Oraindik ez dakizu nola ospatu San Valentin eguna? Ez bilatu gehiago, zuk nahi duzuna daukagu eta! Eman begiratu bat iradokitzen dizkizugun elikagai- eta lurrin-sortei. Baietz bete-betean asmatu!
San Valentin egunean partekatzeko edo oparitzeko ideiak
Eguna ezin hobeto ospatzeko, gozoki, ardo eta lurrin-sorta bereziak jartzen ditugu zuen eskura.
Maiteminduen Egunean partekatzeko gozokiak eta ardoa
- Bihotz-formako Tarta kurruskaria: Ispilu-efektuko dekorazioa du, eta kakao- eta hur-kremaz betea dago. Kontsumitu aurretik, bi orduz desizoztu behar da giro-tenperaturan.
- Txokolatezko Bihotza: Puzzle-itxurako diseinu berria du, eta txokolate esnedunaren zaporea. Gainera, ez du glutenik!
- Finca Malcriada ardoa: Ardo zuri gozoa, erraz edatekoa alkohol-gradu gutxi duelako. Ongi ezkontzen da pintxo, gazta, pate, pasta eta entsaladekin, baita plater arin eta arrainekin ere.
Sevillan eta Kanarietan ditugun dendetan, ardo hori bera beste bilgarri batekin aurkitu dezakezue, “Dime que Sí” izenarekin.
Lurrindegiko produktu-sorten nobedadeak, egun berezi honetan oparitzeko
- Rouge sorta: Emakumeentzat. Ezpainetako barra matea, ispilua eta azazkal-laka dakartza. Dena gorri kolorekoa, egun honetarako ezin egokiagoa.
- To my love sorta: Emakumeentzat. Kolonia eta bainurako gela dakartza. Ekialdeko zur-ukitua darie.
- Checkmate sorta: Gizonentzat. Kolonia eta bainurako gela dakartza. Ekialdeko zur-ukitua darie.
Beste gomendio batzuk
Sukaldean ibiltzea gustatzen bazaizu eta pertsona berezi horri bazkari edo afari desberdin bat prestatu nahi badiozu, kontsultatu gure errezeta-zerrenda. Denetik dago!