Mercadonako zerealak modu egokia dira zure elikadurari barietate pixka bat eransteko.

Zereal ezin hobeak elikadura orekaturako

2022ko martxoaren 02a

Gure dendetan, hiru zereal-mota aurkituko dituzu oso desberdinak baina hirurak ere elikagarriak. Oso gomendagarria da dieta orekatua egiten dutenentzat eta askotariko zerealak aukeratzea gustatzen zaienentzat: Crunchy Oloa, Espelta % 0 eta Cereal Mix % 0. Dieta orekatu bat egiteko ezin hobeak diren zereal horiei buruzko guztia kontatuko dizugu hemen.

Gero eta jakitunago gara gure osasunerako oso garrantzitsua dela behar bezala jatea edo elikadura orekatua izatea. Horregatik, produktuetako gure espezialistek egunero egiten dute lan gure zereal-aukera hobetzeko.

Osoko zerealek nutrizio egokia ematen diote gorputzari. Har ditzakezu, bakarrik, esnearekin, jogurtarekin, eta frutak edo fruitu lehorrak gehitu eta konbinazioak egin. Zoragarriak dira zentzu guztietan!

Zein dira elikadura orekaturako egokiak diren Mercadonako zerealak?

Crunchy Oloa

Probatu Crunchy Olo-zerealak! % 85 osoko oloa dute, eta azukre gutxi.

Elikadura orekaturako funtsezko elikagaia da, eta mantenugaitan aberatsa, olo ugari duelako; oloak onura asko ekartzen dizkio organismoari, maiz janez gero.

Imagen Texto 1 Cereales Saludables

% 100 Espelta-garia

Espelta-gari malutak azken urteotan eskakizun handia duten elikadura-produktu bat dira, haien propietateengatik eta organismoarentzat dituzten onurengatik, ez baitute azukre erantsirik eta nutrizioaren aldetik orekatuak baitira.

Probatu esnea, jogurta, eztia, fruta freskoa edo fruitu lehorrak gehituta, edo huts-hutsik. Edozein konbinazio oso ona da zereal goxo horietaz gozatzeko!

Imagen Texto 2 Cereales Saludables

Cereal Mix 0%

Askotariko zerealak atsegin badituzu, hauxe da irtenbide egokiena, zenbait maluta-mota nahasten baititu: oloa, artoa, kinoa eta arroza.

Zereal horiek, aurrekoak bezala, ezin hobeak dira dietarik orekatuenetarako, osagaien artean ez baitute azukre erantsirik edo gozagarri artifizialik. Gainera, ez dute gatz erantsirik, ez ekilore-lezitina naturala beste gehigarririk.

Imagen Texto 3 Cereales Saludables

Beste gomendio batzuk

Eta zerealak jogurtarekin jatea gustatzen bazaizu, probatu dituzu gure fruta deshidratatuarekin?

Osatu zure gosari eta askariak gure infusioekin eta teekin; oso aukera osasungarria eta prestatzen erraza da.