Izokin ketuaren lau errezeta goxo. Kalitatea hobetu diogu!

Izokin ketuaren lau errezeta. Kalitatea hobetu diogu

2022ko ekainaren 17a

Bai gauza goxoa izokin ketua! Zapore bere-berea du, eta erabilera asko ditu sukaldaritzan. Aperitibo gisa, kanape gisa, txigorki gisa, entsaladan, pasteletan... Aukera ezin hobea da errezeta udatiarrak prestatzeko, baina urteko edozein garaitan dago ona.

Gainera, oso osasungarria da. Ezin da faltatu zure dieta orekatuan. Kalitate handiko proteinak, bitaminak, mineralak eta omega 3 gantz-azidoak dituen iturri bikaina da izokina.

Nola nahiago duzu? Izokin ketuak oso ondo konbinatzen du arrautzekin, patatekin, ahuakateekin, gazta-kremarekin, tipularekin, kaparrekin... zuk nahi duzun bezala!

Kalitate-hobekuntzak

Gure bezeroekiko harremanari eta haien iradokizunei esker, produktuaren alderdi hauen kalitatea hobetzea lortu dugu:

  • Xerren lodiera hobetu dugu, eta meheak baina trinkoak dira orain; ez dira apurtzen manipulatzean.
  • Zati ilunak desagerrarazi ditugu, eta gustu eta itxura hobea du orain.
  • Gantza eta azukrea kendu dizkiogu.

Jateko eta kontserbatzeko modua

  • Ontzia hozkailutik atera eta jan baino 15 minutu lehenago ireki besterik ez da egin behar. Ezin errazagoa!
  • Ireki ondoren ere, hotzean gorde eta 48 ordu igaro baino lehen jan.

Produktu osasungarri hau ahalik eta gehien goza dezazun, lau errezeta goxo proposatzen dizkizugu. Ikas ezazu nola prestatu!

Izokin ketuaren gure errezetak, urratsez urrats

Lau gaztako pizza izokinarekin eta errukularekin

Pizza con masa fresca y salmón ahumado de Mercadona

1. Berotu labea potentziarik handienean. Zabaldu pizza-orea labeko erretiluan. Sakabanatu gainetik 75 g ricotta, 100 g mozzarella xehatu, 50 g gorgontzola xehatu, 50 g grana padano arraspatu, hautsa balitz bezala, eta oliba-olioaren zorrotadatxo bat.

2. Eduki pizza labean 10/15 minutuz (edo prest dagoela ikusi arte). Denbora igarotakoan, atera labetik.

3. Ipini 50 g izokin ketu pizzaren gainean, eho piperbeltz ugari gainean, zabaldu gainean errukula-hosto batzuk, eta ondu oliba-olioaren zorrotadatxo batekin.

Izokin ketua eta ahuakatea katiluan

Bol con salmón ahumado de Mercadona

1. Salteatu zartaginean 2 basokada arroz biribil, minutu batzuetan, olio-pitin batekin. Gehitu 2 koilarakada soja-saltsa eta koilarakadatxo bat ozpin. Utzi geroko, epeltzen.

2. Katilu batean, ipini arroza oinarrian, eta jarri hauek gainean gustu pixka batekin: 5 edamame-leka zuritu (aurrez egosi, fabrikatzaileak dioen moduan), ¼ luzoker xerra mehetan ebakita (azal eta guzti), 3 errefau xafla mehetan ebakiak, ½ ahuakate xerratan ebakia eta izokin ketuaren xerrak 2 edo 3 zatitan eginda (aurrez marinatu egingo dugu, arinki, koilarakada bat soja-saltsa eta sesamo txigortuaren haziekin).

Izokin ketuaren entsaladillaren biribilkia

Aperitivo de rollos de salmón ahumado de Mercadona

1. Egosi patata handi bat ur irakinetan, azal eta guzti, 30 edo 40 minutuz (tamainaren arabera).

2. Mehe-mehe txikitu 3 ozpinetako luzoker eta 12 kapar, 2 arrautza egosiren gorringoarekin eta 50 g izokin ketu xeheturekin batera. Nahastu patata egosiarekin, doitu gatza eta gehitu 3 koilarakada maionesa.

3. Film-paperean, zabaldu izokin ketuaren 6 zati luzetara, eta ipini entsaladillaren betegarria erdian. Papera biribildu, eta estutu ondo, biribilkiak osatuz. Jarri gainean maionesa pitin bat eta kabiar beltzaren ordezko pixka bat.

Esparrago zurien eta izokin ketuaren krema

Crema de espárragos y salmón ahumado de Mercadona

1. Mehe-mehe txikitu kipula-erdi brunoise eran, eta erregosi oliotan. Gehitu ¼ edalontzi ardo, eta utzi minutu batzuk lurruntzen.

2. Gehitu esparrago-ontziko saldaren zorrotada bat eta 125 ml esnegain. Irakin pare bat minutuz.

3. Irabiagailu-ontzi batean, nahastu salda esparrago zuriekin eta 50 g izokin keturekin. Xehatu eta iragazgailutik pasatu.

4. Zatitu esparrago lodiak eta ipini plater-hondoan. Bete platera krema fin iragaziarekin, egin gatza eta piperbeltza, erantsi olioa eta dekoratu izokin ketuaren zerrendatxo batzuekin eta tipulin txikituarekin.

Beste gomendio batzuk

Probatu dituzu gure Txigorkien errezetak zure hamaiketakorako? Txigorki-aukera zabalaren artean, hau iradokitzen dizugu: izokin ketua jogurt-saltsarekin. Gozatu!