Ordeztu ezazu animalia-haragiaren proteina gure Seitanarekin, kalitatea hobetu diogu eta.

Seitan-errezeta berria, % 100 landare-jatorriko proteina

2022ko ekainaren 09a

Badakizu zer den seitana? Dietan sartuta daukazu? Gari-glutenarekin eginda dago, eta oso egokia da beganoentzat edo landare-jatorriko proteinak nahi dituztenentzat

Proteinatan aberatsa izateaz gain (24 g proteina ditu 100 g produktuan), koipe gutxi du (1,8 g 100 g-an), bai eta karbohidrato gutxi ere (2,9 g 100 g-an). Sukaldean era askotara prestatu daiteke: gisatuta, frijituta, brotxetatan, arrautza-irinetan, Boloniako erara, etab.

Hainbeste aukera dituela jakinik eta gure bezeroen artean arrakasta handia duenez, haren kalitatea hobetu dugu.

Zertan hobetu dugu gure seitanaren kalitatea?

Nagusiki, bi hobekuntza hauek egin dizkiogu:

  • Haren zaporea hobetzen duen errezeta bat sortu dugu.
  • Testura zukutsuagoa eta aukera gehiagokoa eman diogu.

Nola gorde

  • Gorde 2 ºC eta 8 ºC bitartean. Behin irekita, gorde hozkailuan ondo itxita, eta jan hiru egun igaro baino lehen.
  • 200 g-ko paketeak.

Nola gustatzen zaizu gehien seitana?

Aurrerapenei esker, aukera askoko produktua da: ezin konta ahala modu daude seitana sukaldean prestatzeko. Xerratuta plantxan jan dezakezu, dadotan ebakita, gisatuta, txikituta Boloniako saltsan... eta, aromatizatu nahi baduzu, piperrautsa eta baratxuria erabil ditzakezu. Txorizoaren antzeko zaporea hartuko du.

Barazkiekin eta pastarekin ere oso ondo ezkontzen da. Nutrizioaren ikuspegitik, biziki gomendatzen dute lekariekin nahastea, denak batera janda aminoazido esentzialen patroi osatua lortzen delako.

Hona hemen seitana jateko hiru ideia gustagarri. Nola gustatzen zaizu gehien?

  • Seitan-noodle goxo-goxo batzuk prestatu ditzakezu. Errezeta elikagarri eta exotikoa izateaz gain, erraz eta azkar prestatzen da, eta oso ondo geratzen da!

Nueva receta de Seitán, fuente de proteína 100% vegetal

  • Curry-seitana, arroz zuriz lagundua, duzu beste aukera bat, derrigor probatu beharreko plazer horietako bat, oso plater osatua izateaz gain.

Nueva receta de Seitán, fuente de proteína 100% vegetal

  • Tiratan edo deseginda ere kozinatu dezakezu, Pulled eran. Modu goxo honetan prestatuz gero, ogitarteko desberdin bat egingo duzu, eta edozein plater osatzeko ere erabil dezakezu.

Nueva receta de Seitán, fuente de proteína 100% vegetal.

Beste gomendio batzuk

Landare-jatorriko proteinak jateko beste aukera batzuen bila bazabiltza, ezagutu soja testurizatuak edo Tofuak eskaintzen dizkizuten aukerak.