Halloween honetan, prestatu Pizza Txiki beldurgarri batzuk familia guztiarentzat. Beldurgarriak, oso dibertigarriak eta, gainera, oso goxoak.
Txikienei pizzak gustatzen zaizkie, eta are gehiago Halloweenekoak badira eta irudi beldurgarriz ondo apainduta badaude; beraz, ez galdu haiekin primeran pasatzeko aukera hau.
Ikusi, pausoz pauso, Halloweeneko Pizza Txikien errezeta
4 pizza prestatzeko osagaiak
- 550 g kalabaza
- 1 arrautza
- 60 g irin integral
- 20 g kakao-hauts
- 1 koilaratxokada sesamo-hazi
- 1 koilaratxokada baratxuri pikortatu
- Gatza
- Piperbeltz beltz ehoa
Halloweenerako apaintzeko:
- Oliba berdeak eta beltzak
- Mozzarella-perlak
- Mozzarella-xerrak
- Urdaiazpiko egosi naturala
- Mozzarella birrindua
- Piper gorria
- Tomate frijitua
Pausoz pauso
Hona hemen Halloweenerako errezeta hau egiteko xehetasun guztiak:
1. Zatitu kalabaza, eta eduki labean, 40 minutuz, 200 °C-an. Egina dagoenean, birrindu, eta pure egin. Utzi hozten.
2. Bereizi arrautzaren zuringoa eta gorringoa, eta irabiatu zuringoa.
3. Gehitu zuringo irabiatua, gatza, baratxuri pikortatua eta piperbeltz beltz pixka bat kalabaza-pureari. Ondo nahasi.
4. Nahasi irina legamiarekin eta haziekin, eta gehitu aurreko nahasteari ore leun bat geratu arte.
5. Zabaldu orea labe-papera duen erretilu batean, eta eman pizza txikien forma. Eduki labean 20 bat minutuz 200 C°an (gorritu arte).
6. Pizza-oinarri guztietan, gehitu tomate frijitua, mozzarella birrindua eta urdaiazpiko egosia.
7. Gehitu toppingak Halloweeneko irudiekin apaintzeko:
a. Egin armiarmak egin oliba beltzekin.
b. Egin mamu bat mozzarella-xerrekin, eta apaindu ahoa eta begiak oliba beltzekin.
c. Idatzi “BOO” hitza oliba beltzekin.
d. Egin munstro bat; begietan, jarri mozzarella eta oliba berde eta beltzak, eta, ahoaren tokian, piper gorriak.
8. Eduki berriro labean, 7 bat minutuz, 200 °C-an.
Beste gomendio batzuk
Halloweeneko beste errezeta batzuen bila bazabiltza, hona hemen mamu-itxurako galletak.