Recetas con Reducción de vinagre de Pedro Ximénez

3 errezeta, Pedro Ximénez ozpin-erredukzioarekin

2023ko abenduaren 12a

Ezagutzen duzu gure Pedro Ximénez ozpin-erredukzioa? Ongailu aparta da, ardo horren ozpin hautatu batetik abiatuta egina. Zapore gazi-gozoa eta ehundura baltsamikoa ditu, eta ezin hobeki apaintzen eta laguntzen ditu entsaladak, haragia, arraina, itsaskiak, barazkiak eta postreak.

Ongailu honekin, ukitu bereizgarriarekin nabarmendu ditzakezu zure sorkuntza gastronomikoak, eta oreka gazi-gozoa eman.

Baina beharbada ez duzu jakingo Pedro Ximenez ozpin-erredukzioa osasungarria dela, kaloria eta koipe gutxikoa delako eta antioxidatzaile ugari dituelako. Gauza askotarako oso lagungarria da sukaldean. Probatu hemen aurkezten dizkizugun errezetekin!

3 errezeta Pedro Ximénez ozpin-erredukzioarekin (2 lagunentzat)

Barazki salteatuak PX ozpin-erredukzioarekin

Verduras salteadas con reducción de vinagre PX con Reducción de vinagre de Pedro Ximénez Mercadona

1. Egosi 100 g edamame ur irakinetan, pare bat minutuz. Atera, eta zuritu.

2. Hartu 6 zainzuri, kendu zati gogorra, eta moztu 2 edo 3 hatz luzeko zati irregularretan.

3. Ebaki kalabazin-erdia zerrendatan, bere azalarekin, eta gorde barruko mamia.

4. Moztu 60 g brokoli adaxkatan. Gorde zurtoinaren zati gogorrena.

5. 2 baso uretan, galdarraztatu 2 minutuz brokoli-adaxkak, eta atera.

6. Gehitu kalabazinaren barruko mamia eta brokoliaren zurtoina, zurituta. Egosi 20 bat minutuz. Eman gatza eta piperbeltza, itzali sua, eta gehitu 50 g espinaka. Birrindu, iragazi barazkiak, eta gorde nahasketa.

7. Zartagina ongi berotuta, jarri hari bat oliba-olio, eta salteatu zainzuriak pare bat minutuz.

8. Gehitu berehala brokolia, eta salteatu beste pare bat minutuz.

9. Jarri kalabazin-zerrendak, eta salteatu pare bat minutuz

10. Gehitu edamamea, eman buelta pare bat eta gorde.

11. Platereratu, krema berdea oinarrian eta gainetik barazki salteatuak.

12. Bukatzeko, bota txorrotadatxo bat olio, gatz-ezkata batzuk eta Pedro Ximenez ozpina.

Oilasko-entsalada fruitu lehorrekin

Ensalada de pollo y frutos secos con Reducción de vinagre de Pedro Ximénez Mercadona

1. Bota gatza eta piperbeltza oilasko-bularki bati, eta egin bi aldeetatik zartaginean, olio pixka batekin. Gorde geroko.

2. Ebaki 10 cherry tomate erditik eta ahuakate bat xaflatan, limoi-zuku pixka batekin bustita. Moztu bularkia zatitxotan.

3. Platera muntatzeko, jarri oinarrian udaberri-entsalada nahasketa bat, eta gainean cherry tomateak, ahuakatea eta oilaskoa.

4. Eman olioa, gatza eta Pedro Ximenez ozpina, eta, amaitzeko, pilatxo batean, gaineratu fruitu lehorren, fruta lehortuen eta kalabaza-hazien nahasketa.

Perretxiko-carpaccioa

Carpaccio de setas con Reducción de vinagre de Pedro Ximénez

1. Garbitu ongi 200 g perretxiko fresko, eta moztu xafla oso mehetan.

2. Zartagin batean, oliorik gabe, txigortu apur bat 10 g pinazi.

3. Jarri plater batean perretxiko-xaflak, batak bestea zapaldu gabe.

4. Ondu olioz eta Pedro Ximénez ozpin-erredukzioz. Amaitzeko, jarri Grana Padano gaztaren lauzatxo batzuk eta pinazi txigortuak.

Beste gomendio batzuk

Zure platerei zapore-ukitu bat ematea gustatzen bazaizu, probatu Cocktail saltsa, ezin egokiagoa itsaski eta aperitiboetarako.

Zerbait exotikoagoa nahi baduzu, lagundu zure janari gustukoena Tsatsikirekin; jogurt-saltsa grekoa da, entsaladak eta wrap-ak ontzeko eta bustitzeko ona....

Edo nahiago dituzu Ekialdeko saltsak zure errezeta asiar eta orotariko plateretarako?