Gure postre-aukera goxoa aurkezten dizugu.

Postreen aukera zabala, gutizia bat merezi duzulako

2024ko apirilaren 29a

Gure Postreak aukera bikaina dira une bereziak gozatzeko: zerura eramango zaituzte haien zaporeek, ahosabai guztien gozamena baitira.

Gelatina freskagarriak, flan eta natilla klasikoak, aukera proteinatan aberatsak... gustu eta aukera guztietarako iradokizunak ditugu. Ez dizute huts egiten jatordu berezi baten amaieran edo noizean behin gozatu bat hartu nahi duzunean.

Koilarakada bakoitza tentazio bat da. Gozatu uneaz!

Postre-aukera goxoa Mercadonan

Gelatina antzekoak

Postres de Mercadona.

Gellytinazko postreek ukitu bikaina ematen dute beti. Freskagarriak dira, eta, zapore-aukera zabalari esker, gustuko dituzte txikiek eta helduek. 100 g-ko 6 unitateko paketean datoz.

  • Marrubi-zaporeko gellytina, % 0 azukreduna: % 0 azukre du, eta mokadu bakoitza esperientzia gozo, freskagarri eta arina da. Zure gustukoa erabat.
  • Marrubi-, mandarina- eta limoi-zaporeko gellytina, % 0 azukreduna: beste postre arin eta freskagarri bat zapore klasikoekin: % 0 azukre du. Marrubizko 2 postre, mandarinazko 2 eta limoizko 2 datoz paketean.
  • Marrubi-zaporeko gellytina: testura leunari eta zapore goxoari esker, gelatina hau ezin hobea da zure gozo-gogoak asebetetzeko eta eguneko edozein unetan freskatzeko.
  • Mango-, marakuia- eta anana-zaporeko gellytina: zapore tropikaleko postre gelifikatuak. Mangozko 2, marakuiazko 2 eta ananazko 2 datoz paketean.

Flanak

Postres de Mercadona.

Gozatu gure Flanen zapore bereizgarriez, postre hau inoiz ez baita modaz pasatzen. Aukera zabala jatordu artean gutizia bat nahi duzunerako edota ospakizun berezietan zure gonbidatuei eskaintzeko. Flanarekin beti asmatuko duzu!

  • Banilla-flan karameluduna: zapore-konbinazio hau hautatzen baduzu, izugarri gustatuko zaizu nola osatzen duten elkar banilla-flanaren leuntasunak eta karamelu-ukitu atseginak.
  • Arrautza-flana: flanaren zale ugariren bertsio gogokoena. Oreka handiko gozotasuna duen zapore eta testura klasikoko postre tradizionala.
  • Maria bainuan egindako gazta-flana: postre krematsu eta leun honek lehenengo koilarakadan konkistatuko zaitu, gazta-zapore zoragarriari esker.
  • Maria bainuan egindako arrautza-flana: modu tradizional honetan egindako arrautza-flanaren bertsio gozo-gozoa, zapore delikatukoa.
  • Arrautza-flana, azukre erantsirik gabea: testura berdina eta zapore gozo berdina ditu, baina gehiegizko azukrerik gabe. Beren dietan azukrea murriztu behar dutenentzako eta besterik gabe osasuna zaindu nahi dutenentzako aukera. Flan eder baten zaporeaz gozatuko dute.
  • Kafe-flana: zentzumenak esnatuko dizkizu flan honek. Flanaren testura leunaren eta kafearen zapore goxoaren arteko fusioa.

Natillak

Postres de Mercadona.

Eta postre klasikoak aipatzen ari garenez, hemen ditugu Mercadonako Natillak ere, nola ez. Haurtzarora eramango gaitu haien zapore leunak, belaunaldiz belaunaldi igaro den errezetaren bidez. 125 g-ko 4 unitateko paketean datoz. Hautatu gogokoen dituzunak.

  • Banilla-zaporeko natillak: betiko natilla tradizionalak: liluratuko zaituen gutizia leun eta krematsua, aroma delikatu eta zapore atseginekoa.
  • Banilla-zaporeko natillak, galletadunak: galleta da zure banillazko natillen osagarri perfektua. Horregatik, gainean galleta batekin dator aukera hau. Hitzik gabe utziko zaitu fusio eder honek.
  • Txokolate esnedunezko natillak: txokolatearen zaleentzako natillak. Nahaste hau ere tentagarria eta erakargarria da erabat, zapore biziaren eta testura krematsuaren ondorioz.

+Proteina

Postres de Mercadona.

Gure postreen zapore klasikoa eskaintzen dizute gure +Proteina postre proteinatan aberastuek. Zure burua zaintzen duzun bitartean zure gozo-gogoak asebetetzeko diseinatu ditugu, gantz eta azukre gutxi baitituzte. Ezagut itzazu!

  • +Proteina natilla txokolatedunak, 1,3 g gantz, 10 g proteina: gozatu txokolatearen plazeraz, gure natilla proteinatan aberatsekin. Zapore bizia eta energia gehigarria postre berean. 120 g-ko 4 natillako paketean datoz.
  • +Proteina banilla-zaporeko natillak, 12 g proteina: izugarri gustatuko zaizu banillazko natillen zapore atsegina; orain, behar duzun proteina-dosi gehigarria dute. 120 g-ko 4 unitateko paketean dator.
  • +Proteina karamelu-zaporeko budina, 12 g proteina: liluratuta geratuko zara gure karamelu-budinaren xarma gozoarekin; 12 g proteina gehiago ditu errazioko. Aprobetxatu nahaste krematsu eta gozo-gozo hau: 120 g-ko 4 unitateko paketean duzu eskuragai.
  • +Proteina txokolate-zaporeko moussea, 20 g proteina: txokolatea jateko gogoa asebeteko duzu esne-postre honekin; gainera, 20 g proteina ditu, sinestezina. 200 g-ko terrinan dator.
  • +Proteina txokolate eta esne-gain kopa, 15 g proteina: txokolatea gustatzen bazaizu, gustura entzungo duzu gure txokolate eta esne-gain kopa 15 g proteinarekin indartuta dagoela. 150 g-ko ontzian dator.
  • +Proteina arrautza-flana, % 0 gantz, 10 g proteina: arrautza-flan klasikoa, energia gehigarriarekin eta gantzik gabe. Postre goxo honetaz gozatuko duzu, zure proteina-premiak asetzearekin batera. 100 g-ko 4 flaneko sortan dator.
  • Basafruitu-gelatina: gozatu gelatinaren testura bereziaz eta basafruituen zaporeaz. 10 g proteina ditu. 100 g-ko 4 flaneko sortan dator.

Beste postre batzuk

Postres de Mercadona.

Gure postre-eskaintzarekin jarraitzen dugu, askotariko aukera gehiagorekin. Gazta-tarta, mamia, tiramisua eta bestelako postre tradizionalak ditugu, baita aukera berritzaileagoak ere. Ea zein den zure gogokoena!

  • Txokolate-kremaz eta esne-gainez osatutako kopa: dastatu postre ezagun hau. Gozozaleenak ere erotuko dituen gutizia krematsua. 115 g-ko 4 postreko paketean eskaintzen da.
  • Cheesecake ahabiaduna: testura hobeezineko gazta-tarta, zaporez betea. Galletaz egindako oinarria du, eta ahabiak ere bai. Leuntasunaren eta azidotasunaren arteko oreka perfektua. 95 g-ko 2 postreko sortan dator.
  • Krema katalana: falta ezineko postrea da hau ere. Dotorezia eta zaporerik handiena, karamelu errearen geruza bereizgarri eta guzti. 100 g-ko 4 unitateko sortan dator.
  • Txokolatezko coulanta: gozatu postre paregabe honetaz eta barruan duen txokolate urtuaz: ahoan desegingo zaizu. 90 g-ko 2 unitateko sorta.
  • YogoMix jogurt azukredun askotarikoa, arto-malutak eta txokolatezko bolatxoak eta diskoak dituena : bizi erabateko zapore- eta testura-sinfonia koilarakada bakoitzean. Arto-maluta kurruskariak, txokolatezko bolatxoak eta diskoak, nahi duzun moduan konbinatzeko prest. 150 g-ko 6 unitateko pakete praktiko batean dator.
  • YogoMix Bolatxoak jogurt azukreduna, txokolatezko bolatxoak dituena: txokolatezko bolatxo urtsuak dira jogurtaren laguntzaile egokienak. Goza ezazu bete-betean plazer honetaz. 150 g-ko 2 jogurteko paketean dator.
  • YogoMix Diskoak jogurt azukreduna, txokolatezko diskotxoak dituena: jogurt-festa, leuna eta kurruskaria, koloretako disko eta guzti. 150 g-ko 2 unitateko sortatan datoz.
  • Gazta-tarta: dastatu gure gazta-tartaren zapore aberatsa: inoiz hutsik egiten ez duen postre klasikoa. 180 g-ko terrinan dator.
  • Tiramisua: gure Tiramisuak Italiara eramango zaitu bidaian. Zapore-geruzaz betetako postrea da, mascarpone-kremaz eta Genoako bizkotxo leun eta kafe-saltsatan bustiaz egina. 90 g-ko 2 unitateko paketean dator.
  • Panna Cotta karameluduna: huts egin ezineko Italiako beste postre klasiko bat. Ezin hobea da ospakizunetako jatorduei amaiera emateko edota tarteka gutizia bat jateko. Gozo-gozoa. 100 g-ko 4 unitateko paketean dator.
  • Mamia: arrakasta handiko esne-postre tradizionala da, freskoa eta testura krematsukoa. Bere horretan jan dezakezu, edo eztiarekin, fruitu lehorreko eta bestelako osagaiekin konbinatu. 125 g-ko 4 mamiko paketean dator.
  • Arroz-esnea: postre krematsu eta leuna da, gosarian edo askarian energiaz beteko zaituen aukera. 450 g-ko terrinan eta 115 g-ko 4 unitateko paketean datoz.
  • Aingeru-torrada: beste postre tradizional batekin amaituko dugu. Azukrez, gorringoz, urez eta karamelu likidoz eginda dago. Zeruetako gozotasuna! 100 g-ko 2 unitateko sortan dator.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen dituzu dieta osasungarriaren lagungarri diren +Proteina produktuak?

Probatu ezazu gure glutenik gabeko limoizko Mousse freskagarria.

Zure etxean bertan Tiramisu-errezeta bat prestatzen ikasi nahi duzu?