Galletas y pastas para todos los gustos

Mercadonako galleta- eta pasta-aukera osoa

2024ko otsailaren 21a

Gure Galleta- eta pasta-barietatea prest dago zure ahosabaiaren gutiziak asetzeko. Txokolatez bustitako galletak, Caocream edo Maria klasikoak, tamaina txikiko galletak, txigorkiak, glutenik gabeak, azukre erantsirik gabeak... Zein dira zure gogokoenak?

Zapore eta testura zoragarriko aukera eskaintzen dizugu, neurriz goza dezazun. Gure galleta- eta pasta-aukera aurkeztu nahi dizugu. Aurrera!

Ezagutu gure Galleta- eta pasta-sorta

Txokolate esnedunez eta txokolate beltzez bustitako galletak

Galleta hauek, beren forma eta marrazki originalekin, dibertsio-ukitua ematen diote zure gosariari, hiru modutan. Ezagutzen al dituzu Txokolate esnedunez bustitako Divertidas izenekoak? Harrigarriak dira, eta gure Divertidas ospetsuen azken bertsioa. Txokolate esnedunezko galleta zoragarriak eta Chips Ahoy! barra-formatukoak ere eskuragarri dituzu. Gainera, oso bilgarri praktikoak dituzte, ezin hobeak zure galleta gogokoenak noranahi eramateko.

Galletas bañadas de chocolate con leche

Ezagutu, halaber, txokolatez bustitako gailetak: txokolate esnedunez bustitakoak (Choco esneduna) eta txokolate beltzez bustitakoak (Choco beltza): izugarri gustatuko zaizu haien diseinu dotorea, eta, gainera, hiruna galletako paketetxotan datoz, zeurekin eraman eta etxetik kanpo jan nahi badituzu ere.

Eta erabat bustitako gailetak maite badituzu, Choco galletak dituzu aukeran, zapore-esperientzia bat.

Galletas Choco Mercadona

Txokolate zuriz bustitako galletak

Txokolate zuriz bustitako galleten hiru aukera ditugu, txokolate-mota hau gogoko dutenentzat.

Galletas bañadas de chocolate blanco Mercadona

Probatu al dituzu Roditas galletak? Nahiago al dituzu txokolate zuriz bustitako Caocream galletak? Txokolate-mota hori gustatzen bazaizu, tartaleta-formako eta txokolate zuriz betetako Galletak ere probatu behar dituzu. Jakina, guztiek dituzte banakako bilgarri oso praktikoak, zeurekin eraman ahal izateko.

Galleta txokolatedunak

Ez geratu Crunchy Choc galletak probatu gabe, hutsik edo esnetan bustita jan ditzakezu. Txokolatetan bustitako arroz puztuz eta txokolatezko txipez beteta daude. Eta probatu al dituzu Diverkao galletak? Galleta atsegin hauek kakao-zaporea dute, eta oihaneko animalien marrazkietan inspiratuta daude. Lau unitateko bilgarritan aurkezten dira, zeurekin eroso eraman ahal izateko.

Crunchy Choc y Diverkao Mercadona

Beti egoten dira denei gustatzen zaizkien galletak: adibidez, gure Cookie gozoak, % 40an txokolatezko pipitaz osatuak. Oraindik ez badituzu dastatu Rebuenas galletak, izenagatik bakarrik irudikatuko duzu nolakoak diren: oso onak eta kakao-kremaz beteak. Eta zure ametsa Maria galleta klasiko bat txokolate bikainarekin konbinatzea bazen, amets hori gauzatzea lortu dugu Maria Choco izeneko kakaozko galleta zoragarriekin.

Cookies, Rebuenas y María Choco Mercadona

Eta txokolatea beste zapore batzuekin konbinatzea gustatzen bazaizu, Txokolate esnedunezko erroskillak kokoarekin.

Rosquillas de chocolate con leche con coco Mercadona

Galletak kremarekin

Betegarri hau duten galleta erreginak, zalantzarik gabe, gure Cream Cookies edo dure Caocream izenekoak dira; aukera bikaina kremaz betetako kakaozko galletak gogoko dituztenentzat. 4 unitateko 10 bilgarri dira.

Galletas con crema Mercadona

Mini galletak

Zure galleta gogokoenak formatu txikian eta zuk nahi duzun tokian dastatu nahi badituzu, gure mini galletak dituzu, lau aukera tentagarrirekin: Minicaritas izenekoak, kakao-kremaz beteak; Mini Cookie xarmagarriak; Mini Oreo klasikoak, eta Chocominis izenekoak, zeinak Simpson pertsonaia atseginak baitituzte protagonista.

Galletas mini Mercadona

María galletak

Modaz kanpo inoiz gelditzen ez diren ezinbestekoak. Klasikoen artean klasikoenak, galleta hauek ezin ziren falta gure familian. Gustu guztiak asetzeko, hiru aukera eskaintzen dizkizugu: Maria klasikoak, Maria Dorada eta Maria % 100 osokoak.

Galletas María Mercadona

Galleta txigortuak eta zerealdunak

Galleta Txigortu klasikoaren zaporearen zalea zara? Gure Relieve Galletak ere probatu behar dituzu. Beti harrituko zaituen beste barietate entretenigarri bat Animadas izenekoak dira, bai eta Divertidas ere, zeinek zure gosariari edo askariari marrazki originalekin lagunduko baitiete.

Galletas tostadas y de cereales Mercadona

Glutenik gabeko Galletak

Inor ez dadila geratu glutenik gabeko gure galleta goxoak dastatu gabe. Zeliakoentzat pentsatutako bi aukera eskaintzen ditugu: laktosarik eta glutenik gabeko cookieak eta glutenik gabeko Maria galleta tradizionalak.

Galletas sin gluten Mercadona

Digestive Galletak eta olozko galletak

Seguru probatu duzula gure Digestive Galleten sorta. Aukera zabala dugu: olozkoak, txokolatedunak edo bien konbinazio aberatsekoak, beste aukera batzuen artean.

Alde batetik, Digestive galleten pakete handia dugu, zure despentsan izan beharreko tamaina familiarra, nahi duzunean gosaritan ateratzeko prest. Bestetik, Olozko Digestive galletak. Ale osoko oloa eta garia dute, eta lau unitateko paketetan datoz, zeurekin nahi duzun lekura eramateko.

Galletas Digestive y de Avena Mercadona

Pakete txikiek harrituta utziko zaituzte, izan ere aukera hauek dauzkazu: Galleta olodunak, Digestive galleta olodunak txokolate esnedunez estaliak, eta Galleta olodunak txokolate esnedunez estaliak.

Eta ezin gara ahaztu zuntza duten aukerak nahi dituztenez: Digestive Zuntza % 23 eta Galleta Zerealak & Zuntza dituzte aukeran.

% 0 azukre erantsia duten galletak

Azukrerik gabeko alternatiba bila? Ezagutu lau iradokizun hauek: Digestive galletak, beren testura eta zapore paregabeagatik ezagunak; María Dorada, tradizionalak eta beti apustu segurua direnak; osoko Espelta garizko galletak, zapore originaleko esperientzia, eta Kakao-kremaz betetako galletak, galleta beteak gogoko dituztenentzat.

Galletas 0% azúcares añadidos Mercadona

Kafearekin hartzeko galletak eta pastak

Postreetan eta kafearekin, kanela ukitua gogoko duten guztiek gure Galleta kaneladunak aukeratuko dituzte. Gure Galleta tradizionalak ere aukera bikaina dira zure bazkalosteetarako edo gosarietarako ere, eta formatu handian datoz.

Gurina maite dutenentzako beste aukera bat Gurin-galletak dira. Eta zerbait originala nahi dutenentzat, Galleta belgikarrak ditugu, % 18 gurinekin. Zapore goxoa dute, eta gofrea gogorarazten duen marrazki bat, une batez gozoki horren jatorrizko herrialdera eramaten zaituena.

Galletas y pastas para el café Mercadona

Baina askotariko zaporeak partekatu nahi badituzu, ez dago gure Galleta-aukera bezalakorik. Ez ditugu ahaztu nahi lata biribil klasikoan datozen Galleta gurin eta txokolatedunak. Ontziak, praktikoa izateaz gain, beste erabilera bat izan dezake galletak amaitzen direnean: nork ez ditu gogoratzen jostun-kaxa bihurtutako galleta-latak?

Surtido de galletas y Galletas con mantequilla y chocolate Mercadona

Lotus Galletak ere baditugu, beren zapore karamelizatuarekin. Eta zapore eta testura desberdineko galleta baten bila bazabiltza, Tartaleta marrubi-betegarridunak zure mokadu gogokoena bihurtuko dira.

Eta oraindik ez dugu hitz egin gure pasta-aukerari buruz. Funtsezkoak dira zure kafeari laguntzeko. Aukera hauek dituzu: Artisau pasta-aukera edo Rosegones izeneko almendrazko pasta klasikodunak. Eta gure iradokizunak ez dira hor amaitzen: probatu Labeko atalean aurkituko duzun txokolatez bustitako pastak.

Surtido de Pasta artesana, Rosegones y pasta bañada de chocolate Mercadona

Barkilloak

Barkilloa oso gogoko baduzu, harrituta geldituko zara eskaintzen dizkizugun aukerekin: Esnegainez betetako barkilloak, baita % 0 azukre erantsien bertsioan ere, eta Txokolatezko kremaz betetako barkilloak.

Barquillos Mercadona

Hodi-formako barkilloaren aukera tradizionala nahiago baduzu, gure Tubitos izenekoek liluratuta utziko zaituzte. Bakarrik jan ditzakezu edo zure postreetan apaingarri gisa erabili. Txokolate beltzez bustitako eta busti gabeko Tubitos barkilloak ditugu aukeran, gogokoena aukeratu dezazun. Hur-kremaz betetako barkillozko galletak ere baditugu.

Eta Olaten falta sumatzen bazenuen, hortxe ditugu ohiko Olata biribila, gehien gustatzen zaizun betegarriarekin betetzeko, eta izozkitarako Olata bereziak.

Beste gomendio batzuk

Ezagutu gure Marmelada-familia, eta ikasi errezeta goxoak prestatzen.

Osatu zure gosaria gure askotariko zerealekin

Mokadu arin baten bila bazabiltza, probatu Arto- edo arroz-talotxoak.