% 99ko kakaoarekin sukaldean egitea ez da azkenburukoetara mugatzen; askoz ere aukera gehiago daude. Izan ere, badago nolabaiteko tradizioa errezeta gatzdunetan osagai hau erabiltzeko, kontraste ezin goxoagoa sortzen baita. Merezi du zapore-leherketa hori probatzea.
Egingo zenuke zeure etxean azpizun iberikoaren errezeta goxo-goxo hau, % 99ko kakaoa erabiliz? Jaki hau ezohikoa da eta harrituta utziko zaitu. Ondoren, egin beharreko urratsak azalduko dizkizugu.
Ikusi pausoz pauso azpizun iberikoa % 99ko kakaoarekin prestatzeko errezeta
4 lagunentzako osagaiak:
- 2 txerri-azpizun iberiko
- 1 porru
- 2 azenario
- 1 tomate udarekara
- Baso bat oporto
- 2 baratxuri-ale
- 30 g kakao (% 99)
- 2 edalontzi ur
- 4 xerra ogi txigortu, % 100 integrala
- Piperbeltz beltz ehoa
- Gatza
- Oliba-olio birjina estra
- Sesamo-haziak
Hornigairako osagaiak:
- 2 batata
- ½ baso esne
- 20 g gurin
- 5 g jengibre fresko
- Gatza
- 2 adartxo martorri
- Kurkuma pixka bat
Pausoz pauso
Prozesuaren xehetasun guztiak ikusi nahi badituzu, hemen dituzu errezeta goxo hau prestatzeko azalpenak:
1. Zatitu porrua (gorde zati zuria purea egiteko), azenarioak, tomate zuritua eta baratxuriak.
2. Arraspatu % 99ko kakaoa arraspagailuarekin.
3. Txikitu ogi txigortua, ahalik eta birrinduena geratu arte.
4. Eman gatza eta piperbeltza azpizunari bi aldeetatik. Oliodun zartagin batean, markatu azpizuna 4 aldeetatik.
5. Zartagin berean, frijitu baratxuriak azenarioarekin, porruarekin eta tomatearekin batera. Eman gatza, zure gustura.
6. Barazkiak biguntzen direnean, erantsi basokada bat oporto eta jarri su bizian, lurrundu dadin.
7. Jaitsi sua erdira eta gehitu ogia, % 99ko kakao arraspatua eta ura.
8. Estali eta utzi egosten 15 minutuz.
9. Erantsi azpizunak, eta eduki beste 15 minutuz su eztitan.
10. Birrindu saltsa.
11. Atera azpizuna xerra biribiletan pureaz eta kakao-saltsaz lagunduta, eta zipriztindu gainetik sesamo-haziekin.
12. Laguntzeko purea prestatzeko: egosi batatak lehen gordetako porruaren zati zuriarekin, gutxi gorabehera 20-30 minutuz. Kendu egosteko ura eta gehitu esnea, gurina, jengibre freskoa, gatza, martorria eta kurkuma. Birrindu guztia pure krematsua lortu arte.
Beste gomendio batzuk
Ezagutu gure % 99ko kakaoaren propietate guztiak. Benetako zaporea!