Krispeta-aukera zabala, gustu guztietarako.

Ezagutu gure Krispeta-aukera zabala!

2023ko urtarrilaren 18a

Gustatzen zaizkizu arto-krispetak? Aukera zabala daukagu, une oro gozatzeko. Zinema-gau batean lagun batekin parteka ditzakezu, edo, film on batekin, zuk nahi duzuna aukeratu eta zeure buruari gutiziatxo bat eman. Eta, nola egingo duzu hori? Bada, ontzikada bate arto-krispeta egin berrirekin.

Bazenekien arto-krispeta aukera zabala dugula gure dendetan? Gozoak, gaziak, karameludunak eta mikrouhin-labean egitekoak. Zer aukera dugun erakutsiko dizugu, eta, baita ere, nola prestatu eta kontsumitu behar dituzun.

Krispeta-artoa

Palomitas de maíz de Mercadona

  • Arto-ale naturala
  • Zartaginean edo arto-krispeten makinan prestatzeko

Zartagin batean olio oso berotan arto-aleak lehertzen ikustea ikuskizun ederra da. Minutu gutxian, ontzi bete arto-krispeta bero izango dugu. Eta nahi duguna gehitu diezaiekegu: txokolatea, gatza, gurina, azukrea, karamelua...

Hona hemen iradokizun eder bat, arto-krispetak jateko beste modu bat: sarrerako gisa jan ditzakegu, ukitu min batekin. Artean bero daudela, espezia hauek gehitu diezazkiekegu: Verako piperrautsa, pipermina, ezkai lehorra eta gatza.

Aukerarik onena da irudimenari bide emateko eta gustu guztietarako krispetak prestatzeko.

Karameludun krispetak

Palomitas caramelo Mercadona

  • Karamelutan bildutako krispeta gozoak.
  • Kontsumitzeko prest.

Zinemarekin lotzen dituzun krispetak gustatzen bazaizkizu, zinema zure etxera joango da aukera honekin. Ikaragarri goxoak dira, kurruskariak, eta karamelu-puntu ezin hobea dute.

Krispeta gozoak

Palomitas dulces Mercadona

  • Krispeta gozoetarako prestatutako artoa.
  • Mikrouhin-labean egiteko ontziratua.

Aurrez prestatutako arto-krispeta hauek azkar eta erraz egiten dira. Nahikoa da paketea mikrouhin-labean sartu eta minutu batzuk itxarotea, jarraibideen arabera. Poltsa bete arto-krispeta bero eta gozo izango duzu gero.

Gatzdun arto-krispetak

Palomitas de maíz para microondas

  • Krispeta gazietarako prestatutako artoa.
  • Mikrouhin-labean egiteko ontziratua.

Badakigunez askok dituztela gustuko gatzdun krispetak, 3 aleko paketetan eros ditzakezu. Hala, bat amaitu ahala, egiteko prest izango duzu beste bat. Ontzi erraldoi bat betetzeko beste krispeta ere egin dezakezu, jolas beteko arratsalde baterako.

Aukera hauetako edozein da aproposa arto-krispetak jateko. Goza itzazu!

Beste gomendio batzuk

Jakin nahi duzu nola presta ditzakezun gure krispeta gozoak mikrouhin-labean? Ikusi pausoz pauso hemen.

Eta arratsaldea sofan lasai eman ondoren sukaldean aritzeko gogorik ez badaukazu, probatu gure enpanadak . Kalitatea hobetu diegu, eta goxo-goxoak daude.