Edari freskagarriak uda honetako askari freskagarrietarako.

Edari onenak zure Askari freskagarrietarako

2022ko uztailaren 11

Zer egingo genuke udan askari freskagarririk gabe? Arratsalde-erdian, bero handia denean, edari hotzak nahi izaten dira: hortxata, era bateko edo besteko kafe hotzak, etab.

Zein duzu edaririk gogokoena freskatzeko? Hainbesteko beroa egiten duenean, gorputzak likido freskoak baino ez ditu nahi, eta ezinbestekoak dira gainera. Tenperatura altuei aurre egiteaz gain, garrantzitsua da behar bezala hidratatzea gorputza.

Hutsik edo frutekin eta bestelako aukera arin eta freskagarriekin, urteko sasoi honetan funtzionatzeko behar duzun askari perfektua dira.

Zorionez, Mercadonan edari freskagarri ugari ditugu udako beroa jasaten laguntzeko. Edozein lekutan hartzeko ezin hobeak dira. Zein duzu nahiago?

Edari freskagarrien aukera zabala zure askarirako

Kafe hotzak

Tipos de cafés fríos de Mercadona

Kafe hotzak hainbat egoeratan datoz ondo; edozein tokitara eramateko erosoak dira, eta kontserbatzeko eta kontsumitzeko errazak. Aukera zabala dago, zure gustuetara hobekien egokitzen dena aukera dezazun: Latte Light kafea, laktosarik gabea; Latte kafe kafeinagabea; Latte Capuccino kafea, eta Oloa kafearekin.

Ez eutsi gogoari! Informa zaitez gure kafe hotzen aukeraz, eta har ezazu edozein une edo egoeratan gogoko duzuna.

Kontsumitzeko modua: astindu ondo, ireki eta kontsumitu.

Kontserbatzeko modua: 2 °C eta 8 °C bitarteko tenperaturan eduki.

Gomendioak:

  • Ez da gomendagarria haur eta emakume haurdunentzat edo edoskitzaroan daudenentzat (kafe kafeinagabea izan ezik).
  • Mikrouhin-labean berotzeko, kafea ontzi egoki batean jartzea gomendatzen da.

Hortxatak

Tipos de horchatas de Mercadona

Hau bezain aukera gozo eta freskagarriak, gutxi! Mercadonan aukera ona dugu hortxatatan eta txufa-edaritan uda honetarako.

Edaria jatorriz Alborayakoa da (Valentzia), eta ura, azukrea eta txufa bustiak izaten ditu, bai eta zaporea areagotzen duten osagai batzuk ere, hala nola kanela eta limoia.

Hotz edatekoa da, eta ohikoa da fartonekin hartzea, Valentzia aldean tipikoak diren bizkotxo luzanga batzuekin. Askarirako aproposa, eta postrerako ere bai.

Iaz, produktu honen kalitatea hobetu genuen, alergenoak kenduz eta txufa-portzentajea handituz.

Gustatzen zaizu bizkotxoa gosaltzeko edo askaltzeko? Hona hemen errezeta oso berezi eta prestaerraz bat: Hortxata-bizkotxoa.

Kanela- eta limoi-edaria

Bebida de canela y limón Hacendado

Beste edari freskagarri bat, hau esnez egina, kanela- eta limoi-zaporekoa.

Adin guztietako jendearentzat da ona, baina umeak zoratu egiten ditu.

Beste gomendio batzuk

Aukera gehiago nahi badituzu, hemen dituzu hiru zereal-mota udako zure askari orekatuetarako.

Ez ahaztu gure izozkiak ere, freskatzeko aukera gisa: Kono izoztu ertainak, zapore bat baino gehiagotakoak.

Eta udan freskatzeko eta hidratatzeko beste aukera perfektu bat dira gure Edari begetalak.