Errezeta bikain bat, San Valentin egunean zure bikotekidearekin partekatzeko

San Valentin egunerako hostopil txikien errezeta

2021ko otsailaren 11a

San Valentin egunean, utzi harrituta bikotekidea Bihotz-formako hostopil gazi txikien errezeta batekin. Edo, are hobeto, zer iruditzen elkarrekin prestatzen badituzue?

Une berezia izan daiteke, eta, gero, elkarrekin dasta ditzakezue hostopil txiki horiek. Pausoz pausoko gure errezetari jarraitzen badiozue, seguru goxo-goxoak aterako direla. Eta gozatu Maiteminduen Egunaz!

Ikusi, pausoz pauso, San Valentin eguneko gure errezeta

2 lagunentzako osagaiak

  • 150 g azalore eta brokoli izoztu
  • 25 g urdaiazpiko, zatitxotan
  • 80 ml bexamel
  • 170 g ganba izoztu
  • 1 koilaratxokada baratxuri zatitu
  • Gazta-kuboak
  • Tomate-marmelada
  • Intxaurrak
  • 1 fajita-erretilu
  • 1 hostore-pakete
  • 1 arrautza
  • Gatza
  • Oliba-olio birjina estra
  • Piperbeltz beltza

Pausoz pauso:

1. Prestatu bi hostore, sardexka batekin zulatuz eta bakoitza bi zatitan eginez. Gorde.

Texto 1 Imagen Receta San Valentín

2. Egin betegarriak:

Barazki- eta urdaiazpiko-hostopila

  • Irakin brokolia eta azalorea ur eta gatzetan 5 minutuz.

Texto 2 Imagen Receta San Valentín

  • Sueztitu urdaiazpiko-zatitxoak olio pixka batekin. Ondoren, gehitu barazkiak, eta kozinatu dena 2 minutuz. Gehitu bexamela, eta integratu dena.

Texto 3 Imagen Receta San Valentín

Texto 4 Imagen Receta San Valentín

  • Orearen erdi batean, behealdean, jarri barazki-betegarria, eta bildu biribilki bat eginez. Behin bilduta, 6 zatitan moztu. Egin gauza bera orearen soberakinarekin.

Texto 5 Imagen Receta San Valentín

Texto 6 Imagen Receta San Valentín

Texto 7 Imagen Receta San Valentín

Hostopil mistoa

  • Sueztitu ganbak olio pixka batekin, ur guztia galdu arte, eta gorde.

Texto 8 Imagen Receta San Valentín

  • Beste zartagin batean, jarri baratxuria frijitzen olio pixka batekin. Gorritu baino lehen, gehitu txanpiñoi xerratuak. Utzi 2 minutuz, eta gehitu ganbak berriro. Bota gatza eta piperra, eta nahasi dena minutu batez.

Texto 9 Imagen Receta San Valentín

Texto 10 Imagen Receta San Valentín

  • Moztu ore-erdia 8 laukitxotan. Bete diagonalean ganba eta txanpiñoien betegarri mistoarekin. Itxi muturrak elkartuz.

Texto 11 Imagen Receta San Valentín

Texto 12 Imagen Receta San Valentín

Texto 13 Imagen Receta San Valentín

Fajita-hostopila

  • Sueztitu oilaskoa olio pixka batekin. Erdi egina dagoenean, gehitu ontzailea nahierara.

Texto 14 Imagen Receta San Valentín

  • Gehitu barazkiak, eta nahasi dena.

Texto 15 Imagen Receta San Valentín

  • Beste hostore-erdietako batean, egin bihotz-formako 8 ebaki molde edo labana batez. Bete fajita-prestakinarekin.

Texto 16 Imagen Receta San Valentín

Texto 17 Imagen Receta San Valentín

Gazta-hostopila

  • Egin bihotz-formako 8 ebaki. Haietako lautan, jarri tomate-marmelada, gazta-kuboak eta intxaurrak.

Texto 18 Imagen Receta San Valentín

Texto 19 Imagen Receta San Valentín

  • Estali hostorezko beste 4 bihotzekin, eta, sardexka txiki baten laguntzaz, itxi ertzak.

Texto 20 Imagen Receta San Valentín

Texto 21 Imagen Receta San Valentín

3. Margotu hostopil guztiak arrautza irabiatuarekin, eta sartu labean, 200 ºC-ra, gorritu arte. Baten bat beheko aldetik gutxi eginda geratzen bada, eman buelta.

Texto 22 Imagen Receta San Valentín

 Texto 23 Imagen Receta San Valentín

Sarrerako honi laguntzeko, etxean oso erraz prestatzen den koktel bat proposatuko dizugu.

Mandarina-mojitoa

  • Jarri mandarina-erdi bat lau zatitan edalontzi bakoitzean.
  • Gehitu 10 g azukre beltz eta 5 mendafin-hosto edalontzi bakoitzean. Nahasi dena almaizean.
  • Gehitu 50 ml ron beltz.
  • Gehitu izotz txikitua eta mandarina baten zukua edalontzi bakoitzean. Nahasi lima-limoi freskagarriarekin.

Beste gomendio batzuk

Kozinatzeko ideia bila zabiltza? Prestatu San Valentin eguneko menua gure errezeta-atala baliatuz.