2025ean, Mercadonak bere linealetan plastikoa % 25 murriztua izango du, eta ontzi birziklagarriak baino ez ditu erabiliko, eta plastikozko hondakin guztiak birziklatuko ditu.
Konpainiak 140 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu 6.25 Estrategian. Estrategia horren 6 ekintzetako lehena beteko da gaurtik aurrera kate osoan, eta horrek urtean 3.200 tona plastiko gutxiago erabiltzea ekartzen du.
2021ean, supermerkatu-kateak bere zentro guztiak 6.25 Denda eredura aldatuko ditu, eta haietan ikusgai egongo da enpresa zer aldaketa egiten ari den plastikoa murrizteko.
Supermerkatu-kateak zeharkako lantalde bat sortu du muntaketa-kateko prozesuetan plastikoa murrizteko zer aldaketa ezarri behar diren identifikatu eta zehazteko.
Konpainiak Emisioak Murrizteko Ekintza Plan bat egin du, EYk ikuskatuta, eta, plan horretan, konpromisoa hartu du 2020rako emisioen % 20ko murrizketa ziurtatzeko eta 2023rako beste % 10 murrizteko (% 30era iritsi arte).
Nazioarteko ekimen bat da, AECOCek bultzatua. Haren helburua da sektore guztietako enpresei Parisko Klimaren Goi Bileran (COP21) zehaztutako helburuak lortzen laguntzea, 2050. urterako emisioen neutraltasuna lortzeko.
Mercadonak estalki lorategidunak eta lorategi bertikalak ditu supermerkatu batzuetan, eta ingurumen-onura ugari ekartzen diote hiri-jasangarritasunari.
Ekimen honen bidez, desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko duen konpromisoa indartzen du. Horretarako, Capacis Fundazioarekin dihardu lankidetzan.
Mercadonako animalia-jatorriko produktu guztiak Agintari eskudunek homologatutako eta ikuskatutako hornitzaileek hornitzen dituzte, eta bermatua dago betetzen dutela Animalien Ongizatearen arloko legeria.
Gainera, Mercadonaren haragi-, arrautza- eta esne-hornitzaile guztiek izango dute Animalien Ongizatearen arloko ziurtagiria 2021erako.
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Cookie analitikoak
ez
bai
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.