Hotzari aurre egiteko, koilararekin jateko plater beroen gogoa izaten dugu, elikadura orekatu bat izaten lagunduko diguten osagai arineko plater beroak.
Hori dela eta, Ilar-krema goxo bat proposatzen dizugu, eta xehetasunez azalduko dizugu nola prestatu. Gainera, salda iragazi ondoren sobratzen diren osagaiei patata eransten badiezu, pure goxo-goxo bat presta dezakezu. Hala, ahalik eta gehien aprobetxatuko dituzu errezeta honetan erabiltzen diren osagai guztiak.
Ikusi, pausoz pauso, Ilar-krema prestatzeko gure errezeta
4 lagunentzako osagaiak
Salda egiteko:
- 300 g apio
- 1 Golden sagar
- 50 g jengibre
- 1 tipula
- 300 g aza
Krema egiteko:
- 700 g ilar izoztu
- 300 g tipula
- Urdaiazpiko-zatitxoak
- Ogi-txigorkiak
- Gatza
- Oliba-olio birjina estra
- Piperbeltz beltza
Pausoz pauso
1. Ilar-krema hau prestatzeko, aurrez salda prestatu behar da: jarri 2 litro ur irakiten, eta bota apioa, aza, tipula, sagarra eta jengibrea.
2. Egosi 30 minutuz, iragazi eta gorde (une honetan aprobetxa ditzakezu salda egiteko erabili dituzun osagaiak, patata gehitu eta purea egiteko).
3. Zartagin batean, olioarekin, sueztitu pixka bat tipula xehatua, gorritzera iritsi gabe.
4. Gehitu ilarrak, eta bota gatza eta piperra nahierara.
5. Ondoren, bota iragazitako saldatara, eta egosi beste 10 minutuz.
6. Txikitu dena eltze horretan bertan.
7. Zerbitzatu eta apaindu frijitutako ogi-txigorkiekin eta urdaiazpiko-zatitxoekin.
Beste gomendio batzuk
Ezagutu beste errezeta interesgarri asko, eta ikasi nola prestatzen diren atal honetan.