Ezagutzen duzu Fussion sorta? Hona hemen txokolate-tableta harrigarrienak, txokolatea eta galleta belgikarra, kokoa edo limoia nahasten dituztenak.
Txokolate hauek fruitu lehorren betegarri tradizionalenetatik harago doaz zapore bizi eta berritzaileak eskaintzeko.
Gustu guztietarakoak daude, txokolate beltzezko, txokolate esnedunezko eta txokolate zurizko tabletak baitaude. Beraz, egokiak dira haur nahiz helduentzat. Zuri zein gustatzen zaizu gehiena!
Fussion Txokolatezko 3 tableta-mota eta 6 aldaera
Fussion Txokolatezko tabletak galletekin
- Txokolate zuria galletekin eta kakaoarekin: txokolate zuriaren zapore leuna maite dutenentzako tableta, gozamen hutsa!
- Txokolate esneduna galleta belgikarrez betea: zapore eta testura zoragarriko fusioa, probatu gabe geratuko zara?
Fussion Txokolatezko tabletak limoi-zaporearekin eta marrubi-zaporearekin
- Txokolate beltz estrafina, % 72 kakaoa, limoi-kremaz betea: konbinazio gozoa aho-sabairik originalenentzat; probatu!
- Fussion txokolate esneduna, marrubi-kremaz betea: aukera paregabea marrubiak txokolatearekin maite dituztenentzat.
Fussion Txokolatezko tabletak bonboi-zaporearekin
- Txokolate esneduna betegarri krematsuarekin, hurrekin eta barkillo kurruskariarekin: gure Delizze bonboi klasikoen zaporea txokolate-tableta batera daraman zapore gozoa; esperientzia bizia!
- Txokolate zuria kokoz eta almendra zatituz osatutako betegarri krematsuarekin: txokolate zuria eta gure Cocolizze bonboien zaporea konbinatzen ditu, eta izugarri gustatuko zaizu!
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen dituzu gure zabaltzeko kremak? Zure gosari, askari eta mokadutxoetarako balio dute. Hona hemen ideia batzuk.
Sartu fruitu lehorrak zure dietan; oinarrizkoak dira elikadura orekatu baterako.