Hona hemen gure gazta aukera eta kalitate- eta zerbitzu-hobekuntzak.

Hartu gozatu bat gure Gazta, eta ezagut itzazu kalitatean eta zerbitzuan izan diren hobekuntzak

2023ko martxoaren 27a

Nork ez du gazta maite? Zaila da hainbeste zapore eta testura desberdin duen beste elikagairik aurkitzea. Gure Gazta aukera da adibiderik onena, edozein ahosabai asetzeko modukoa da eta.

Gure aukera zabalaz are gehiago goza dezazun, zenbait hobekuntza egin ditugu kalitateari eta zerbitzuari dagokienez, eta horien berri eman nahi dizugu.

Kalitate-hobekuntza horiek beste produktu batzuekin ere egin ditugunen tankerakoak dira. Gure espezialistek bezeroen iritzia entzun ohi dute lehenik, eta, ondoren, lanari ekiten diote gure berrikuntza-zentroetan, zapore, usain, kolore, testura eta jasangarritasunari dagokienez ahalik eta emaitzarik onena lortzeko. Hona hemen adibideetako batzuk: Maionesak, Alioli Patatak, Haragi-bolak, Izokin ketua

Jakin ezazu gazta buruzko guztia. Zein duzu gustukoena?

Zein hobekuntza egin ditugu gure Gazta kalitatean?

Errezetak

Gazta bakoitzak bere errezeta du orain. Hala, bermatzen dugu gazta bakoitzak bere ezaugarriak dituela, eta besteengandik bereizten duen izaera erabat independentea.

Ontze-denbora

Gazta bakoitzak lehortzeko behar duen denbora da. Ezaugarri honen araberakoak dira gazta-motak ere.

  • Samurra 7 egun
  • Erdiondua 35 egun
  • Ondua 105 egun
  • Zaharra: 180 egun
  • Urtetsua 270 egun

Eta zein hobekuntza egin ditugu zerbitzuan?

Informazio guztia paketean

Información del packaging en euskera Quesos nacionales de Mercadona

Orain, primeran ikus ditzakegu gazta bakoitzaren ezaugarri orokorrak paketean. Gaztak ontzen eman duen denboraren araberako ontze-mailatik hasi (samurra, ondua, zaharra...) eta ezaugarri nagusiraino aipatzen dira han (krematsua, bizia, txigortua...), ahaztu gabe esne-mota zein duen (gordina bada, adierazi egiten da orain hori ere produktuaren aurrealdean), zein animaliarena den edo zein intentsitate-maila duen.

Inguru eta ohitura desberdinetara egokitua

Surtido de quesos nacionales en Mercadona

Gure aukeran produktu berriak sartzeko etengabe ari gara lanean, eta inguru geografikoen eta kontsumo-ohituren araberako egokitzapenak egiten ditugu.

  • Ahuntz-gazta zaharra: Cádiz eta Huelvako dendetan eta Sevillako zenbait zentrotan.
  • Ahuntz-gazta samurra: Katalunia, Balear Uharte, Valentziako Erkidego, Madril, Murtzia eta Albaceteko dendetan.
  • Payoya gazta ondua eta erdiondua: Sevilla eta Cádizeko zenbait zentrotan.
  • Gazta urtetsu errea: Andaluziako hegoaldeko zenbait zentrotan.
  • Mantxako gazta zaharra: Gaztela-Mantxan eskuragarri.
  • Gazta erromeroduna: Gaztela-Mantxa, Madril eta Murtziako probintzietan eta Valentziako eskualde batzuetan aurkitu daiteke.
  • Gazta zahar sotoan ondua: Algecirasen eta Cádizen.

Gure gazta aukera

Samurra

Surtido de Quesos nacionales tiernos de Mercadona

  • Gazta samur gatz gutxikoa, esne-nahasteduna: esne-zapore oso leuna eta azidotasun oso arina du. Testura krematsua eta sendotasun txikia. Gazta honek 0,3 g gatz bakarrik du (100 g-ko). Gazta samurraren hirukiak baino gramo bat gutxiago. Hiru esne-motaren nahastea da (behia, ardia eta ahuntza), eta gutxienez 7 egun egon da ontzen. Intentsitate-maila: 1. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat.
  • Gazta samurra, esne-nahasteduna: esne-zapore oso leuna eta azidotasun oso arina du. Testura krematsua eta sendotasun txikia. Hiru esne-motaren nahastea du (behia, ardia eta ahuntza), eta gutxienez 7 egun egon da ontzen. Intentsitate-maila: 2. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat.
  • Ahuntz-gazta samurra: % 100ean ahuntzarena den gazta honek zapore garratz atsegina du, biguna da moztean, eta testura krematsua du. Gutxienez 5 egun egon da ontzen, eta 2. intentsitate-maila du. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat.

Erdiondua

Surtido de Quesos nacionales Semicurados en Mercadona

  • Laktosarik gabeko gazta erdiondua, esne-nahasteduna: zapore orekatua du, eta esne freskoa gogorarazten duten esne-aromak. Testura elastikoa eta sendotasun ertaina ditu. Laktosarekiko intolerantzia dutenentzat egokia. Intentsitate-maila: 3. Hiru esne-motaren nahastea du (behia, ardia eta ahuntza), eta 50 eta 80 egun bitarte egon da ontzen.
  • Ahuntz-gazta erdiondua: % 100ean ahuntzarena den gazta honek zapore garratz atsegina du, trinkoa da moztean eta testura krematsua du. Gutxienez 60 egun egon da ontzen, eta 4. intentsitate-maila du. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat.
  • Payoya gazta erdiondua: ahuntz-esne hutsezko gazta, testura sendokoa eta zulorik gabea. Testura lehorra, gogorra eta homogeneoa du, eta azal natural jangarria. Arraza babestu autoktono baten esnearekin egina. Payoya ahuntzaren esnea bakarrik duten gaztek soilik daramaten autentikotasun-zigilua du. Gutxienez 90 egun egon da ontzen, eta 5. intentsitate-maila du. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat.
  • Gazta erdiondua, esne-nahasteduna: zapore orekatua du, gozo- eta gazi-ukitukoa, eta esne freskoa eta gurina gogorarazten duten esne-aromak. Testura erditrinkoa du, eta zapore ertaina, etxeko guztientzat egokia. Intentsitate-maila: 3. Hiru esne-motaren nahastea du (behia, ardia eta ahuntza), eta gutxienez 50 egun egon da ontzen. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat.
  • Gazta light erdiondua, esne-nahasketa: esne-zaporea eta testura elastikoa ditu, eta ahosabaian atsegina den sendotasun ertaina. Koipe gutxi du, nahaste-gazta erdionduak baino % 30 gutxiago. Hiru esne-motaren nahastea du (behia, ardia eta ahuntza), eta gutxienez 50-80 egun bitarte egon da ontzen. Intentsitate-maila: 2. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat.

Ondua

Surtido de Quesos nacionales curados en Mercadona

  • Mantxako gazta ondua: zapore ertain-handiko gazta, % 100ean Mantxako ardi-esnez egina, testura trinkokoa. Jatorri-deitura babestua du, eta gutxienez 8 hilabete egon da ontzen. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat.
  • Gazta ondua, esne-nahasteduna: zapore orekatua, gazi-puntukoa, mikaztasunik gabea, iraupen ertainekoa ahoan. Hiru esne-motaren nahastea du (behia, ardia eta ahuntza), testura elastikoa eta sendotasun ertaina. Intentsitate-maila: 4. Gutxienez 150 egun egon da ontzen. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat.
  • Payoya gazta ondua: ahuntz-esne hutsezko gazta, testura sendo krematsua du, eta elastikotasun pixka bat. Aldi berean, intentsitate ertaineko zaporea du, garratz-puntu batekin. Kanpoko geruza edo azala naturala denez, osorik jan daiteke. Arraza babestu autoktono baten esnearekin egina. Payoya ahuntzaren esnea bakarrik duten gaztek soilik daramaten autentikotasun-zigilua du. Gutxienez 6 hilabete egon da ontzen, eta 4. intentsitate-maila du. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat.

Zaharra

Surtido de Quesos nacionales Viejos en Mercadona

  • Ardi-gazta zaharra: % 100ean ardiarena den esneak ematen duen zapore bizi hori du, eta testura sendoa. Pikor batzuk izan ditzake gazta poliki ondu delako. Gutxienez 270 egun egon da ontzen, eta 5. intentsitate-maila du. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat.
  • Gazta zahar txigortua, esne-nahasteduna: intentsitate handiko fruta-zaporea du, eta kolore horixka, tonu okre laranjatuduna. Toffea gogorarazten duen aroma torrefaktua du. Hiru esne-motaren nahastea du (behia, ardia eta ahuntza), eta 5eko intentsitate-maila. Gutxienez 300 egun egon da ontzen. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat.
  • Ardi-gazta zahar krematsua: intentsitate handiko zaporea du, % 100ean ardiarena den esne gordinarekin eginda dago, eta testura krematsua du, ahosabairako atsegina. Gutxienez 7 hilabete egon da ontzen. Intentsitate-maila: 5. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat, ez eta haurdunentzat ere.
  • Gazta zahar bizia, esne-nahasteduna: zapore bizia du, esne gordinen nahasketa duelako; orekatua da, eta testura sendoa eta trinkoa du. Gutxienez 8 hilabete egon da ontzen. Intentsitate-maila: 5. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat, ez eta haurdunentzat ere.
  • Ahuntz-gazta zaharra: zapore bizia du, oso atsegina zapore mina gustatzen zaienentzat, iraupen handikoa; testura sendo baina aldi berean krematsuko eta intentsitate handiko aroma du. Ahuntz-esne gordinezko gazta bat da. Gutxienez 6 hilabete egon da ontzen, eta 6. intentsitate-maila du. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat, ez eta haurdunentzat ere.
  • Mantxako gazta zaharra: zapore biziko gazta, % 100ean Mantxako ardi-esne gordinez egina, testura trinkokoa. Jatorri-deitura babestua du, gutxienez 8 hilabete egon da ontzen eta 5eko intentsitate-maila du. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat, ez eta haurdunentzat ere.
  • Ardi-gazta zahar ketua: zapore orekatuko gazta; % 100ean ardiarena den esne gordinaren zaporea nabarmentzen da, pago zuriaren zuraren aromaz lagundua. Testura krematsua du. Gutxienez 180 egun egon da ontzen, eta 5. intentsitate-maila du. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat, ez eta haurdunentzat ere.
  • Gazta zahar sotoan ondua: 6 hilabetez sotoan ondutako gazta. Behi-, ardi- eta ahuntz-esne gordinez egina. Ahoan zahar-ukitua duen gazta bat izan arren, testura krematsua du (ahoan desegiten da), eta min pixka bat. 6ko intentsitate-maila du.

Urtetsua

Surtido de Quesos nacionales añejos en Mercadona

  • Ardi- eta ahuntz-gazta urtetsua, oliba-oliotan: Ardi- eta ahuntz-esne gordinak ematen duen zapore bizia du, testura krematsua ahoan, eta, horrez gain, oliba-olio birjinaren inpaktu sentsoriala. Gutxienez 12 hilabete egon da ontzen. Intentsitate-maila: 7. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat, ez eta haurdunentzat ere.
  • Ardi- eta ahuntz-gazta urtetsu mina: intentsitate handiko zaporea, garratz- eta gazi-puntukoa; ahuntz- eta ardi-esne freskoaren aroma nabarmentzen da haren ñabardura ugariren artean, eta esne gordinez egina da. Ahoan uzten duen sentsazio min gero eta handiagoko zapore atsegina du ezaugarri. Gutxienez 12 hilabete egon da ontzen, eta 7. intentsitate-maila du. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat, ez eta haurdunentzat ere.
  • Ardi-gazta urtetsu erromeroduna: zapore biziko gazta bat da, % 100ean ardiarena den esne gordinez egina delako; testura trinkoa du. Azala erromero xehatuz estalia du. Gutxienez 10 hilabete egon da ontzen, eta 5. intentsitate-maila du. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat, ez eta haurdunentzat ere.
  • Ardi-gazta urtetsu lehorra: intentsitate handiko zaporea du, garratz- eta gazi-puntukoa; ardi-esne freskoaren eta fruta oso helduen aroma du. Sendotasun handiko eta lehorreko testura du. Iraupen handia eta min-ukitua uzten du ahoan. Esne gordinez egina dago, gutxienez 12 hilabetez egon da ontzen, eta 6ko intentsitate-maila du. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat.
  • Ardi-gazta urtetsu fuertea: % 100ean ardiarena den esne gordinaren zapore fuerte mina du ezaugarri; testura sendo eta trinkoa du. Gutxienez 12 hilabete egon da ontzen. Intentsitate-maila: 6. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat, ez eta haurdunentzat ere.
  • Gazta iberiko urtetsua: zapore bizi eta testura krematsukoa, behi-, ahuntz- eta ardi-esne gordinen nahastearekin egina. Legearen araberako esne-ehuneko jakin batzuk ditu, gazta iberiko izendapenak agintzen dituenak. Jatorri-deitura babestua du, eta gutxienez 10 hilabete egon da ontzen. Intentsitate-maila: 6. Ez da egokia esnearekiko eta esnekiekiko (laktosa barne) alergia dutenentzat, ez eta haurdunentzat ere.

Beste gomendio batzuk

Gustatzen zaizu zatitan moztutako gazta? Dasta itzazu aukera guztiak eta haien zapore gozoa.

Gure produktuetan egin dugun kalitate-hobekuntzaren beste adibide bat Izozteko zip-poltsak dira, ezinbestekoak.

Ezagutzen duzu gure Patata-tortillen aukera? Plater prestatuen linealean eta Jateko Prest atalean dituzu eskura.