Errezeta arin eta prestatzeko erraz bat dakarkizugu: Izokin-quiche goxo-goxoa, ganba, tipula, arrautza eta zainzuriekin.
Primerako errezeta duzu zure elikadura-planean sartzeko eta, aldi berean, jaki zaporetsu batez gozatzeko. Goxo-goxoa da!
Ikusi, pausoz pauso, Izokin-quichea prestatzeko gure errezeta
4 lagunentzako osagaiak:
- 1 brisa hostore hautsia
- 2 izokin-lata (era naturalean)
- 160 g ganba izoztu
- 80 g tipula
- 80 g zainzuri berde fin
- 200 ml kozinatzeko esne-gain
- 2 landako arrautza
- Gatza
- Piperbeltz beltza
- Oliba-olio birjina
Pausoz pauso:
1. Estali hostorearekin 22-24 cm-ko molde bat. Moztu soberazko labeko papera.
2. Sardexka batekin, zulatu orearen gainazal guztia, burbuilarik egin ez dadin, eta sartu moldea, 5 minutuz, aurretik 200 ºC-ra berotutako labera.
3. Zartaginean, olio pixka batekin, gorritu tipula xehatua eta zatitan moztutako zainzuriak. Gorde.
4. Sueztitu ganbak zartagin batean, olio pixka batekin batera, sobera duten ura galdu arte.
5. Irabiatu arrautzak ontzi batean. Erantsi esne-gaina, zainzuriak tipularekin, ganbak eta izokina (era naturalean). Nahasi.
6. Ondo nahasi ondoren, bota dena moldera, eta ondo banatu orearen gainean.
7.Eduki labean 20 minutuz, 180 ºC-ra, pixka bat txigortu arte, eta zerbitzatu.
Beste gomendio batzuk
Ikasi nahi duzu era naturalen ontziratutako izokinarekin egindako beste errezeta batzuk prestatzen?