Beti izaten da patata-tortilla jateko gogoa, urteko edozein garaitan, eta, bereziki, aire librean eguraldi onaz gozatzeko txangoak eta planak egiten ditugunean. Oso janari ezaguna da, zaporetsua eta jateko erraza, txikiei zein nagusiei gustatzen zaiena.
Asko dira arrakasta horren arrazoiak. Izan ere, plater gozo hau aparta da edozein unetarako, izan hamaiketako, bazkari zein afaritarako. Pintxoan jan daiteke, edo ogitartekoan, edo pl...