin. Arreta handiz aukeratu da aurten eskaintzen dizugun bonboi sorta, Senzza Bonboi klasikoetatik hasi, Mondose Bonboi paregabeekin jarraitu eta eutsi ezineko Hur Gutiziekin, eta 10 zapore ezberdin dituzten “Cadbury Milk Tray” Txokolate Bete Sortarekin bukatu arte.
Senzza Bonboi sorta, Gabonetako zapore klasikoa
Mercadonaren Senzza Bonboi sortak familia guztien mahaietan berezko leku bat izatea irabazi du Gabonak ospatzeko garaian.
Lau bonboi aldaera ezberdinetan goza daitezke sortako zapore ahaztezinak:
- Hur Krematsua: Hur ore zoragarria estaltzen duen txokolate hutsa, esnedun trufazko bukaerarekin.
- Fondant Noir: Fondant txokolate-beltzezko bonboia, eta mokadua borobiltzeko, trufazko barrubete krematsua.
- Pralin Gozoa: Esnedun txokolatezko bonboi eztia, almendra eta hurrezko pralinarekin eta esnedun trufarekin.
- Almendra Aukeratua: Esnedun txokolate oso fineko bonboia, esnedun trufaz eta almendra txigortuzko ore berezi batez barrubetea.
Mercadonaren Senzza Bonboi bakoitzak bere zorroa du, mahaiaren apaingarri bezala erabiltzeko edo gure bonboi-ontzira sartzeko perfektua.
Senzza Bonboi aldaera guztiak, gainera, glutenik gabekoak dira, eta zeliakia duten pertsonek ere jan ditzakete, beraz.
Mondose Bonboiak, Mercadonan bakarrik
Aukera ezazu Mondose Bonboi sorta, Mercadonan bakarrik salgai.
Mondose Bonboiak kutxa dotore batean aurkezten dira, horren barruan 16 sorkuntza-lan aurki ditzakegula, barrubete ezberdineko 8 aldaerarekin.
- Bainila mousse zuria
- Karamelua
- Ganatxe krema mugurdiarekin
- Txokolate beltzdun ganatxe krema
- Kakao sendoko ganatxea
- Esnedun txokolatezko ganatxea
- Hur pralin beltza
- Hur kurruskarizko bihotzdun hur pralina
Mondose Bonboi sortaren aurkezpen originala dela eta, oso egokia da lagunei edo familiakoei oparitzeko, bai eta haiekin partekatzeko ere.
Hur Gutiziak, kutxatila eta erretilu berriarekin
Mercadonaren Hur Gutiziek sekulako esperientzia eskaintzen dute, Gabon hauetan gozatu gabe ez uzteko modukoa. Barkillo kurruskaria estaltzen duen txokolate zoragarria deskubritu, eta kremaz eta hurrez osatutako barrubete harrigarrira heldu: zentzumenen plazer erabatekoa.
Gabon hauetan, gainera, dotorezia handiko kutxatilan aurkezten dira Mercadonaren Hur Gutiziak, zure gonbidatuek gutiziak goza ditzaten mahaian jar dezakezun erretilu praktiko baten gainean.
“Cadbury Milk Tray” Txokolate Bete Sorta
Gustu guztietako gonbidatuak pozteko moduko Mercadonaren Bonboiak eskaini nahi badituzu, aukera ezazu 10 zapore ezberdineko esnedun txokolatezko bonboiak gordetzen dituen kutxa batean aurkeztutako “Cadbury Milk Tray” Txokolate Bete Sorta. Ahosabai zorrotzenak ere asebetetzeko idealak.
- Hazelnut Swirl: Hur txigortu oso bat bihotzean.
- Surprise parcel: Txokolate zuriko barrubete krematsua.
- Apple Crunch: Txokolate zuriko barrubete krematsua, sagar zaporea, eta kanela zaporeko azukre zatitxo kurruskariak.
- Orange truffle: Laranja zaporeko barrubete krematsua.
- Salted Caramel Charm: Karameluzko barrubetea, txokolate zuriz apaindua.
- Truffle Heart: Kakaozko barrubete krematsua.
- Fudge Duet: Txokolate zuriz apaindua, eta bainila zaporeko karamelu bigunaz barrubetea.
- Caramel Softy: Karameluzko barrubetea.
- Perfect Praline: Hur txigortu zatitxodun hurrezko pralinaz barrubetea.
- Strawberry Temptation: Marrubi zaporeko barrubete krematsua.
Aurtengo Gabonetan, aukeratu gehien gustuko duzun Mercadonaren Bonboi sorta, eta harritu zure gonbidatuak gustu guztietarako zaporeak eskaintzen dituen txokolatezko gutizia batekin.
Beste Zenbait Iradokizun
Zure gonbidatuak postre original batekin harritu nahi badituzu, aukeratu Glutenik Gabeko hurrezko Tarta, karamelua eta kakahueteekin: zeliakoentzat ere egokia den konbinazio goxo eta zoragarria.
Hotzari aurre egiteko, Mercadonaren edateko txokolate berriaren zapore paregabea erabil dezakezu. Eguneko edozein momentuan berotu eta hartzeko prest dago.