Mercadonak plastikoa murriztu du bere txikle-ontzietan.

Mercadonak plastikoa murriztu du bere txikle-potoetan

2023ko otsailaren 28a
  • Mercadonak bere txikle-poto guztietan aplikatu du neurria, eta % 15 murriztu du ontzi bakoitzeko plastiko-kantitatea, hau da, 30 tona plastiko gutxiago erabili du urtean.
  • Mercadonaren 6.25 Estrategiaren barruko beste mugimendu bat da aipatutako hori, Estrategiak hiru helburu baititu 2025erako: ontzietako plastiko-kantitatea % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izan daitezen lortzea eta bere instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak birziklatzea.

Hondakinak modu arduratsuan kudeatzeko duen konpromisoarekin jarraitzen du Mercadonak; bide horretan, besteak beste, plastikoaren erabilera murriztea eta Mercadona markako ontzien jasangarritasuna hobetzea lortu nahi du.

6.25 Estrategiaren 3. Ekintzaren barruan, bere markako ontzien plastiko-kantitatea murrizten inplikatuta jarraitzen du konpainiak.

Helburu horretan laguntzeko, Mercadonak, bere Hornitzailearekin batera, txikle hauen potoak birdiseinatu ditu tamaina murrizteko: Mendafin, Menda, Marrubi eta Menda Freskozko % 100 Xilitolezkoak.

Ondorioz, potoak fabrikatzeko plastiko eta kartoi gutxiago erabiltzen da orain, eta optimizatu egiten da logistika, espazioa hobeto aprobetxatuz.

Hori lortzeko neurri nagusia izan da potoaren diametroa txikitzea; horrela, murriztu egin da potoek barruan zuten aire-kantitatea, eta hobeto aprobetxatzen da garraio-paleta, hutsuneak saihestuz.

Gainera, ontzia % 100 birziklagarria da orain.

Potoan plastiko-kantitatea murriztea

  • % 15 murriztu da ontziko plastiko-kantitate totala; horrek esan nahi du urtean 30 tona plastiko gutxiago erabiliko dela.
  • Potoetan lehengo txikle-kopuru bera dago (70 ale).

15% menos de plástico en Chic-kles

Etiketaren birziklagarritasuna, ontzi % 100 birziklagarria

  • Lehengo itsasgarriaren ordez, potoaren material bereko beste bat erabiltzen hasi da konpainia; horrela, potoa oso-osorik birzikla daiteke, edukiontzi horira botata.

Envase 100% reciclable en los Chic-kles de Mercadona

Logistika optimizatu da

  • Potoaren diametroa murriztuta, % 30 murriztu da poto-kopuru bera garraiatzeko behar den espazioa, horrek ingurumenerako duen onurarekin.

-30% de camiones en el transporte de los Chic-kles de Mercadona

Mugimendu hau lehendik abian jarritako beste batzuen bide beretik doa; hala nola lurrindegiko eta kosmetikako produktuetan birkargak egitearen aldeko apustua, pizza hotzetarako ontzietan plastiko birziklatua erabiltzea eta poltsa berrerabilgarri eta jasangarriak garatzea.

Ingurumen-jasangarritasuna, Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren ildo estrategikoa

Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planak hazkunde partekatuaren eta gizartearekiko konpromisoaren aldeko apustua egiten du, osagai sozialari eta etikoari erantzunez, jarduera-ildo jasangarriak erabilita. Ildo horretan, nabarmentzekoa da lankidetzan jarduten duela Espainia eta Portugalgo 350 jantoki sozialekin baino gehiagorekin, 60 elikagai-bankurekin eta beste erakunde sozial batzuekin. 2021ean, % 21 areagotu zuen konpainiak erakunde eta elkarte horiei guztiei ematen dizkien dohaintzak; horrela, 20.600 tona elikagai eman zuen guztira.

Era berean, Ingurumen Kudeaketako Sistema propioa du Mercadonak, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua. Energia-eraginkortasuna lortzera, hondakinak modu arduratsuan kudeatzera, ekoizpen jasangarrira, logistika optimizatzera eta plastikoak murriztera bideratuta dago.

2011. urteaz geroztik, funtsezko balioak defendatzeko Nazio Batuen Mundu Ituneko bazkide da Mercadona; balio horiek Giza Eskubideen, Laneko Arauen, Ingurumenaren eta Ustelkeriaren aurkako Borrokaren ingurukoak dira.