COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Zumos Frescos Hacendado, refrescantes y naturales

Hacendado Zuku Freskoak: Zure bizitasun dosia

2017ko otsailaren 15a

Orain, edari nutritibo eta freskagarri batez gozatu nahi duzunean, badituzu Hacendado Zuku Fresko berriak aukeran, Mercadonan dagoeneko eskuragarri daude eta.

Hacendado Zuku Fresko berriak zure burua freskatzeko alternatiba naturala dira. Ez dute glutenik, ezta laktosarik ere, eta ezaugarri ezberdinak dituzten fruta, barazki eta landareez eginda daude.

4 Hacendado Zuku Fresko mota. Zein duzu nahiago?

4 Hacendado Zuku Fresko mota aurkituko dituzu Mercadonan, bakoitza bere osagai eta ezaugarri berezien jabe. Hauek dituzu aukerak:

  • Anana eta Kokodun Zuku Fresko Lasaigarria, belar bedeinkatuarekin

Osagaiak: Anana, sagarra, platanoa, laranja, kokoa eta belar bedeinkatua.

Belar bedeinkatuaren ezaugarriak baliatuz, efektu erlaxagarria eskaintzen dizun zuku freskagarria.

  • Fruitu Gorridun Zuku Fresko Antioxidatzailea, Aloe Verarekin

Osagaiak: Sagarra, laranja, aloe vera, ahabia, mugurdia, alesagarra eta marrubia.

Antioxidatzaile gomendagarria duzu zuku hau, horretarako egokiak diren fruten eta aloe veraren arteko konbinazioari esker.

  • Jengibre eta Ginsengdun Zuku Fresko Digestio-aktibatzailea

Osagaiak: Sagarra, azenarioa, pasioaren fruta, jengibrea, gingsenga eta limoia.

Zuku Fresko Digestio-aktibatzaileak ginsengaren eta jengibrearen ezaugarri osasuntsu eta digestiboak jasotzea ahalbidetzen dizu.

  • Barazki eta Jengibredun Zuku Fresko Detox Arazgarria

Osagaiak: Sagarra, espinaka, apioa, limoia eta jengibrea.

Fruta eta barazkiak jengibrearekin batzen dituen zukua, bilatzen ari zaren efektu garbigarria eskaintzeko.

Nola gozatu Hacendado Zuku Freskoez?

Hacendado Zuku Freskoek bi edukiontzi praktikotan merkaturatzen dira, bata 250 ml-koa, errazio freskagarri bat hartzeko, eta bestea 750 ml-koa, 3 errazioz gozatzeko adina zuku duena.

Zuzenean botilatik edo edalontzian dela, hotzak hartu behar dira Hacendado zuku fresko guztiak. Kontserbatu nahi baduzu, 40 bat egunez egin dezakezu. Saia zaitez hotz edukitzen beti, 2 eta 7 gradu artean.

Hacendado Zuku Freskoen ColdPress metodoa

Frutaren bitamina eta nutriente guztiak mantentzeko, ColdPress sistemaz eginda daude Hacendado Zuku Freskoak, honek zukuak guztiz naturalak eta freskoak izatea ahalbidetzen du eta.

ColdPress sistema fruta hotzean sakatzean datza, bere ezaugarri eta bitaminak mantentzeko moduan, hain zuzen, bere zapore zoragarri eusten dion bitartean.

Zuri egokitzen zaizun Mercadonaren Zuku Freskoa aukera ezazu, eta edari freskagarri, natural eta osasuntsu batez gozatu.

Beste Zenbait Iradokizun

Edari freskagarri eta nutritiboak dituzu ere Mercadonaren Smoothie-ak, %100ean fruta eta barazkiez eginak.

Eta dieta osasuntsua mantendu nahi baduzu, Mercadonan dagoeneko eskura dituzun Txia, Liho, Ekilore eta Kalabaza Hazi Naturalak sar ditzakezu zure entsaladetan.