Mercadonaren haurrentzako tartak ezin hobeak dira txikienen urtebetetzeetarako, haien pertsonaia gogokoenekin apainduta datozelako.

Haurrentzako tartak, urtebetetze edo ospakizunetarako

2024ko apirilaren 18a

Haurraren urtebetetzea iristear? Haurren urtebetetzeetarako gure tartekin, arrakasta bermatua duzu. Hasteko, oso goxoak dira. Baina, gauza guztien gainetik, oso dibertigarriak dira! Gustukoen dituzten marrazkiekin apainduta daude eta.

Hiru marrazki-aukera eta bi tamaina-mota ditugu, zure haurraren gustuetara eta zure beharretara egokitzeko.

Berriro diogu: oso goxoak dira. Zenbait geruza dituzte: gozogintzarako trufa duen bizkotxo harrotuarena eta txokolate krematsuzkoarena. Goiko partean, marrazkien irudiaren justu azpian, beste geruza leunago bat dago, kakaoa eta esnea dituena. Tartaren alboetan, txokolate-izpi txikitxoak daude, olatako marrazkiarekin bat egiten dutenak, estiloa emanez.

Haurren urtebetetzeetarako hiru tarta-mota

Eman begiratu bat eskaintzen dizkizugun hiru tarta-motei.

Txikienentzat, Patrulla Caninaren marrazkiak dituen tarta bat proposatzen dizugu, hainbeste gustatzen zaizkien txakurkume abenturazale zoragarri horiek dituena. 635 gramoko tarta bat da, eta 8 errazio atera daitezke! Ezin hobea talde txikitan egiten dituzun ospakizun eta festetarako.

Tarta infantil de Mercadona con dibujos de La Patrulla canina

Nagusitxoagoentzat, bi tarta ditugu. Tartarik fantastikoena, DC Comics-en superheroi ausartenekin: Batman, Superman, Tornado Rojo edo Green Lantern.

Tarta infantil de Mercadona con los superhéroes

Modaz pasatzen ez diren animalia fantastikoen tarta ere badugu: Tesia and Friends tarta, haien bi adarbakar ezagunekin, ospakizunari kolorea emateko.

Tarta Tesia and Friends Mercadona

Bi tarta horiek 1.400 gramo pisatzen dute eta 20 errazio ere zerbitza ditzakezu. Ezin hobea da gonbidatu askorekin ospatzeko.

Hona hemen iradokizun bat: gure tartak erabil ditzakezu urtebetetze-festa tematiko bat egiteko edo haurrei gustatzen zaien detaile harrigarriren bat jartzeko. Bururatzen zaizu ezer?

Desizozteko eta mantentzeko modua

Gogoan izan tarta horiek izoztuta daudela eta –18 ºC-ko tenperaturan gorde behar direla.

Desizozteko, hozkailuan izan itzazu (2 eta 6 ºC bitartean) 8 orduz, edo giro-tenperaturan 4 ordu eta 15 minutuz.

Desizoztu ondoren, gehienez ere 72 orduz izan dezakezu hozkailuan (2 eta 6 ºC bitartean). Ziurtatu ez duzula hotz-katea apurtzen. Ez izoztu desizoztu ondoren.

Beste gomendio batzuk

Ezagutu Mercadonaren tarten aukera zabala, une berezienak ospatzeko.

Ez ahaztu udako gure Izozkiak. Zapore eta tamaina ugaritakoak ditugu.

Edari freskagarrien aukera zabala dugu zure askarietarako.