Tofu de Mercadona, rico en proteínas, bajo en calorías y grasas

Tofua: proteinetan aberatsa; baxua kaloria eta gantzetan

2017ko otsailaren 24a

Mercadonaren Tofuaren ezaugarri eta onura guztiez goza ezazu. Proteinetan aberatsa da, eta baxua, ordea, kaloria eta gantzetan. Ezin hobea da dieta osasuntsu bat izateko, eta gainera, era berean erabil dezakezu osagai nagusi modura edo entsalada, arrautza nahasi, xerra, gisatu, edota zopen osagarri gisa. Ez du glutenik, ezta laktosarik ere.

Mercadonaren Tofuak dakartzan onura guztiez goza ezazu:

  • Sojazko tofu sendoa produktu erabat begetala da, soja naturalezko edaria oinarri duen jaki orekatu eta osasuntsua.
  • Zapore neutro eta finekoa, bere testura sendoak mota guztietako errezeta begetarianoak egitea ahalbidetzen du. Bestela ere, plantxan, zopatan, entsaladatan edo postre modura kontsumi daiteke.
  • Tofua proteina iturri gisa txertatua izan da eskuarki dieta begetarianoetan, altua baita proteina begetaletan duen edukia.
  • “Veggie” mugimenduak animalien haragiaren ordezkorik onenen artean jartzen du Tofua, sukaldean duen erabilera aniztasuna eta elikagai gisa dituen balio bikainak kontuan harturik.

Mercadonaren tofua Espainian ekoizten da, Burgoseko Frías Nutrición enpresan, hain zuzen, Mercadonak espainiar produktuen alde egiten duen apustua erakutsiz, beste behin ere.

Beste Zenbait Iradokizun

Hacendado zuku freskoak gomendatzen dizkizugu ere, edari elikagarri eta freskagarriak, hauek ere gluten eta laktosarik gabeak.

Ezagutzen al duzu Mercadonaren Edamamea? Snack natural eta osasuntsua da %100an, ezin hobea eguneko edozein momentuan hartzeko eta zure mahaian ekialdeko ukitu bat sartzeko.