Hona hemen gure ogi biribilak, zapore, azal eta mami berdingabekoak. Labeko produktuen atalean, ogi-aukera zabala eskaintzen dugu, ogi xigortu gisa edo bazkari eta afarien lagungarri gisa jateko.
Banan-banan aipatuko ditugu gure aukerako ogi biribilak, eta bakoitzarekin ogi xigortu mota bat egiteko iradokizunak egingo dizkizugu. Goza itzazu!
Artozko broa
- Portugalgo ogi biribil tipikoa da, artoz egina.
- Artoak zapore gozo bereizgarria ematen dio, eta azala oso kurruskari geratzen zaio.
- Zerbait “desberdina eta berezia” nahi dutenentzat da bereziki.
Ogi txigortu gisa jateko proposamena
- Broa-erako ogi biribila arinki txigortu, eta ipini gainean osagai hauek: ricotta gazta, laranja-atalak (zurituta eta labanez ebakita), bi mendafin-orri, almendra gordin zatitua eta oliba-olio birjina estra.
% 12,5 haziduna
- Kontserbagarririk gabe egindako ogi biribil bat da, okindegiko kalitateaz eta gozotasunaz egina.
- Hazi-ehunekoa hirukoiztuz hobetu dugu produktua.
Ogi txigortu gisa jateko proposamena
- Bruschetta (ogi hazidunaren xerra arinki xigortua), pesto saltsaren geruza mehe bat gainean zabalduta eta osagai hauez hornituta: bufalo-mozzarella xehatua (edo mozzarella-perlak), errukula pixka bat, cherry tomate arinki erreak (olio pitin batekin, 10 minutuz, 200 °C-an labean) eta Modenako ozpina.
% 50 zekaleduna
- Irinaren % 50 zekalezkoa eta % 50 garizkoa duen ogi biribil kontserbagarririk gabea.
- Zekaleak zuntza eta proteina asko ematen dizkio produktuari.
- Beren burua zaindu nahi dutenentzat ezin egokiagoa.
- Forma angeluzuzena duenez, ezin hobea da ogi txigortu zuntz askoduna prestatzeko.
Ogi txigortu gisa jateko proposamena
- Zekalezko ogi txigortuaren gainean, jarri osagai hauek: ahuakatea, abaniko-eran ebakita; izokin ketuaren xerra bat; arrautza bat poché erara (3 minutuz egosia ozpin-uretan, kanpoaldea egosita eta barrualdea likido gera dadin); eta askotariko haziak apaingarri.
Pistatxo eta fruitu gorrien ogi biribila
- Pistatxo eta fruitu gorriekin egindako ogi biribil berezia.
- Pistatxo nahiz fruitu gorrien ehuneko handia duenez, mokadu bakoitza kurruskaria eta zapore handikoa da.
- Mamia berdea da, pistatxoak ditu eta.
- Ez du kontserbagarririk, eta ezin egokiagoa da gourmet-esperientzia bat izateko.
Ogi txigortu gisa jateko proposamena
- Ogi txigortua, irasagar-gozoki eta gazta freskoarekin.
Beste gomendio batzuk
Ezagut ezazu gure Zatikako Gaztatxoen aukera, gosari eta askarietarako.