Dasta itzazu gure Infusio hotzak; udan freskatzeko eta hidratatzeko aukera bikaina dira.

Infusio hotzak aukeran

2021ko ekainaren 15a

Iritsi da beroa, eta hidratatu eta freskatu beharra daukagu. Infusio hotzak ezin egokiagoak dira horretarako, eta Mercadonan aukera handia dugu. Ezagutu nahi?

Jende askok uste du infusioak beroan prestatu eta bero hartu behar direla beti, baina ez du zertan hala izan. Ur hotzarekin ere presta daitezke infusioak, eta freskagarri bat balira bezala hartu, hondartzan, mendian, piknikean...

Pitxarrean, izotz askorekin eta fruta-zati ugarirekin ere zerbitzatu daitezke, udako edari erakargarri eta dibertigarri gisa.

Gure infusio guztiak mimoz eginak daude egoera desberdinetarako baliagarri diren osagaiekin eta zapore ezin exotikoagoekin.

Infusio hotzak, egunean zehar hidratatzeko eta freskatzeko

  • Rooibos Mango infusioa: fruten eta belarren infusio bat da, mango-zaporekoa. eta rooibosa, sagarra, estebia-hostoa eta mangoa ditu.

Imagen Texto 2 Infusiones Frías

  • Fruitu Gorrien infusioa: hibisko, aronia, sagar, andere-mahats, okaran, mugurdi eta marrubi deshidratatuak dituen fruta-infusio bat da.

Imagen Texto 4 Infusiones Frías

Nola prestatu

  • Bota 200 ml ur hotz poltsatxoaren gainera, eta utzi 8-10 minutuz infusioa egiten.
  • Izotz-puskak gehitu, nahi izanez gero.
  • Fruta moztua gehituta ere proba dezakezu.

Halako infusioak hotzean prestatzen dira, baina, nahiago baduzu, beroan ere presta ditzakezu.

Udan oso garrantzitsua da hidratatzea, beroaren eraginez galtzen dugun ura berreskuratzeko. Horregatik proposatzen dizkizugu beste edari freskagarri hauek ere, gorputzaren hidratazioari eusten lagunduko dizute eta.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen dituzu gure Infusio funtzionalak?