Ospakizun eta une berezietan, gutizia gozoak partekatzearen atseginak izugarri elkartzen gaitu.
Zapore-truke horretan, gure bizkotxoetako bat partekatu dezakezu, gure tarta bat banatu edo bonboi bakoitzaren zaporea elkarrekin dastatu. Mahai baten inguruan egiten dituzuen bilera guztiak alaituko ditu gure produktu gozoen aukerak.
Produktu gozoen aukera, partekatzeko
Bizkotxoak eta madalenak
Txokolatezko bizkotxoak, jogurtezkoak, mota ugaritako madalenak, sobatu xamurrak... une zoriontsuak partekatzeko aproposak. Har itzazu gosarietan, meriendetan eta aukera berezietan, gure Bizkotxo eta madalenek ez baitute inoiz hutsik egiten.
Bonboiak
Gure Bonboiak mahaiko erregeak dira, eutsi ezineko tentazioa. Ezin dira falta izan ospakizunetan eta jatorduen osteko uneetan, eta egokiak dira maite dituzun horiei oparitzeko. Eman begiratu bat gure aukerari. Ezingo diozu eutsi!
Galletak eta pastak
Ikusi duzu gure Galleta eta pasten aukera osoa? Hauek ere ezin hobeak dira partekatzeko, eta beti hartuko dituzu gustura kikara bat kaferekin. Txokolatez estalitakoak zoragarriak dira. Gustatuko zaizkizu!
Osatu kafearen edo tearen une berezi hori kanelazko galleten, galleta tradizionalen edo galleta belgikarren xarma paregabearekin. Hautatu gogokoenak eta gozatu haien zaporeaz.
Tartak
Zur eta lur utziko zaitu gure Tarta-aukerak. Hautatu gustukoena egutegian markatutako urtebetetzeak eta bestelako une bereziak ospatzeko. Hona aukeretako batzuk: Hiru Txokolateduna, Red Velvet eta Gazta-mousse ahabiaduna, zeliakoentzako egokia.
Fussion txokolatea
Dasta ezazu zapore originalen konbinazio hau. Txokolate beltzezko, txokolate esnedunezko eta txokolate zurizko tabletek osatzen dute Fussion aukera, beste osagai batzuekin fusionatuta: galletak, marrubi-krema, hurrezko betegarriak, barkilloa, kokoa... Are urrunago doazen txokolateak!
Txokolate egina
Gutizia gozo bat hartu nahi duzu? Edan ezazu Txokolate egin eder bat. Gosari edo merienda dibertigarri batean partekatu nahi duzu senide edo lagunekin? Prestatzeko 4 aukera zoragarri proposatuko dizkizugu.
Beste gomendio batzuk
Gosari perfektuaren bila? 3 iradokizun zoragarri, behar dituzun nutrienteez gozatzeko.
Gure labean egindako Ogi-makilatxoak eskuz zapalduta egiten dira metodo tradizionalaren arabera.
Zure ongizatea zaintzeko, gure Landare-edariak har ditzakezu gosarian edo eguneko edozein unetan, hotz nahiz bero.