Supermerkatu-kateak zeharkako lantalde bat sortu du muntaketa-kateko prozesuetan plastikoa murrizteko zer aldaketa ezarri behar diren identifikatu eta zehazteko.
Martxoaren 10ean, “PLANETA GEHIAGO ZAINTZEARI BAI ESATEKO” konpromiso sendoa hartu zuen Mercadonak. Gaur, webguneko atal berri honekin eta plastikoa murrizteko martxan jarritako Estrategiarekin, beste urrats bat egingo dugu.
Ingurunearekin konprometitutako enpresa bat da Mercadona, gizartearen erronka eta kezkak bere egiten dituena, eta, ondorioz, gero eta ahalegin handiagoa egiten du planeta zaintzen jarraitzeko; horregatik indartu du ingurumena babesteko 44 milioi euro inbertitzeko 2019an hartutako konpromisoa.
Apirilaren 15etik aurrera, erabilera bakarreko plastikozko poltsak kendu egingo dira denda guztietatik. Ditugun 1.600 eta gehiago dendetan hiru aukera egongo dira erosketak egiteko garaian: paperezko poltsak, gure dendetako bilgarriak birziklatuta egindako poltsak (% 50-70 plastiko birziklatua), eta errafiazko saskiak.
Ekimen honi esker, urtean bere dendetako 3.000 tona plastiko birziklatuko ditu supermerkatu-konpainiak, erosketa-poltsa bihurtuko baititu. Saica Natur-ek gauzatu duen prozesu honekin, Mercadonaren plastiko-hondakinak baliabide birziklatu gisa erabiliko dira.
Mercadonak bezeroak animatzen ditu etxean ditugun poltsak eta saskiak berrerabiltzera, hartara, ekonomia zirkularraren printzipioak guztion artean sustatzeko.
2019ko otsailetik apirilera kendu egingo dira behin betiko denda guztietatik gaur egun erabiltzen diren plastikozko poltsak, eta, horien ordez, poltsa birziklagarri, berrerabilgarri eta birziklatuak jarriko dira. Pauso horrekin, 2018an 66 dendatan abiarazitako prozesuari amaiera emango zaio.
Bezeroek hiru aukera edukiko dituzte erosketak egiten dituztenean: paperezko poltsa, Mercadonako dendetako bilgarrien plastikoa birziklatuta egindakoa (% 50-70 da plastiko birziklatua), eta errafiazko saskia.
Mercadonak bezeroak animatzen ditu etxean ditugun poltsak eta saskiak berrerabiltzera, hartara, ekonomia zirkularraren printzipioak guztion artean sustatzeko.
Mercadonak Ekonomia zirkularra egingo du: bere dendetako bilgarrien plastikoa birziklatuta (3000 tona urtean), poltsak egingo ditu. Ekimen berde horretan, bezeroak, langileak eta hornitzaileak ere inplikatuko ditu
Maiatzean hasi ziren lehen probak egiten 11 dendatan, eta hiru aukera eskaintzen, erosketak egiteko: paperezko poltsak, % 50-70 plastiko birziklatuz egindako poltsak eta errafiazko poltsak.
Poltsa horiek 66 supermerkatutan daude orain; Valèncian, Bartzelonan, Bizkaian eta Balear Uharteetako eta Kantabriako denda guztietan.
Konpainiak aurrera jarraitzen du poltsak berrerabiltzearen aldeko ahalegin argian, eta guztiok etxean ditugun poltsak eta saskiak berrerabiltzera animatzen ditu bezeroak; hartara, geure egingo ditugu ekonomia zirkularraren printzipioak, guztion artean.
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Cookie analitikoak
ez
bai
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.