San Valentin egunean, utzi harrituta bikotekidea Bihotz-formako hostopil gazi txikien errezeta batekin. Edo, are hobeto, zer iruditzen elkarrekin prestatzen badituzue?
Une berezia izan daiteke, eta, gero, elkarrekin dasta ditzakezue hostopil txiki horiek. Pausoz pausoko gure errezetari jarraitzen badiozue, seguru goxo-goxoak aterako direla. Eta gozatu Maiteminduen Egunaz!
Ikusi, pausoz pauso, San Valentin eguneko gure errezeta
2 lagunentzako osagaiak
- 150 g azalore eta brokoli izoztu
- 25 g urdaiazpiko, zatitxotan
- 80 ml bexamel
- 170 g ganba izoztu
- 1 koilaratxokada baratxuri zatitu
- Gazta-kuboak
- Tomate-marmelada
- Intxaurrak
- 1 fajita-erretilu
- 1 hostore-pakete
- 1 arrautza
- Gatza
- Oliba-olio birjina estra
- Piperbeltz beltza
Pausoz pauso:
1. Prestatu bi hostore, sardexka batekin zulatuz eta bakoitza bi zatitan eginez. Gorde.
2. Egin betegarriak:
Barazki- eta urdaiazpiko-hostopila
- Irakin brokolia eta azalorea ur eta gatzetan 5 minutuz.
- Sueztitu urdaiazpiko-zatitxoak olio pixka batekin. Ondoren, gehitu barazkiak, eta kozinatu dena 2 minutuz. Gehitu bexamela, eta integratu dena.
- Orearen erdi batean, behealdean, jarri barazki-betegarria, eta bildu biribilki bat eginez. Behin bilduta, 6 zatitan moztu. Egin gauza bera orearen soberakinarekin.
Hostopil mistoa
- Sueztitu ganbak olio pixka batekin, ur guztia galdu arte, eta gorde.
- Beste zartagin batean, jarri baratxuria frijitzen olio pixka batekin. Gorritu baino lehen, gehitu txanpiñoi xerratuak. Utzi 2 minutuz, eta gehitu ganbak berriro. Bota gatza eta piperra, eta nahasi dena minutu batez.
- Moztu ore-erdia 8 laukitxotan. Bete diagonalean ganba eta txanpiñoien betegarri mistoarekin. Itxi muturrak elkartuz.
Fajita-hostopila
- Sueztitu oilaskoa olio pixka batekin. Erdi egina dagoenean, gehitu ontzailea nahierara.
- Gehitu barazkiak, eta nahasi dena.
- Beste hostore-erdietako batean, egin bihotz-formako 8 ebaki molde edo labana batez. Bete fajita-prestakinarekin.
Gazta-hostopila
- Egin bihotz-formako 8 ebaki. Haietako lautan, jarri tomate-marmelada, gazta-kuboak eta intxaurrak.
- Estali hostorezko beste 4 bihotzekin, eta, sardexka txiki baten laguntzaz, itxi ertzak.
3. Margotu hostopil guztiak arrautza irabiatuarekin, eta sartu labean, 200 ºC-ra, gorritu arte. Baten bat beheko aldetik gutxi eginda geratzen bada, eman buelta.
Sarrerako honi laguntzeko, etxean oso erraz prestatzen den koktel bat proposatuko dizugu.
Mandarina-mojitoa
- Jarri mandarina-erdi bat lau zatitan edalontzi bakoitzean.
- Gehitu 10 g azukre beltz eta 5 mendafin-hosto edalontzi bakoitzean. Nahasi dena almaizean.
- Gehitu 50 ml ron beltz.
- Gehitu izotz txikitua eta mandarina baten zukua edalontzi bakoitzean. Nahasi lima-limoi freskagarriarekin.
Beste gomendio batzuk
Kozinatzeko ideia bila zabiltza? Prestatu San Valentin eguneko menua gure errezeta-atala baliatuz.