Ontzaile onenak, eta zure haragi-, arrain- eta pasta-platerak, pizzak, snackak eta paellak gozatzeko aholkuak.

Errezeta-mota guztietarako ontzaileak

2024ko maiatzaren 29a

Ontzaileak erabiltzea ezin hobea da edozein errezeta gozatzeko eta ukitu berezi eta zaporetsua emateko. Ontzaile-aukera zabala dugu errezeta-motaren eta erabiltzen duzun produktuaren arabera hautatzeko. Igo zure platerak beste maila batera gure ontzaileekin, eta jarraitu gure errezeta eta erabilera-aholkuei emaitza gozo-gozoak lortzeko.

Ontzaile-motak

Fajita- eta burrito-ontzaileak

Sazonadores de fajitas y burritos Mercadona

Fajita eta burrito onak lortzeko, nahikoa duzu erabili behar dituzun produktuak gure nahastura gogokoenarekin ontzea. Oso erraza da, eta emaitza ikusgarria lortzen da. Hona hemen errezetak:

Oilasko-fajiten errezeta (4 lagunentzat)

1. Gatzpipertu 300 g oilasko, eta markatu zartagin zabal batean, olio pixka batekin, bi aldeetatik gorritu arte, eta utzi.

2. Zatitu tipula bat eta hiru koloretako 200 g piper juliana eran. Salteatu oilaskoa zartagin berean, su ertainean, eragiteari utzi gabe.

3. Zatitu oilaskoa zerrendatan, eta gehitu barazkiak ondo salteatuta daudenean.

4. Gehitu ontzaile-zorroa, nahastu, eta kozinatu beste 3 minutuz. Estali minutu batez.

5. Berotu gari-talotxoak pixka bat, bota 2 koilarakada saltsa mexikar eta oilasko-betegarria, eta bildu fajita bat bezala.

Burritoa haragi xehatuarekin (4 lagunentzat)

1. Ebaki fin-fin tipula-erdi bat, eta sueztitu zartaginean olio pixka batekin.

2. Jarri 300 g haragi xehatu zartaginean, eta gorritu eragiteari utzi gabe.

3. Gehitu burrito-ontzailea, eragin, eta gehitu baso bat ur. Kozinatu 15 bat minutuz, eta utzi.

4. Salteatu basmati arroza zartagin batean babarrunekin batera.

5. Zatitu tomatea dadotan, eta nahastu arrozarekin.

6. Berotu talotxoak bi aldeetatik, margotu guakamolez, eta sartu haragia erdian.

7. Hautseztatu martorri xehatua, eta gehitu arroza.

8. Eratu burritoa talotxoa oinarritik biribilkatuz ertzak ixten ditugun bitartean, erabat biribilkatuta geratu arte.

9. Estutu ondo, eta erdibitu zerbitzatzeko.

Cheese bacon ontzailea

Sazonador cheese bacon Mercadona

Cheese bacon ontzailea ezin hobea da zure patata, snack, haragi eta saltsa gogokoenekin erabiltzeko. Erabili zuzenean ondu nahi duzun produktuaren gainean; esaterako, patata-atalekin edo gustuko saltsa batekin, hala nola maionesarekin. Gainera, zaporeaz ahalik eta gehiena gozatu nahi baduzu, hustu zorroa zure patata frijitu gogokoenen zorroan, mugitu barrualdea, eta prest egongo dira jateko.

Pasta-ontzailea

Sazonador de pasta Mercadona

Kontu handiz hautatutako espezia eta belarren nahasketa, Italiako pasta eta plateren zaporea areagotzeko. Egin berri duen kalitate-hobekuntzaren ondorioz, zapore hobea antzematen da, tomatearen intentsitatea murriztu zaio, eta albakaren eta oreganoaren zaporea eta aroma indartu egin dira. Ontzailea pizzetan ere probatzea gomendatzen dizugu, benetako gozamen bihur daitezen.

Oilasko- eta haragi-ontzailea

Sazonador de pollo y carne Mercadona

Nabarmendu oilasko-, txerri- edo txahal-haragien zaporeak, eta eman ukitu berezi eta gustagarria ontzaile honekin. Parrillan edo labean egindako haragietan nahiz gisatuetan erabil dezakezu. Emaitzak oso onak dira prestakin guztietan. Errezeta hau utziko dizugu, gure ontzaileari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Arroza oilaskoarekin (2 lagunentzat)

1. Erdibitu oilasko-bular bat, hautseztatu ontzailearekin eta limoi baten zukuarekin, eta utzi pare bat orduz hozkailuan.

2. Lehortu bularkia paper xurgatzailearekin.

3. Kozinatu plantxan, olio pixka batekin, tenperatura ertainean, gorritu arte, barrualdea urtsu utziz, eta utzi.

4. Moztu mehe-mehe 3 tipula samurren zati berdea, eta salteatu minutu batez bularkiaren zartagin berean. Gehitu 2 baso txiki basmati arroz, eragin, eta gehitu 4 koilarakada soja saltsa, eragiteari utzi gabe.

5. Zerbitzatu arroza oinarrian, oilaskoa zerrendatan moztuta gainean duela. Hautseztatu sesamo txigortuarekin, eta, gain-gainean, jarri mehe-mehe moztutako tipula samurraren zati berdea gordinik.

Ontzaile poltsadunak

Sazonadores con bolsa Mercadona

Haragi- eta arrain-platerak ontzaile on baten zaporearekin eta modurik erosoenean prestatu nahi badituzu, ontzaile poltsadunak ezin hobeak dira zuretzat.

Nola erabili

Oso erabilerraza da, eta labean nahiz mikrouhin-labean erabil dezakezu. Hiru urrats errazetan prest izango duzu plater ezin hobe eta oso zaporetsu bat.

Modo de uso Sazonadores con bolsa Mercadona

Baratxuri- eta limoi-ontzailea

Nabarmendu zure haragi- eta arrain-prestakinen zaporea baratxuri- eta limoi-ontzailearekin. Lortu baratxuriaren zapore biziaren eta ukitu zitriko eta goxoa ematen dion limoiaren freskotasunaren arteko oreka perfektua. Prestatu oilaskoarekin eta patatekin labean, edo urraburu batekin, barazki erreekin lagunduta.

Barbakoa ontzailea

Lortu kontu handiz hautatutako espezien eta ongailuen konbinazio orekatua parrillan erretako haragien zaporea nabarmentzeko, eta lortu barbakoa-zapore bikaina. Errezeta izar gisa, oilasko-hegalak gomendatzen ditugu.

Proventzako belarren ontzailea

Eman ukitu aromatikoa eta mediterraneoa zure haragi-prestakinei, Proventzako belarren ontzailearekin. Probatu konbinazio perfektua txerri-saiheskiekin.

Paellarako ontzailea azafraiarekin

Sazonador para paella con azafrán Mercadona

Paella-ontzailearen ontzi praktikoak aukera ematen dizu zure nahien arabera kantitate zehatza dosifikatzeko eta plater bakoitzean emaitzarik onena bermatzeko. Oso erraz prestatu ahal izango duzu paella gozo bat valentziar eran osagai gutxirekin.

Nola erabili

1. Arroza bota aurretik, ipini paella-ontzian zorro baten edukia 6 paella-errazioko.

2. Ez gehitu beste espeziarik; bota gatza nahieran eta kito.

Beste gomendio batzuk

Gozagarriak eta saltsak gustatzen bazaizkizu, probatu bustitzeko ditugun zapore zoragarriak.

Jateko prest dauden platerak nahi badituzu, probatu gure oilasko osoa eta zatitua, etxeko zaporearekin.