Bizkotxoak, txokolatezko trufak, pastak... ezin egokiagoak dira etxekoekiko edo lagunekiko kafe, gosari, askari, ospakizun edo une berezi horietarako.
Partekatzeko moduko gutizia goxo-goxoen aukera zabala dugu zuretzat. Ezagutu nahi?
Unetxo gozoak, noiznahi dastatzeko
Musker-pastak
Limoi-usaineko pasta lehor hauek Portugalen dute jatorria, baina gero eta ezagunagoak dira Espainian.
Mundialak dira bakarrik edo esnearekin, kafearekin, infusioekin… hartzeko, gosarian, askarian, etab.
Txokolatezko trufak
Txokolatezko trufa txokolate-zatitxoz estaliak. 12 aleko paketean datoz, eta tarten atalean dauzkagu gure dendetan.
Kontsumitu aurretik, 2 orduz desizoztu behar dira hozkailuan. Desizoztu ondoren, 72 ordu igaro baino lehen jan behar da.
Glutenik gabeko produktua, zeliakoentzat egokia.
Une gozoak bizkotxoekin
Jogurt-bizkotxoa
Jogurt natural grekoarekin eta limoi-azal birrinduarekin egindako bizkotxo guria. Goiko aldean azukre geruza bat du, etxean egindakoek bezala.
800 g-ko pisua du. Behin irekita, 6 egun igaro baino lehen jan behar da.
Txokolatezko bizkotxoa
Txokolatezko bizkotxo samurra, gluten eta laktosarekiko intolerantzia dutenentzat egokia.
300 g-ko pisua du. Behin irekita, 9 egun igaro baino lehen jan behar da.
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen dituzu Ospakizunetarako gure tarta bereziak? Ezin hobeak dira edozein festa bukatzeko eta zapore guztiaz gozatzeko.