Mercadonaren denda baten kanpo-fatxada

Mercadonaren Ingurumen Kudeaketako Sistema

2024ko ekainaren 05a
  • Duela zenbait urtez geroztik, Mercadonan Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat dugu, hainbat arlotan sortutako ingurumen-inpaktuak identifikatzera, aurreikustera eta murriztera bideratua.
  • Mercadonaren ingurumen-politikaren zutabeak dira, besteak beste, logistikaren optimizazioa, eraginkortasun energetikoa, hondakinen kudeaketa, elikagaiak alferrik ez galtzeko prebentzioa eta biodibertsitatea.

Jakinik zeinen garrantzitsua den gizartearentzat gure planeta zaintzea eta jardunbide jasangarriagoak martxan jartzea, Mercadonak konpromisoa hartu du ingurumenaren arloko egungo erronkei aurre egiteko.

Konpainiak Ingurumen Kudeaketako Sistema propioa du bere prozesuek ingurunean duten inpaktua identifikatu, prebenitu eta murrizteko. Horretarako baliatzen dituen estrategiek kontuan hartzen dituzteLogistikaren optimizazioarenEnergia-efizientziaren eta hondakinen kudeaketa arduratsua, elikagaiak alferrik ez galtzea edo biodibertsitatea.

 

Bideoa gaztelaniaz

Mercadonaren 5 estrategia ingurumena zaintzeko.

Logistikaren optimizazioa:

Mercadona aitzindaria da garraioaren optimizazio logistikoari eta deskarbonizazioari dagokionez.

  • Baliabide gutxiagorekin gehiago garraiatzea: Inpaktua minimizatzeko neurrietako bat da “Baliabide gutxiagorekin gehiago garraiatzea”. Joan-etorri bakoitza optimizatzea da helburua; hala, besteak beste, joan-etorri kopurua murriztuko litzateke, baita auto-pilaketak ere. Mercadonako fruta eta barazkietarako kaxa berdeei esker, tolesgarriak direnez, urtean 107.072 kamioi-ibilbide aurreztu, eta CO2-emisioak murrizten dira.
  • Garraio jasangarria:Mercadona garraiobide jasangarriagoak bilatzen ari da, erregai alternatiboen bidezkoak, baita azken milia hobetzeko estrategiak ere.

Azken adibideetako bat da erabat elektrikoak diren trakzio-kamioiak probatu izana. 2015etik, Mercadona sektoreko enpresa aitzindaria izan da Espainian, lehena izan baita erabat elektrikoak diren trakzio-kamioiekin probak egiten, baita kamioi berrituen flota bat izaten ere. Aurrerapen horri esker, Mercadonak 85.000 tona CO2-tik gora isurtzea ekidin du, eta garraiatutako palet bakoitzeko emisioen %  27 murriztea lortu du.

  • Mercadonan logistika optimizatzeko beste neurri batzuk:Gutxiago kutsatzen duen garraioa: Mercadonak gas bidezko kamioiak, EURO 6 edo hortik goragoko flota, ECO furgonetak eta trenbideko garraioa erabiltzen ditu. Gainera, bitrailer eta megatrailer kamioiak gehitu dira, joan-etorri gutxiagotan gehiago garraiatu ahal izateko.
  • Kamioietako eta furgonetetako hotz-ekipoak hobetzea, hozgarri natural eraginkorragoen bidez. 
  • Lean & Green ekimenari eta antzekoei atxikitzea, eraginkortasun logistikoa etengabe hobetzeko helburua dutenean.

Mercadonaren ekintza horiek bat datoz Europako Itun Berdearen emisio neutroen konpromisoekin, eta mugarri jarri dute 2050. urterako garraioaren deskarbonizazio-prozesuan.

Eraginkortasun energetikoa:

2016. urteaz geroztik, Mercadonak energia-kontsumoaren murrizketa sustatzen duen denda-eredu eraginkorra ezarri du, honako neurri hauen bidez:

  • Argiztapen-sistema eraginkorrak eta estalkietan eguzki-plakak jartzea
  • Punta-puntako ekipamenduak eta makinak, hala nola izozkailu itxiak.

Hondakinen kudeaketa:

Mercadona lanean ari da lehengaien kontsumoa eta hondakinak murrizteko. Hori guztia lortzeko, berrerabilpena eta birziklapena sustatzen duten estrategiak baliatzen ditu. Honako hauek dira estrategia horien helburuak:

  • Hondakinen murrizketa: Fruta eta barazkietarako sare berrerabilgarriak, plastikoaren edo kutxako poltsa berrerabilgarrien kontsumoa murrizten dutenak, eta Denda eta Biltegietan sortzen den film plastikoa birziklatzean lortutako plastiko birziklatuarekin eginak % 70ean.
  • Hondakinen balorizazioa: eguneroko jardunean sortutako hondakinak birziklatzeko eta bigarren bizitza emateko moduak bilatzea. Hondakinak balorizatzeari esker, zabortegietan amaitzen duten hondakin gutxiago sortzen dira, eta, horrela, ingurumen-inpaktuak murrizten dira.

Hona hemen Mercadonan hondakinak balorizatzeko estrategia batzuk:

  • Film plastikoa birziklatzen da. Plastiko birziklatu gisa txertatzen da kutxako poltsa berrerabilgarrietan, % 70ean plastiko birziklatua baliatuta.
  • Kartoizko bilgarriak balorizatzen dira bilgarri berriak egiteko, hala nola esne-brikak multzokatzeko kutxak.
  • Haragi- eta arrain-azpiproduktuak (SANDACH) animalien elikadurarako lehengai bihurtzen dira.
  • 450 dendatan baino gehiagotan hondakin organikoa bereizten da eta laboreetarako konposta egiteko baliatzen da, edo hiri-garraiorako edo zabor-kamioientzako erregai gisa erabiltzen den biogasa fabrikatzeko.
  • Jateko Prest zerbitzua duten dendetako frijitzeko olioa erabiltzen da biodiesela egiteko —ibilgailuentzako bioerregaia—.

Elikagaiak alferrik galtzea:

Mercadonako dendetako arduradunek salmenta-aurreikuspenen arabera modulatzen dituzte produktu freskoen eskaerak. Aurreikuspen hori konpainiak egindako tresna informatiko baten bidez kalkulatzen da, eta salmenta-datu historikoak eta beste hainbat faktore hartzen ditu erreferentziatzat.

Gainera, produktu bat saltzen ez bada eta kontsumitzeko egokia bada, enpresak laguntzen dituen 750 eta gehiago erakunde sozialei ematen zaie. Elikagai-produktuak dohaintzarako egokiak ez badira, baimendutako kudeatzaileei emango zaizkie.

Biodibertsitatea:

Ingurumen-kudeaketako estrategian, Mercadonak biodibertsitatearen alde egiten du. Horregatik:

  • Hainbat supermerkatutan estalkiak eta lorategi bertikalak ezartzen ditu, eta hala hiri-jasangarritasunari on egiten dio ingurumenari dagokionez.
  • Instalazioak aldizka ebaluatzen ditu, biodibertsitate handiko eremuetan inpaktuak saihesteko.

Mercadonako ingurumen-kudeaketaren beste adibide batzuk.

Horiek dira Mercadonaren ingurumen-kudeaketako 5 estrategietako batzuk. Hala ere, beste  estrategia jasangarri batzuk ere lantzen ditu, hala nola ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen instalazioa. Alor horretan, karga erdiazkarreko sarea zabaltzen ari da konpainia zerbitzua hobetzeko: 3,7 kW-etik 22 kW-era handitu nahi du eskaintza. Horretarako, aurreikusita dauka 21 milioi euro inbertitzea eta 5.000 bat kargatze-puntu erdiazkar ezartzea; hala, Mercadonaren karga-sarea Espainiako eta Europako hegoaldeko sare pribatu handienetako bat bihurtuko da.

Enpresa arduratsu baten eredua

Ingurumena zaintzea funtsezkoa da Mundu Hitzarmeneko Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) betetzeko. Konpainia 2011z geroztik da ekimen horren bazkide, eta etengabe ari da lanean jardunbide jasangarriagoak sustatzeko eta bere jarduerak eraginik handiena duen helburuei erantzuna emateko.

Mercadonaren Ingurumen Kudeaketako Sistemari esker, konpainiak betetzen ditu Garapen Jasangarrirako Helburuak.