Online Denda
Ahora más sencillo y rápido
Ahora más sencillo y rápido
Errezeta arin eta prestatzeko erraz bat dakarkizugu: Izokin-quiche goxo-goxoa, ganba, tipula, arrautza eta zainzuriekin.
Primerako errezeta duzu zure elikadura-planean sartzeko eta, aldi berean, jaki zaporetsu batez gozatzeko. Goxo-goxoa da!
Ikusi, pausoz pauso, Izokin-quichea prestatzeko gure errezeta
[Asset Included(Id:1472667178193;Type:Media)]
San Valentin egunean, utzi harrituta bikotekidea Bihotz-formako hostopil gazi txikien errezeta batekin. Edo, are hobeto, zer iruditzen elkarrekin prestatzen badituzue?
Une berezia izan daiteke, eta, gero, elkarrekin dasta ditzakezue hostopil txiki horiek. Pausoz pausoko gure errezetari jarraitzen badiozue, seguru goxo-goxoak aterako direla. Eta gozatu Maiteminduen Egunaz!
Ikusi, pausoz pauso, San Valentin eguneko gure errezeta
...Hotzari aurre egiteko, koilararekin jateko plater beroen gogoa izaten dugu, elikadura orekatu bat izaten lagunduko diguten osagai arineko plater beroak.
Hori dela eta, Ilar-krema goxo bat proposatzen dizugu, eta xehetasunez azalduko dizugu nola prestatu. Gainera, salda iragazi ondoren sobratzen diren osagaiei patata eransten badiezu, pure goxo-goxo bat presta dezakezu. Hala, ahalik eta gehien aprobetxatuko dituzu errezeta honetan era...
Edozein fruta edo barazkik zikinkeria, bakterioak edo hondakin kimikoak izan ditzake, hala nola pestizidak, zeinak kaltegarriak baitira gure organismoarentzat.
Horregatik, komeni da fruta eta barazkiak desinfektatzaile egoki batekin garbitzea kontsumitu aurretik. Garrantzitsua da justu kontsumitu aurretik garbitzea, eta ez lehenago.
Bosque Verde Fr...
Badakizu zen den Batch Cooking delakoa? Ordu gutxi batzuetan aste osorako janaria prestatzeko metodo bat da. Metodo horri esker, denbora gutxiago beharko duzu janaria prestatzeko (baita sukaldea garbitzeko ere), eta, bide batez, elikadura zaintzen lagunduko dizu, janari prestatu gutxiago kontsumituko baituzu. Eta energia aurreztuko duzu, gainera.
Etxeko lanak ant...
Itsaskiaren egoste-denbora da jaki-mota hori prestatzeko garaian gehien kezkatzen duten gaietako bat.
Kontuan izan behar da itsaski guztiek ez dutela egoste-denbora bera behar, ez eta tratamendu bera ere.
Bai Gabonetan, bai ia urte osoan, ohikoa da gure etxeetan itsaskiak kontsumitzea, eta beti eman nahi izaten da itxura ona. Beraz, ondo dago eskura izatea itsaskiak behar bezala prestatzeko xehetasunak ematen dituen gida.
Taula...
Zer pentsatu duzu prestatzea aurtengo Eguberrietarako? Egun berezi horiek etxean ospatzera bazoaz, hainbat proposamen ditugu, menu erakargarri eta original batez goza dezazuen.
Urtero bezala, Mercadona ondoan duzu gogoeta eta planifikazioa eskatzen duen lan delikatu horretarako.
Ikasi proposatzen dizkizugun errezetak prestatzen. Errezeta errazak dira, baina emaitza ikusgarria da. Deskargatu Eguberrietako errezeten gure liburuxka e...
Aurtengo Eguberrietan, utzi Mercadonari zuretzat kozinatzen. Eguberrietako platerik goxoenak prestatuko ditugu, etxera eraman ditzazun.
Hala, maite dituzunekin elkartu ahal izango zara sukalde-kontuez arduratu gabe, eta egun horiek aprobetxatu, erlaxatzeko eta atseden hartzeko.
Kontsultatu hemen zer dendatako Jateko prest atalean egiten dituzten Eguberrietako...
Aurtengo Gabonetan, guk kozinatuko dugu, denbora libre gehiago izan dezazun eta Eguberrietako plater gozo-gozoak dasta ditzazun zure senideekin batera.
Egun horietatik kanpo, gure dendetan aurretik eskatuta ere dasta ditzakezu plater gozo horiek. Kontsultatu enkarguen eta b...
Ezagutzen al duzu Muhammara platera? Piper gorrien eta granaden krema bat da. Jatorriz Siriakoa da, eta ohikoa da Ekialde Hurbilean. Osagai horiekin prestatzen den pate moduko bat da, eta bustitzeko saltsa gisa jaten da, pita-ogian zabalduta edo barazki gordinekin batera.
Pentsatu dugu gustatuko zaizula errezeta exotiko hau zure etxean prestatzea, oso zaporetsua eta prestatzen erraza baita. Zer deritzozu?
Ikusi, pausoz pauso, Muha...
Halloween honetan, prestatu Pizza Txiki beldurgarri batzuk familia guztiarentzat. Beldurgarriak, oso dibertigarriak eta, gainera, oso goxoak.
Txikienei pizzak gustatzen zaizkie, eta are gehiago Halloweenekoak badira eta irudi beldurgarriz ondo apainduta badaude; beraz, ez galdu haiekin primeran pasatzeko aukera hau.
[Asset Included(Id:1472666116250;Type:Media)]
Ikusi, ...
% 99ko kakaoarekin sukaldean egitea ez da azkenburukoetara mugatzen; askoz ere aukera gehiago daude. Izan ere, badago nolabaiteko tradizioa errezeta gatzdunetan osagai hau erabiltzeko, kontraste ezin goxoagoa sortzen baita. Merezi du zapore-leherketa hori probatzea.
Egingo zenuke zeure etxean azpizun iberikoaren errezeta goxo-goxo hau, % 99ko kakaoa erabiliz? Jaki hau ezohikoa da eta harrituta utziko zaitu. Ondoren, egin be...
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookieen konfigurazioa
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.