Ezagutu gure panettoneak, klasikoa eta txokolatezkoa, eta haien kalitate-hobekuntzak.

Panettoneak: klasikoa edo txokolatezkoa, zein nahiago?

2023ko urriaren 26a

Gabonetako kanpainako produktuak

Panettonearen tradizioak hazten jarraitzen du Gabonetan. Horregatik, Mercadonan hainbat aukera eskaini nahi dizkizugu, jatorria Italian duen postre zoragarri horretaz goza dezazun. Jai hauetan, aukeran dituzu bertsio klasikoa eta txokolatezko aldaera bikaina.

Baina ez hori bakarrik. Aurten, gure panettoneak kalitatez hobetuta datoz, berehala azalduko dizugun moduan.

Gozatu postre honetaz eta dituen zapore ederrez familian edo lagunekin, edo eman zeure buruari gutizia gozo bat gogokoen duzunean. Zatoz gurekin, eta ikasi gehiago gure panettoneei buruz!

Zertan hobetu dugu gure panettoneen kalitatea?

Gure bi panettone-motek kalitate hobea dute lehengaietan, eta horrek artisau-produktu bihurtu ditu. Era berean, testura samurragoa lortu da, hartzidura-denbora handitu egin delako elaborazio-prozesuan.

Panettone klasikoa

Panettones: clásico y de chocolate, ¿cuál prefieres?

Panettone klasikoak mahaspasak eta laranja ditu, eta hura dute gogokoena bertsio tradizionalenaren zaleek. Testura eta zaporea hobetu ditugu, fruta orain mantsoago konfitatzen baita eta mahaspasak hidratatuago baitaude.

Txokolatezko panettonea

Panettones: clásico y de chocolate, ¿cuál prefieres?

Gozo-gose zarenerako edo abagune berezi horietarako aukera ezin hobea. Panettone honek kakao-pipitak ditu, eta agerian geratzen dira produktua moztu bezain laster.

Aurtengoan, orearen kalitatea ere hobetu da, eta harroagoa da.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen dituzu ospakizunetarako gure Tartak? Aukera zabala eskaintzen dizugu, gustu guztietarakoa, askotariko zapore eta konbinazioekin.

Gainera, gure Hacendado abiarazlearekin, gozorik apartenak presta ditzakezu.