Probatu al duzu era naturalean ontziratutako gure izokina? Gure produkturik ezagunenetako bat da, eta arrain hori kontsumitzeko eskaintzen ditugun modu ugarietako bat.
Ezin hobea entsaladan, ogi txigortuarekin, ogitartekoan, sandwichean, tortillan edo nahi duzun bezala jateko!
Jarraitu aurretik, gomendio bat: behin ontzia irekitakoan, saiatu guztia kontsumitzen. Osorik amaitu ezean, gogoratu hozkailuan gorde behar duzula, gehienez ere 24 orduz, jatorrizko ontzian.
Jarraitu urrats hauei era naturalean ontziratutako izokin naturalarekin egiteko 4 errezeta hauetarako
Era naturalean ontziratutako izokinaren entsalada helize begetalekin
4 lagunentzako osagaiak. 15 minutu
- 3 izokin-lata (era naturalean)
- 200 g landare-espiral
- 150 g erremolatxa
- 1/2 pepino
- Gourmet entsalada garbia
- 20 g gaztanbera
- 1 koilarakada jogurt natural
- Tipulina aukeran
- Lima erdi baten zukua
- 1 koilaratxokada ezti
Pausoz pauso:
- 1. pausoa: egosi pasta paketeko jarraibideen arabera, eta gehitu gatz pixka bat. Kendu ura, eta gorde hoztu arte.
- 2. pausoa: saltsarako, nahastu ondo osagai guztiak: jogurta, lima, eztia eta tipulina. Bota gatza eta piperra.
- 3. pausoa: entsaladarako, nahastu pasta eta gourmet nahasketaren kimu batzuk oinarrian. Gehitu erremolatxa eta pepinoa xerra mehetan moztuta. Gehitu gaztanbera. Azkenik, gehitu izokina xaflatan, eta bota saltsa.
Izokin-pate sandwicha ananarekin
2 lagunentzako osagaiak. 5 minutu
- 3 izokin-lata (era naturalean)
- 4 xerra espelta-ogi
- 1 anana-xerra
- 4 koilarakada alioli
- 1 koilarakada martorri fresko
- 1/2 tipula gorri
- Ardi-mihia
Pausoz pauso:
- 1. pausoa: prestatu patea izokina, aliolia eta martorria nahastuz. Bota gatza eta piperra.
- 2. pausoa: moztu tipula xerra mehetan.
- 3. pausoa: jarri izokin-patearen zati handi bat ogi-xerra baten gainean. Gainean, jarri ardi-mihia, anana eta tipula-xerrak. Amaitzeko, jarri beste ogi-xerra bat.
Era naturalean ontziratutako izokinaren entsalada, kinoarekin eta garbantzuekin
4 lagunentzako osagaiak. 20 minutu
- 3 izokin-lata (era naturalean)
- 150 g kinoa
- 100 g espinaka
- 30 ml oliba-olio birjina
- 260 g garbantzu
- Azenario txiki bat
- Limoi erdi baten zukua
- 2 baratxuri-ale
- 10 g sultana mahaspasa
- Sesamo-haziak
- 1 jogurt greko
- 1 koilaratxokada baratxuri-hauts
- Mendafina
Pausoz pauso:
- 1. pausoa: bota bi katilukada ur eltze batera, eta egosi kinoa gatz pixka batekin. Egosi ondoren, ondo bereizi garbantzuak sardexka batekin, eta gorde.
- 2. pausoa: bestalde, prestatu saltsa: elkartu jogurta, baratxuri-hautsa, limoi-zukua, mendafina eta gatza eta piperbeltza.
- 3. pausoa: salteatu espinakak eta baratxuri-ale birrinduak oliba-oliotan. Bota gatz pixka bat. Kendu sutatik, eta gehitu garbantzu xukatuak, azenario birrindua eta sultana mahaspasak.
- 4. pausoa: muntatu entsalada, eta jarri espinaka-, garbantzu- eta azenario-nahastea kinoa-oinarriaren gainean. Zabaldu izokin-xerrak gainean, eta, azkenik, gozatu saltsarekin eta sesamo-haziekin.
Era naturalean ontziratutako izokinaren bruschetta ahuakatearekin eta laranjarekin
4 lagunentzako osagaiak. 10 minutu
- 3 izokin-lata (era naturalean)
- 4 xerra baguette (ore ama)
- 20 ml oliba-olio birjina
- 1 ahuakate
- 12 albaka-orri
- 1/2 tipula gorri
- Almendra xerratua, aukeran
- 1 koilaratxokada ezti
- 1 koilaratxokada ziape
- Laranja baten zukua eta azala
- 1 koilaratxokada baratxuri-hauts
Pausoz pauso:
- 1. pausoa: Hasi saltsarekin, nahastu ondo laranja-zukua, ziapea, baratxuri-hautsa eta eztia, eta bota gatza eta piperbeltza. Izokin-xerrak saltsan marinatu, eta saiatu ondo bustita gera dadin.
- 2. pausoa: Txigortu ogi-xerrak plantxan olio pixka batekin.
- 3. pausoa: Muntatu bruschettak: lehenik, albaka-hostoak; gero, tipula, zati oso finetan, ilargi-erdi forman; ondoren, ahuakatea, kubo txikitan. Azkenik, gehitu izokin-xerrak, eta gozatu bruschetta saltsarekin. Amaitzeko, jarri almendra xaflatan eta laranja-azala.
Beste gomendio batzuk
Izokina gustuko baduzu, izokin-tataki zaporetsu hau gomendatzen dizugu. Oso erraz prestatzen da!