Mercadonaren neurriak planeta zaintzeko

Planeta zaintzen jarraitzeko Mercadonaren neurri jasangarriak

2022ko apirilaren 22a
  • 2021ean, 49 milioi euro inbertitu zituen Mercadonak ingurumen-politiketan.
  • Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren helburua da konpainiaren jarduerak eragiten duen ingurumen-inpaktua gutxitzea.

planeta zaintzeko konpromisoarekin jarraitzen du. Horretarako, azken urteetan enpresak badu ingurumen-kudeaketako sistema propio bat, bere jarduerak sortzen dituen ingurumen-inpaktuak identifikatu, prebenitu eta murriztean oinarritua.

2021ean, Mercadonak 49 milioi euro inbertitu zituen ingurumena babesteko, eta sistema etengabe egokitu zuen eskari sozialetara eta enpresaren helburuetara.

Mercadonaren Ingurumen Kudeaketako Sistemak hiru arlo nagusi ditu: logistikaren optimizazioa, eraginkortasun energetikoa eta hondakinen kudeaketa.

Logistikaren optimizazioa

Eskura dauden baliabideak ahalik eta hobekien erabiltzea da Mercadonaren funtsezko zutabeetako bat. Mercadonaren kudeaketa logistikoaren barruan, “baliabide gutxiagorekin gehiago garraiatzea” esaten zaio horri, eta hainbat estrategia erabiltzen dira ahalik eta ibiltarte gutxiena eginda ahalik eta produktu gehiena garraiatzeko, prozesu horri lotutako inpaktuak murriztearren.

Gainera, soluzio logistiko berriak eta hobeak bilatzea sustatzen du konpainiak, jasangarritasuna eta hiri-ingurunea hobetuz egiteko hornikuntza-lana.

Logistikaren optimizaziorako neurri batzuk Mercadonan:

  • Gutxiago kutsatzen duten erregaiak erabiltzea.
  • Kamioi eta furgoneten hotz-ekipoak hobetzea.
  • Lean & Green ekimenarekin bat egitea, besteak beste.

Eraginkortasun energetikoa

Mercadona lanean ari da etengabe eraginkortasun energetikorako neurriak txertatzeko bere denda-sarean eta bloke logistikoetan.

Zerbitzuaren kalitatea galdu gabe, enpresak ahalik eta etekin handiena ateratzen die energia-baliabideei, eta hobetzen jarraitu nahi du. Eraginkortasun energetikorako neurri batzuk Mercadonan:

  • 1.379 denda ekoeraginkor.
  • Ibilgailu elektrikoak kargatzeko 1.700 puntu baino gehiago.
  • 11.500 eguzki-panel dendetan eta bloke logistikoetan.

Hondakinen kudeaketa arduratsua

Mercadonaren Ingurumen Kudeaketako Sisteman, murrizketa da hondakinen kudeaketa arduratsurako estrategia nagusia.

Mercadonaren hondakin-kudeaketa arduratsuko neurri batzuk: