- Orain Hacendado markakoa den produktu honen xerraren lodiera bateratu du, eta produktuaren testura eta zaporea hobetu ditu, besteak beste, “Nagusi”en (bezeroen) lehentasunak kontuan hartuta.
- Ubago Group Mare Totaler Hornitzaileak eskaintzen dio produktu hau Mercadonari. Ipar Itsasoko izokinarekin prestatzen du Málagan eta Cádizen (Andaluzia) dituen instalazioetan.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendado Izokin Ketuaren kalitatea areagotu du, zeinaren 100.000 pakete baino gehiago saltzen baititu egunean. Orain, uniformeagoa da xerraren lodiera, eta testura eta zapore hobeak ditu produktuak, orain Hacendado markakoa den produktu honi buruz “Nagusi”ek (bezeroek) agertu dituzten lehentasunak aintzat hartu ondoren.
Izokina kalitate handiko proteina, bitamina eta mineralen iturri bikaina da. Oroimena hobetzen laguntzen duten omega 3 azidotan aberatsa da, eta, A eta D bitaminekin konbinatuta, gure nerbio-sistema zaintzen dute, eta zahartzearen sintomak geldiarazten dituzte.
Ubago Group Mare Totaler Hornitzaileak eskaintzen dio produktu hau Mercadonari. Málagan eta Cádizen (Andaluzia) dituen instalazioetan prestatzen du Ipar Itsasoko izokinarekin, Norvegia, Danimarka eta Eskoziako (Erresuma Batua) portuetatik ekarria.
Erabateko Kalitatea preziorik onenean
Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak Erabateko Kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.
Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
Hacendado Izokin Ketua, Mercadonaren linealean.