Ezagutzen al duzu Tsatsikia? Jogurt grekoz egindako saltsa bat da, eta modu askotara jan daiteke, ondo baitator plater askorekin. Zure menuei ukitu desberdina eman nahi badiezu, erabil ezazu.
Tsatsikiaren ezaugarriak
Mercadonaren Tsatsiki berria krema bat da; jogurt grekoa, pepinoa eta mendafina ditu osagai nagusi. Gainera, oliba-olioa eta espeziak ere baditu.
Dieta mediterraneoaren onura guztiak ditu, eta jogurt grekoaren zaporea, gainerako elementuek ñabartuta. Testura krematsua du, eta kolore zuria, pepinoaren ukitu berde batzuekin.
Gainera, glutenik gabeko produktua denez, egokia da begetarianoentzat eta zeliakoentzat, eta kontsumitzeko prest dago. Hozkailuan gorde besterik ez da egin behar.
Saltsa grekoa, Balkanetako herrialdeetan ohikoa
Jogurt grekoa oinarri duen saltsa hori ohikoa da Grezian, baina turkiar eta bulgariar sukaldaritzan eta, oro har, Balkanetako herrialde guztietako sukaldaritzan ere hartzen da, zenbait aldaerarekin. Hainbeste lekutan jaten denez, gustu guztietarako bertsioak garatu dira.
Nola jaten da Tsatsikia?
Gure Tsatsiki saltsa ezin hobea da hainbat platerekin batera hartzeko. Gozoagoak egin zure entsaladak eta platerak, busti barazki gordinak edo ogi txigortua, zabaldu ogitarteko eta sandwichetan eta erabili haragi- edo arrain-errezetetan.
Hartu kontuan proposamen goxo hauek:
- Oilaskoaren eta cherry tomatetxoen broxeta batzuei laguntzeko.
- Letxugaz, feta gaztaz, oliba beltzez, tipula gorriz eta tomatez osatutako entsalada arin bat ontzeko.
- Hainbat barazki gordin bustitzeko: apioa, azenarioa, piper gorria edo pepinoa.
- Wrap-mota guztiak ontzeko. Gure proposamena: wrap eran biribildutako gari-tortillak oilasko naturalarekin, tomate zatituarekin eta errukularekin.
Beste gomendio batzuk
Probatu dituzu gure gari-tortilla txikiak? Hona hemen zure afari berritzaileenetarako ideia batzuk.