Ezagutu Tiramisua prestatzeko gure errezeta zoragarria.

Ezagutu Tiramisua egiteko gure errezeta (Italiako postre klasikoa)

2024ko urtarrilaren 24a

Badakizu Tiramisua prestatzen? Gustuko baduzu mundu guztian ezaguna den Italiako postre hau, etxean presta dezakezu erraz. Nahikoa izango duzu gure errezetari urratsez urrats jarraitzea. Oso erraza da, eta emaitza gozo-gozoa da!

Tiramisuak XX. mendean hartu zuen ospea Italian, eta herrialde horretako sukaldaritzako erreferentzia bilakatu zen. Berehala egin zen ezaguna nazioartean ere, eta, hala, Italiako postre ezagunen eta eskatuenetako bat izatera iritsi zen.

Hotz zerbitzatzen da, eta mokofinenak ere konkistatzen ditu gozoaren eta mingotsaren arteko zapore orekatuari eta ahoan desegiten den testura leunari esker.

Ezagutu etxeko Tiramisua prestatzearen artea eta txunditu zure gonbidatuak hurrengo ospakizun berezian!

Tiramisua prestatzeko gure errezeta urratsez urrats

4 lagunentzako osagaiak

  • 3 kikara kafe.
  • 2 arrautza.
  • 75 g azukre.
  • 250 g mascarpone.
  • 100 g arrautza-bizkotxo.
  • Kakao-hauts purua.

Pausoz pauso

1. Prestatu kafea eta utzi hozten.

2. Bereizi arrautzen zuringoak eta gorringoak.

Paso a paso para preparar nuestra receta de Tiramisú.

3. Nahasi gorringoak azukrearen erdiarekin: eragin hagekin azukrea erabat disolbatu arte.

Paso a paso para preparar nuestra receta de Tiramisú.

4. Gaineratu mascarpone gazta, gutxika, gorringo azukreztatuari, hagekin nahasteari utzi gabe. Krema lodi eta sendo bat lortu behar dugu.

Paso a paso para preparar nuestra receta de Tiramisú.

5. Irabiatu zuringoak elur-punturaino, gainerako azukrearekin: trinko geratu behar dute.

Paso a paso para preparar nuestra receta de Tiramisú.

6. Gehitu zuringo irabiatuak mascarpone- eta arrautza-kremari, mugimendu inguratzaile eta leunak eginez, krema leun eta homogeneo bat lortu arte.

Paso a paso para preparar nuestra receta de Tiramisú.

7. Sartu bizkotxo-mihiak kafetan, pixka bat busti arte (ez gehiegi), eta jarri ontzi egoki baten oinarrian.

Paso a paso para preparar nuestra receta de Tiramisú.

Paso a paso para preparar nuestra receta de Tiramisú.

8. Estali bizkotxo-geruza prestatu dugun kremarekin, homogeneoki. Errepikatu geruzak, harik eta osagaiak bukatu arte.

Paso a paso para preparar nuestra receta de Tiramisú.

9. Estali filmarekin eta hoztu hozkailuan, gutxienez 2-3 orduz, zerbitzatu aurretik.

Paso a paso para preparar nuestra receta de Tiramisú.

10. Hautseztatu kakao ugarirekin, zerbitzatu aurreko unean.

Paso a paso para preparar nuestra receta de Tiramisú.

Beste gomendio batzuk

Ikas ezazu nola prestatu Batata- eta pistatxo-plumcakearen errezeta hau.

Gure Gelatinak bere horretan edo eskaintzen dizkizugun errezetetan jan ditzakezu. Postre arin eta freskagarriak!

Ezagutzen duzu gure Fruta izoztua? Modu askotara kontsumi dezakezu. Presta itzazu koktelak, smoothieak, marmeladak...