Bakailao-kauserak klasikoak dira urte-garai honetan. Oso errezeta gozoa da, eta ezin hobeto funtziona dezake aperitibo gisa edo bigarren plater gisa.
Presta itzazu estilo tradizionalean, errezeta erraz honi jarraituz. Izugarri gustatuko zaizkizu!
Ikusi bideoan, pausoz pauso, bakailao-kauserak prestatzeko gure errezeta
6 lagunentzako osagaiak:
- 375 g bakailao, hezurrak kenduta
- 2 arrautza
- 150 ml ur
- 3 baratxuri-ale
- 10 g perrexil
- 50 g tipula
- Oliba-olio birjina estra
- 120 g gari-irin
- 8 g legamia
Pausoz pauso:
1. Tipula eta baratxuria txiki-txiki egin, eta erregosi.
2. Gehitu bakailaoa eta perrexila, haiek ere txiki-txiki eginda.
3. Prestatu nahaste bat arrautza irabiatuekin, urarekin, eta irin eta legamia bahetuarekin.
4. Ondo irabiatu, eta gehitu bakailaoa, tipula, baratxuria eta perrexila. Nahasi dena.
5. Hartu bi koilararekin, eta olio berotara bota (olio ugari jarri).
6. Frijitu, gorritu arte.
7. Atera eta utzi paper gainean, olioa xurgatzeko.
8. Zerbitzatu.
Beste gomendio batzuk
Kausera hauei laguntzeko lehen plater bat nahi baduzu, ideia on asko aurkituko dituzu gure errezeten atalean.