Abuztuko lehen ostiralean, Garagardoaren Nazioarteko Eguna da. Estatu Batuetan hasi ziren ospatzen egun hori, 2007an, eta harrezkero mundu osora zabaldu da.
Mercadonak edari hartzitu horretako produkturik onenak hautatu ditu, etxekoekin eta lagunekin ospatu dezazun Garagardoaren Nazioarteko Eguna.
Steinburg garagardo suabea
Klasiko bat: zapore atsegina du eta oso freskagarria da.
Steinburg Garagardo suabea egunerokorako gomendatzen dugu, batez ere garagardo fuertea gustatzen ez zaienentzat, % 4,8 alkohol-gradu baititu.
Malta bikoitzeko garagardoa
Zapore biziko garagardo bat nahi baduzu, probatu Mercadonaren malta bikoitzeko garagardo berria. 7,4 alkohol-gradu ditu, eta erre-kolore berezia.
Malta bikoitzak ematen dio zapore berezi hori, bereziki mingotsa hasieratik amaierara. Apar mehea du, baina iraunkorra.
Malta bikoitzeko garagardoa aproposa da haragi gorriko jakiekin edo ehizakiekin hartzeko.
Erreserbako garagardoa
Mercadonaren erreserbako garagardoa zapore biziko beste aukera bat da, izaera handiko edari bat nahi dutenentzat; zurrutada?? osoan irauten dio zapore bizi horrek.
Malta bikoitzekoak bezala, erre-kolorea du garagardo horrek ere; aparra, berriz, ugaria, lodia eta zuria.
Jakiren batekin hartu behar baduzu, kontuan izan zapore bizia duela. Beraz, hobe zapore arineko haragiak edo arraina aukeratzea.
Garagardo gorria
Mercadonaren garagardo gorriak —8,5 alkohol-gradu— zapore bizi-bizia eskaintzen dizu.
Bistara oso deigarria da. Garagardo horrek tonu gorrixka du; aparra, berriz, lodia eta iraunkorra.
Oso aproposa da ospakizunetarako eta ekitaldi berezietarako; adibidez, Garagardoaren Nazioarteko Egunerako. Zerbitzatu ezazu aperitiboekin batera; harrituta utziko ditu gonbidatuak haren zapore bereziak.
Tongerlo abadia-garagardoa
Garagardo arin eta freskagarri bat nahi baduzu, baina hartzidura baxukoek baino gorputz gehiagokoa, Tongerlo abadia-garagardoa duzu aukerarik onena.
Bi aldiz hartzitzen da garagardo hori, eta horrexek ematen dio zapore berezi hori, jatorrizko arintasunetik batere galdu gabe.
Jatorduetan, hartu Tongerlo abadia-garagardoa erreki arinekin, adibidez, txahalkiarekin eta oilaskoarekin. Nahiago baduzu, gazta gazte eta suabeekin ere oso ondo sartzen da.
Steinburg Radler Pet garagardoa
Zapore originala, ezin hobea udan eta Garagardoaren Nazioarteko Egunean dastatzeko.
Steinburg Radler Pet garagardoak limoi-ukitu natural bat du, oso freskagarria. Gainera, alkohol-gradu baxua du (2,1); horregatik bero handia egiten duen hilabeteetarako oso atsegina da.
Beste gomendio batzuk
Ospatu Garagardoaren Nazioarteko Eguna Mercadonaren udako aperitiboekin: zure edari gustukoenarekin batera jateko snacken, fruitu lehorren eta bestelakoen aukeraketa ezin hobea.
Garagardo freskagarria, hanburgesa on baten lagungarri bikaina. Ikusi Mercadonaren barazki-hanburgesa txikien errezeta: gustu guztietarako hiru aukera, hirurak ere gonbidatuak harrituta uzteko modukoak.