Ezagut ezazu hondakin plastikoak murrizteko gure 6.25 Estrategia.

Plastikoak murrizteko 6.25 Estrategia berriarekin Planeta zaintzen jarraituko duela esan du Mercadonak

2020ko irailaren 04a
  • Martxoaren 10ean, “PLANETA GEHIAGO ZAINTZEARI BAI ESATEKO” konpromiso sendoa hartu zuen Mercadonak. Gaur, webguneko atal berri honekin eta plastikoa murrizteko martxan jarritako Estrategiarekin, beste urrats bat egingo dugu.
  • Ingurunearekin konprometitutako enpresa bat da Mercadona, gizartearen erronka eta kezkak bere egiten dituena, eta, ondorioz, gero eta ahalegin handiagoa egiten du planeta zaintzen jarraitzeko; horregatik indartu du ingurumena babesteko 44 milioi euro inbertitzeko 2019an hartutako konpromisoa.

Ingurumen Kudeaketako Sistema propioa du Mercadonak, eta Ekonomia Zirkularraren printzipioak aplikatzen ditu zenbait prozesutan, inpaktu gutxiago duten gauza gehiago egiteko premisapean. Ahaleginak LOGISTIKA JASANGARRIA bultzatzera, ENERGIA-ERAGINKORTASUNERA, HONDAKINEN KUDEAKETARA eta PLASTIKOAK MURRIZTERA bideratuta daude.

Lan-eremu horiek ez dira gauza berriak Mercadonarentzat. Hainbat adibide ditu, hala nola Logifruit-en Ontzi berrerabilgarrien poola. Produktu horrek 25 urte daramatza martxan. Edo hondakinak kudeatzeko duen eredua; eredu horri esker, urtean 220.000 tona kartoi eta plastiko erabiltzen ditu bi aldiz (enpresak erabili eta birziklatzen dituen bilgarrien % 100). Edo erabilera bakarreko plastikozko poltsa Mercadonaren kaxa-lerrotik desagerrarazteko 2019an egin zen ahalegina. “Nagusiek” hiru aukera dituzte orain eskura: paperezko poltsa birziklagarri bat, plastiko birziklatuz egindako plastikozko poltsa bat eta errafiazko saski berrerabilgarri bat, material birziklatuz egina, zeina duela urte batzuk ezarri baitzen kate osoan.

Baliabide naturalen erabilera eraginkorra guztion ardura da, eta, horregatik, funtsezkoa da hondakinei bizitza berri bat ematea eta lehengai oso baliotsuen galgarri ez bihurtzea. Alde horretatik, 6.25 Estrategia ezarrita, plastikoak murrizteko eta hondakinak kudeatzeko ahaleginak biderkatzen ari da Mercadona.

Plastikoa murrizteko 6.25 Estrategia: Mercadona berdeagoa

6.25 Estrategiak helburu hirukoitza du 2025erako; haiek betetzeko, sei ekintza egingo ditu Mercadonak:

6 acciones para reducir el plástico2020an, erabilera bakarreko plastikozko poltsak desagerraraziko ditu Mercadonak atal guztietatik, baita erabili eta botatzeko plastikozko poltsak ere. 2025erako konpainiak konpromisoa hartzen du bere ontzietako plastikoaren erabilera % 25 murrizteko, baliorik eransten ez duena kenduz, beste material batzuekin ordezkatuz eta plastiko birziklatua erabiliz. Gainera, 2025ean plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izateko konpromisoa hartu du Mercadonak.

6.25 Estrategiaren bosgarren ekintzak berekin dakar Mercadonak denda fisikoetako, etxez etxeko zerbitzuko eta onlineko zerbitzuko hondakin plastikoen % 100 birziklatzeko konpromisoa.

Eta, azkenik, Mercadonak birziklatzen lagunduko die “Nagusiei”, birziklatzeari buruzko informazio erabilgarria piktograma adierazgarrien bidez jarriz, bai dendetan, bai ontzietan.

Estrategia hori gauzatzeko, enpresak kontuan hartu du 90.000 langileak trebatzea. Gainera, hornitzaileei ere Estrategiaren helburuen berri eman die, eta betetzen hasiak dira Erosketa eta Gomendio sailekin batera.

Horrez gain, “Nagusiei” gauzak erraztu nahi dizkie Mercadonak, eta, horregatik, hainbat neurri hartu ditu, hala nola 6.25 Denda ezartzea.

6.25 Denda Valentzian dago. Mercadonak salmenta-puntuan ezarri nahi duen 6.25 Estrategia irudikatzen du denda horrek, eta, haren bidez, Mercadonak aukera izango du “Nagusiari” (bezeroari) eta Langileei ekintza guztiak jakinarazteko eta haien balorazioak bertatik bertara jasotzeko. 2020ko urrian horrelako denda pilotu bat irekiko da Espainiako probintzia bakoitzean eta bat Portugalen. Hortik aurrera, behar diren zuzenketak egingo dira, eta eredu hori ezarriko da kate osoan.

Bestalde, Mercadonak web-atal berri hau sortu du, non Nagusiak birziklatzeari, ingurumen-gaiei eta Mercadonaren ekintza jasangarriei buruzko edukia aurkituko baitu.

Estrategia 6.25