Gero eta 6.25 Denda gehiago ditugu, plastikoa murrizteko gure estrategiaren 2025erako helburuak betetzeko.

Mercadonak bizkortu egin du plastikoa Murrizteko estrategia, eta 140 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu

2020ko azaroaren 25a
  • Supermerkatu-kateak zeharkako lantalde bat sortu du muntaketa-kateko prozesuetan plastikoa murrizteko zer aldaketa ezarri behar diren identifikatu eta zehazteko.

Ekintzen bidez frogatu nahi du Mercadonak plastikoa murrizteko konpromisoa duela. Horregatik, urriaz geroztik, 72 dira dagoeneko 6.25 Estrategiarekin bat egiten duten dendak. Hemendik aurrera, 6.25 Denda gisa ezagutuko ditugu, eta martxan izango dituzte estrategia horren 6 ekintzak. Proiektu hori Mercadona berdeago bihurtzeko asmoz jaio zen, baina zuen guztien laguntza behar du, guztiona baita proiektua.

Mercadonak, "Planeta gehiago zaintzeari Bai esateko” duen konpromisoaren barruan, aurreikusi du hurrengo bost urteetan 140 milioi euro baino gehiago inbertitzea 6.25 Estrategiaren bidez plastikoa murrizteko.

Supermerkatu-katea 2019an hasi zen estrategia hau definitzen. Enpresaren langile guztiak inplikatu zituen Planeta Zaintzen Jarraitzeko erronkan, muntaketa-kateko prozesuak jasangarriago bihurtzeko helburuarekin.

6.25 Estrategiak hiru helburu ditu 2025erako: plastikoa % 25 murriztea, ontzi guztiak birziklagarriak izatea eta plastikozko hondakin guztiak birziklatzea. Estrategia gauzatzeko diseinatu diren 6 ekintzen ondorioz, zenbait aldaketa egin beharko dira konpainiaren prozesuetan; esaterako, etorkizuneko ontzien definizioan, hornitzaileekiko koordinazioan, denden egokitzapenean, biltegietako hondakinen kudeaketan, logistikan, etab.

Enpresaren lan-talde batek koordinatzen ditu 6.25 Estrategiaren jarduera-eremu guztiak. Konpainiaren sail askotako langileak biltzen ditu; adibidez, Denden eta Produktu Galkorren Preskripzioko langileak, Obra eta Hedapeneko langileak, Lehorren Preskripzioko eta Informatikakoak, Logistikakoak, Finantzetakoak eta Kanpo Harremanetakoak.

Azken hilabeteetan, Mercadonak bere kateko 72 denda egokitu ditu, eta 6.25 Denda bihurtu. Halako dendak 6.25 Estrategia ezartzen hasiak dira, eta Estrategiaren testuinguruan enpresa garatzen ari den ekintzei buruz "Nagusiek" (bezeroek) eta langileek zer iritzi duten entzun nahi dute. Hilabete horietan, 1.300 iradokizun eta iritzi baino gehiago jaso dira, nola bezeroenak, hala langileenak, eta, horiei esker, Mercadonak martxan jarri dituen ekintzak hobetu ahal izan dira.

Texto 1 Imagen Tienda 6.25

Mercadonaren 6.25 Estrategiaren lan-taldeko kideak.

6.25 Dendak Espainia osoan eta Portugalgo Matosinhos-en (Portoko barrutia) banatuta daude. Datorren urtean, kate osora zabalduko da Denda eredu hau.

Plastikoa murrizteko 6.25 Estrategia: Mercadona berdeagoa

Estrategia honen lehenengo eta bigarren ekintzen bidez, 2020an zehar, Mercadonak erabilera bakarreko plastikozko poltsak desagerraraziko ditu atal guztietatik, bai eta erabili eta botatzeko produktu plastikozko guztiak ere. Hirugarren ekintzaren bidez, konpainiak konpromisoa hartzen du 2025erako % 25 murrizteko ontzietako plastikoa eta desagerrarazteko balioa eransten ez duena, beste material batzuk erabiliz plastikoaren ordez eta plastiko birziklatuari lekua eginez. Laugarren ekintzaren bidez, konpainiak konpromisoa hartzen du 2025ean birziklagarriak izateko plastikozko ontzi guztiak.

6.25 Estrategiaren bosgarren ekintzaren bidez, Mercadonak denda fisikoetako, etxez etxeko zerbitzuko eta onlineko zerbitzuko hondakin plastikoen % 100 birziklatzeko konpromisoa hartzen du. Eta, azkenik, seigarrenaren bidez, Mercadonak birziklatzen lagunduko die “Nagusiei”, birziklatzeari buruzko informazio erabilgarria piktograma adierazgarrien bidez jarriz, bai dendetan, bai ontzietan.

Texto 2 Imagen Tienda 6.25

Estrategia hori gauzatzeko, Espainian eta Portugalen Mercadonak dituen 90.000 langileak trebatuko ditu enpresak. Gainera, hornitzaileei ere Estrategiaren helburuen berri eman die, eta hornitzaileak hasiak dira, dagoeneko, Erosketa eta Preskripzio sailekin batera helburuok garatzen.

Mercadonak bere webgune korporatiboko "Zaindu dezagun planeta" atalean emango du 6.25 Estrategiari buruzko informazioa, eta han aurkituko du "Nagusiak" birziklatzeari, ingurumen-gaiei eta Mercadonaren ekintza jasangarriei buruz jakin nahi duen guztia.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 280 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat, eta gero eta ahalegin handiagoa egiten du Planeta Zaintzen Jarraitzeko; horregatik indartu du ingurumena babesteko 44 milioi euro inbertitzeko 2019an hartutako konpromisoa

Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Lan-eremu horiek ez dira gauza berriak Mercadonarentzat. Hainbat adibide ditu, hala nola Logifruit-en ontzi berrerabilgarrien poola. Produktu horrek 25 urte daramatza martxan. Edo hondakinak kudeatzeko duen eredua; eredu horri esker, urtean 220.000 tona baino gehiago kartoi eta plastiko berrerabiltzen ditu (enpresak erabili eta birziklatzen dituen bilgarrien % 100). Edo erabilera bakarreko plastikozko poltsa Mercadonaren kaxa-lerrotik desagerrarazteko 2019an egin zen ahalegina. “Nagusiek” hiru aukera dituzte orain eskura: paperezko poltsa birziklagarri bat, plastiko birziklatuz egindako plastikozko poltsa berrerabilgarri bat eta errafiazko saski berrerabilgarri bat, hori ere material birziklatuz egina, zeina duela urte batzuk ezarri baitzen kate osoan.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Logo EAktibatu