Sartzen dituzu arrautza-zuringoak zure elikaduran? Badakizu zertarako balio duten? Gure Oilo-arrautzen zuringo pasteurizatuek eskaintzen dizkizuten aukerei buruz sakonduko dugu pixka bat, eta, ondoren, osagai on honekin presta daitezkeen errezeta gozoenak ezagutuko ditugu.
Arrautza-zuringoen erabilerarik ohikoenak
Elikadura zaintzen dutenentzat oso produktu gomendagarria izateaz gain, bi erabilera nagusi ditu:
- Asko erabiltzen da postreak prestatzeko, elur-puntua, merengeak, tartak, pancakeak, bizkotxoak eta abar egiteko.
- Nabarmentzekoa da, halaber, kirolariek ariketa fisikoa eta elikadura konbinatzeko hartzen dute egiten duten kontsumoa, gantz gutxiko produktua baita.
Arrautza-zuringo botilak bi tamainatan
Gure linealean, bi tamainatan aurkituko duzu produktu bera, eman nahi diozun erabileraren eta kontsumoaren arabera:
- 300 ml. 9 arrautza-zuringo; kontsumo handirik egiten ez duten pertsonek aukeratzen dute.
- 1 litro. 30 arrautza-zuringo. Kirolariek asko erabiltzen dute tamaina hau, asko kontsumitzen baitute (8 edo 9 zuringo egunean), batez ere talotxoetan edo atun-tortilletan, etab.
Zuringo-neurgailu bat ontziaren etiketan
Zenbat arrautza-zuringo erabiltzen ari zaren kontrolatzeko, botila honek neurgailu oso erabilgarri eta praktiko bat du ontziaren alde batean.
Lau errezeta gozo arrautza-zuringoarekin
Eguberrietako gehiegikerien ondoren, elikadura pixka bat zaintzea komeni da. Horregatik, osagai honekin presta ditzakezun askotariko errezetak eskaintzen dizkizugu, zure dietan sar ditzazun:
Zuringo-irabiakia fruitu gorriekin
Kirolarientzako errezeta:
- Irabiatu 50 g ahabi (izoztuak, nahi izanez gero) eta 50 g masusta 200 g kefirrekin eta arrautza-zuringoekin (7 gehienez).
- Ondoren, gehitu gari-maluta gutxi batzuk, nahi den testura lortu arte.
- Gozatu nahastea nahieran
Gazta-, tomate-, tipula- eta martorri-tortilla
- Irabiatu 8 zuringo 100 g gazta freskorekin (burrata edo ricotta), eta eman gatz-puntua.
- Berotu zartagin ertain bat olio-tanta batzuekin.
- Bota zartaginera 60 g tipula zati txikitan.
- Kolorea hartzen duenean, bota 7-8 cherry tomate erdibituta, sueztitu segundo batzuetan, eta gehitu zuringo- eta gazta-nahastea eta martorria, oso xehatua, nahieran.
- Utzi zuringoak nahierara mamitzen, eta zerbitzatu gorde dugun martorri pixka bat hautseztatuta.
Olo-krepea ahuakate, izokin natural eta errukularekin
8 krepetarako osagaiak:
- Krepeak prestatuko ditugu, irabiagailuarekin hauek nahasita: 6 zuringo, 100 g olo eho, 160 ml edari begetal eta gatz apur bat.
- Gero, zartagin oso bero batean frijituko ditugu olio-tanta batekin. Burruntzali txiki batekin, nahi dugun kantitatea botako dugu zartaginera, lortu nahi dugun lodieraren arabera.
- Behin egindakoan, nahi dugunarekin bete. Kasu honetan, izokina, ahuakate-xaflak, errukula eta kanonigoak, olio- eta gatz-tanta batzuekin maneatuta.
Zuringo-flana kakaoarekin eta anakardoekin
- Diluitu kakao-tableta bat litro-erdi esne berotan. Utzi hozten epeldu arte. Irabiatu 4 zuringo, eta gehitu banilla-adar bat. Gero, nahastu kakao urtuarekin.
- Ondoren, bete kakao- eta zuringo-nahastearekin.
- Jarri flan-ontziak Maria bainuan ontzi batean, eta labean sartuko dugu, 160 gradura, 45 bat minutu. Atera, utzi epeltzen eta atera moldetik.
- Apaindu anakardoekin eta eztiarekin nahieran.
Beste gomendio batzuk
Gure Errezetak atalean, elikadura orekatua eta askotarikoa izateko eta postre gozo-gozoak prestatzeko proposamen ugari aurkituko dituzu. Emaiozu begiratu bat!